RE: https://mastodon.eus/@Olatukoop/116488868318585556

Beti izan dut maitemintzeko joera, lagunekin, gauzekin, maitaleekin, bizikideekin, kooperatibekin, landareekin...

Oraingoan kolektiboa da maitemina, Kopenhageko jende honekin.

Gauza ederra da #KoopMaitasuna 💖

Igandean itzuli ziren etxera Kopenhageko lagun kooperatibistak. Zoragarria izan da Euskal Herriaren eta kooperatibismo eraldatzailearen lagin txiki baina anitza erakustea.

Luzerako harremana sortu dugu, eta proiektuak iritsiko dira. Hurrengo bisitan euskaldunak Kopenhageko #Fabrika jaialdian. Mila esker konfiantzagatik eta harreman goxoagatik Kooperativt København sarea, erabateko #KoopMaitasuna!♥️

https://www.kooperativtkoebenhavn.dk/

Mange tak for besøget og på gensyn!
#KoopIntern

@txapisotegi @Biziola Jende ona, azalpenak ematen eta entzuten.
#KoopMaitasuna ❤️
Ba gaurkoan niri tokatu zait Kooperativt København-eko lagunei @Biziola ko harrera egitea.
Saiatu gara proiektua azaltzen. Iritsitakoan hartu duten #Basabe artisau garagardoak, eta joan aurretik prestatu diegun mokadutxoak lagunduko zuen, ze kamixeta eder bat oparitu didate. Euskaraz dagoena, guztiok uler dezagun.
Plazera izan da!
#ESE #koopintern #goierrieraldatzen #koopmaitasuna

Aurkeztu dugu @ekintzakoop, lan egin eta bizi garen lurraldeetan ditugun erronka konplexuei erantzuteko tresna.

Gehiago jakin nahi? https://ekintzakoop.eus/2026/04/16/ekintzakoop-aurkeztu-dugu/

Bigarren graduko kooperatiba berria @TaPuntu eta @Lakarikoop kooperatibekin elkarlanean sortu dugu, lankidetza sareak zabaltzeko asmoa ere zabaltzeko asmoz.

Gora #KoopMaitasuna! ❤️

#ESE #Koop #EkintzaKoop

«#Maitasuna da elkarrekin, kolektiboan bidea egitea, ezberdinak batu, izate kolektibo berria sortu eta harreman iraunkorrak eta gorputz kolektiboa zainduz, gauza txiki eta ederrenekin gozatzea»

Hau litzake maitasunari buruz nire definizio bat, Badiou, Epikuro, Rosa Luxenburg eta pentsamendu kooperatibistatik hartutako ideien sintesi txiki bat eginez. Balio dezala ere biko harremanetarako.

#KoopMaitasuna #Egunerokoak

Manresa eta Bartzelona artean gabiltza egunotan @TaPuntu @Lakarikoop @huhezi eta @Olatukoop kideekin batera.

Xarxa d'Ateneus Cooperatius-en neguko eskolan hartu dugu parte, balio kateen lanketan eta interkooperazio prozesuetan sakondu dugu Kataluniako kideekin batera, sareak josiz.

Gràcies @AteneusCoopCat per la invitació, continuem transformant!

#KoopMaitasuna #AmorCoop #Sareak #EkintzaKoop #KoopIntern #Manresa #Katalunia

Oparotasunaren saskiak iritsi dira @Lakarikoop bidez!🌾

Urtero bezala, egun ilunenetan ere kolektiboan lan egiteak bidea erakusten du.

@Torrekua eraikinera ekarri dizkigute saskiak, argazkian poz-pozik #MirenPrieto lakaritarra eta @jimakker gure kooperatibako lehendakariak.

#ESE #KoopMaitasuna #EguzkiaGaraile #OparotasunaDenontzat!

Olatukoopeko sarekide @argia bihotzez zoriondu nagi dugu.

Alde batetik @Jenofa_B_H kazetariak Rikardo Arregi kazetaritza saria irabazi duelako.
https://www.argia.eus/albistea/argiako-kazetari-jenofa-berhokoirigoinek-irabazi-du-rikardo-arregi-kazetaritza-saria

'Mendez mende dabilen lanbidea garai berrietara egokitu nahian' erreportaje ederrarekin irabazi ere:
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2928/bortuan-artzain

Gainera, Jakoba Errekondok jaso du Merezimenduzko Saria. @bizibaratzea
Hitz hauekin eskertu du saria: "Gaurko mundua irauli nahi dugu, maitasunaren uzta jasotzeko"

Ados gaude.
#ESE eta #KoopMaitasuna!

ARGIAko kazetari Jenofa Berhokoirigoinek irabazi du Rikardo Arregi kazetaritza saria

'Mendez mende dabilen lanbidea, garai berrietara egokitu nahian' erreportajeagatik irabazi du Rikardo Arregi kazetaritza saria. Merezimenduzko saria Jakoba Errekondok jaso du, eta Komunikazio

Argia

#Kopenhage 4. eta azken eguna: Lan-bidaia eder honetan gure anfitrioi izan den Logic&Co kooperatibaren bulego eta tailerrak ezagutu ditugu Balder burkidearekin, eta Christianian bazkari eta paseo politikoarekin amaitu dugu eguna.
https://logik.dk

Hurrengo #KoopIntern topaketa Euskal Herrian!

Tak Balder, Maria, Anne, Maja, Maia, Mia eta #KooperativtKøbenhavn sareko lagun guztiak!
@Olatukoop @Talaioskoop

#KoopMaitasuna!✊🏾🌈