Egun on!

'Jakin 273-274: Komunitateari begirako kooperatibismoa' aldizkaria kalean da: https://jakin.eus/albisteak/jakin-273-274-komunitateari-begirako-kooperatibismoa/
@Jakin

Bertan, nik idatzitako 'Herri Kooperatibak, praktikara eramandako ideia politiko bat' artikulu luzea aurkituko duzue.

Hemen irakurri dezakezue ere: https://nasa.talaios.net/index.php/s/x3emzP3ziBDx8J9
@Talaioskoop @ekintzakoop @Olatukoop

#ESE #PentsatzekoEkin #HerriKoop

Jarraitzen dugu Kooperativt København Interkooperazio sareko lagunekin euskal kooperatibismoa ezagutzen @Olatukoop bidez, gaur Iruñean eta Deierrin: @koop57eh @goiener @izarkom @geltoki eta Deierriko Ostatua.

Euskal kooperatibismoaren gako eta tresnak asko interesatzen zaizkienez, gaur lanaren burujabetza eta kooperatibetan langileen jabetza, proiektuen finantziazio kolektiboa, sukalde komunitarioen kudeaketa eta Herri Kooperatibak izan ditugu aipagai.

#ESE #HerriKoop #KoopIntern #EuskalHerria

«Egunerokoan behar ditugun energia, etxebizitza, telekomunikazio, elikadura, teknologia, zaintza, lana eta jabetza proiektuak badira gure lurraldeetan, edo badatoz komunitate antolatuen eskutik. Bosgarren olatu kooperatiboaren indarra nabarmena da, batzuetan gutxiesten bada ere, edo eredu hegemonikoek desikusten badute ere. Esperantzarako proiektuen pizkundea martxan da.»

https://www.berria.eus/iritzia/artikuluak/esperantza-gorpuztu-dezagun_2156268_102.html

@birasuegi Olatukoopeko kidea @berria egunkarian.

#Esperantza #ESE #HerriKoop #Olatukoop

Esperantza gorpuztu dezagun

Esperantzara kondenatuak ote gauden galdetzen diogu elkarri, gure egunerokoa ahalik eta modu xume eta bizigarrienean eraiki nahi dugun herritarrok. Baietz uste dut, esperantzara kondenatuta gaude,...

Berria

'Esperantza gorpuztu dezagun'

https://www.berria.eus/iritzia/artikuluak/esperantza-gorpuztu-dezagun_2156268_102.html

«Baina haserrea eta esperantza lantzea ez da ariketa indibiduala eta ideien mundukoa, kolektiboa eta materiala baizik, praktikatik eraikitzen dena, gure auzo eta herrietako egunerokoan gorpuzten dena.»

#EsperantzaErradikala antolatu eta ekintzarako dei bat da hau, @berria|n. Sasi-manifestu bat, eta atxiki zaitezkete, noski.

Irudia: Gericaulten 'Medusa ontziaren baltsa' Louvren.

#Esperantza #Hopepunk #ESE #HerriKoop #OparotasunaDenontzat🌾

@bertol @inakialegria Negozio bezala ulertu direnak zerbitzu komunitario bezala aitortu eta kolektiboan erreleboa ematea tokatzen zaigu ehundaka proiektuetan. Belaunaldi arteko proiektu herrigile eta saretu handienetakoareen aurrean gaude. Eta han eta hemen hasi da.

#HerriKoop

Euskadi Irratiko #Faktoria saioan @frantxix eta biok mugaz gaindi egiten ditugun lanei buruz.

Proiektugintzatik #ZubiakEraikiz 30. minututik aurrera:

https://guau.eus/m/euskadi-irratia-faktoria-2-20260304-1005

#ESE #Koop #Uhaina #HerriKoop
@Olatukoop

Euskal Herriko infernuak

10:00 - Janire Artabe, artilaria Zeelanda Berriko ardi moztaileen txapelketan - Anoeta izenaren jatorria. Maria Jesus Dendategi, Anoeta baserriko biloba. Roberto Gonzalez de Viñaspre Euskaltzaindiako onomastika batzordaren burua. Asier Ibiriku, Anoetara bizikletaz joaten direnen kontaketa. Unai San Sebastian, Realaren emaitzen arabera kilometroak korrika - Zubiak: Frantxis Carricart Hemen elkarteko kidea, Beñat Irasuegi Olatu koopeko kidea, Pilar Legarra, bitartekaria 11:00 - Mireia Muijka, Dubain bizi da - Arrainontzietan lan egiteko ikasketak: Mattin Odriozola irakaslea, Kristina Moran ikaslea eta Lauren Lacabanne irakaslea. - Ontzigile egun batez ekimena, Maria Ocio Euskal Itsas museoko hezkuntza arduraduna - Antton Hariñordoki, Baionako Konpon Txoko saltzailea 12:00 - Infernuetara bisita. Josemi Santxez, Donostiako infernu auzoa. Alberto Astui, Bermeoko Inpernuko erreka. Jon Ormazabal, Tolosako inpernu kalea. Xabier Azkue, Zumaiako ipernupe - Urdulizko Burdin Hesia: Sergio Vega, Edestiaurre arkeologia taldeko kidea eta Akaitze Kamiruaga, Labayru fundazioa

Aste honetan han eta hemen proiektugintzan, Zaldibia, Iruñea, Areso, Orereta/Errenteria, Baiona, Deierri...

Inguruan hodei ilunek inguratzen gaituzte, baina salbazioa ez da goitik etorriko.

Jarraitu dezagun orubeak saretu eta baldintza material kolektibo eta bizigarriak eraikitzen.

#ESE #PentsatzekoEkin #HerriKoop 🍒
@Talaioskoop

Astelehenean Aresoko Herri Batzarrean herritar asko elkartuta, bertan falta dituzten zerbitzuak antolatzeko Herriko Kooperatiba sortzea erabaki zuten aho batez.

Lehen proiektua taberna-denda, eta helburua herriko etxe guztietako pertsona bana gutxienez bazkide egitea, Udala eta herriko elkarteekin batera.

Bidean laguntzen jarraituko dugu.
@Talaioskoop @Olatukoop
https://eu.wikipedia.org/wiki/Areso

Zorionak Areso!🍒

#Areso #Mendialdea #Nafarroa #ESE #HerriKoop

RE: https://mastodon.eus/@birasuegi/116127745520508981

«Herri osoari proiektua nola aurkeztu» literala da, eskatu dute Herri Batzarrean etxe bakoitzetik gutxienez pertsona bat egotea.

#HerriKoop #Areso

Aresotik bueltan, arratsalde osoa bertako Herri Kooperatibaren talde eragilea formatzen egon ondoren. Nekatuta baina oso pozik.

Denda, taberna eta topagunerik gabe gelditu da herria, bertan lan eta bizitzeko ezinbesteko zerbitzuak.

Herri kooperatiba sortu nahi dute behar horiei erantzun eta desio berriei forma kolektiboa emateko.

Martxoaren 2an herri osoari proiektua nola aurkeztu landu dugu gaur.

#Areso #ESE #HerriKoop #EkintzaKoop
@Talaioskoop @Olatukoop