🌱 Ekintzailetza agroekologikoa sustatzeko formazioa martxan!

📅 26/11/12 - 27/06/11

@tokixan -ek lehenengo ikastaroa aurkeztu du, ekintzailetza agroekologiko kooperatiboa bultzatzeko helburuarekin.

🌾 Zer topatuko duzu? Agroekologiaren oinarriak, tresna praktikoak eta sare-lana landuko dira.
Tokiko elikadura sistemak eraldatzeko pausoa eman nahi baduzu, aukera paregabea!

Babesleen artean @ekintzakoop

🔗 Info + izen ematea: https://tokixan.eus/formakuntza
#Agroekologia #ESE #EHkolektiboa #Ekintzakoop

Aurkeztu dugu @ekintzakoop, lan egin eta bizi garen lurraldeetan ditugun erronka konplexuei erantzuteko tresna.

Gehiago jakin nahi? https://ekintzakoop.eus/2026/04/16/ekintzakoop-aurkeztu-dugu/

Bigarren graduko kooperatiba berria @TaPuntu eta @Lakarikoop kooperatibekin elkarlanean sortu dugu, lankidetza sareak zabaltzeko asmoa ere zabaltzeko asmoz.

Gora #KoopMaitasuna! ❤️

#ESE #Koop #EkintzaKoop

@ekintzakoop aurkeztu dugu gaur, gure lurraldeak, lanak eta bizitzak eraldatzeko helburuarekin @Lakarikoop eta @Talaioskoop kooperatibekin batera, interkooperatzen, sortu dugun bigarren graduko kooperatiba.

👉🏻 https://ekintzakoop.eus/2026/04/16/ekintzakoop-aurkeztu-dugu/

#EkintzaKoop

[ALBISTEAK] Ekonomia Sozial Eraldatzaileko hamaika eragilerekin batera #Ekintzakoop kooperatibaren aurkezpen ekitaldian gaude.

@Talaioskoop @TaPuntu @Lakarikoop

Koopertibizazio prozesu garrantzitsu bat abiatu dugu aste honetan, 35 langileri eta despoblamendu arazoekin dabilen herri oso bati eragiten dio.

Multinazional batek abandonatutako enpresa bat langileen, komunitatearen eta udalaren bitartez berreskuratu nahi dugu.

Bertigoa ematen du, baina egin behar da. Lan talde eta baldintza onak ditugu. Erreferentziazko prozesua izan daiteke. Ikusiko dugu.

#Koop #ESE #Berreskuratzea #EkintzaKoop
@Talaioskoop

Aresotik bueltan, arratsalde osoa bertako Herri Kooperatibaren talde eragilea formatzen egon ondoren. Nekatuta baina oso pozik.

Denda, taberna eta topagunerik gabe gelditu da herria, bertan lan eta bizitzeko ezinbesteko zerbitzuak.

Herri kooperatiba sortu nahi dute behar horiei erantzun eta desio berriei forma kolektiboa emateko.

Martxoaren 2an herri osoari proiektua nola aurkeztu landu dugu gaur.

#Areso #ESE #HerriKoop #EkintzaKoop
@Talaioskoop @Olatukoop

Manresa eta Bartzelona artean gabiltza egunotan @TaPuntu @Lakarikoop @huhezi eta @Olatukoop kideekin batera.

Xarxa d'Ateneus Cooperatius-en neguko eskolan hartu dugu parte, balio kateen lanketan eta interkooperazio prozesuetan sakondu dugu Kataluniako kideekin batera, sareak josiz.

Gràcies @AteneusCoopCat per la invitació, continuem transformant!

#KoopMaitasuna #AmorCoop #Sareak #EkintzaKoop #KoopIntern #Manresa #Katalunia

#BatzarOrokorra egin dugu kooperatiban, eta besteak beste hauek erabaki ditugu:

+ 2025eko kontuen lehen ondorioak ateratzea. inoizko emaitza positiboena izango dugula dirudi.
+ Gure diruzko aurrerapen kooperatiboa (aka soldata) %6,66 igotzea 2026ko ibilbideari kondizionatua.
+ Datorren urteko Marketin Komunitarioaren Ildoak onartzea.
+ Interkooperazio estrategia garatzea, orain artekoa oinarri: @Olatukoop, @koop57eh, @Teks, @Torrekua, @ekiherri, #EkintzaKoop (@Lakarikoop + @TaPuntu)

#ESE #Koop