Kooperativt København bidean aurrera! 🌱

Gaur Iruñerrian hasi dugu eguna. @koop57eh ezagutu dugu; finantza etiko eta kooperatiboak sustatzen dituen tresna kolektiboa.

Gero, @goiener eta @izarkom|en bulegoa bisitatu dugu, eta Iruñerriko egonaldia @geltoki|n amaitu dugu, elkarrekin otordu ederra partekatuz.

Borobiltzeko, Lizarraldeara gerturatu gara, Deierriko Ostatua Herri Kooperatiba ezagutuz.

Kooperatibismoa ehuntzen, pausoz pauso

#Koopenhage #Kooperatibismoa #ESE #Olatukoop

Velkommen til Euskal Herria!

Iritsi dira Kooperativt København sareko kideak euskal kooperatibismo eraldatzailea sakon ezagutzeko. Sei egunez Euskal Herrian ibiliko gara proiektuak ezagutu eta Ekonomia Sozial Eraldatzaileko ikuspegi politikoa partekatzen. Atzo Laudio eta gaur Iruñea eta Deierri.

Gure kultura eta hizkuntzarekiko errespetu eta interes handia dute, eta horren erakusgarri, beraien leloa euskaraz duten kamisetekin etorri direla 😍

Tak!

@Olatukoop
#ESE #KoopIntern #Koopenhage

RE: https://mastodon.eus/@Olatukoop/116444504330278237

Gozamena izan da Kopenhagetik etorritako 20 kooperatibisten taldeari euskal kooperatibismoaren ikuspegi anitz eta historikoa ematea, eta konturatzea erabat ulertzeaz gain bere egiten dutela!

Tak!

#KoopIntern #Koopenhage #ESE

Kooperativt København Euskal Herrira iritsi da! 🌱

Ongi etorria egin diegu Kopenhageko kooperatibetako kideei @ekintzafaktoria, kooperatibismoaren historiari buruz solasean.

Aiaraldea lehen geltokia izan da oparoa izango den bidean. Bihar Iruñerrian eta Lizarraldean jarraituko dugu bidea Euskal Herriko kooperatibismo eraldatzailea ezagutzen.

#Kooperatibismoa #KoopIntern #ESE #Olatukoop #Koopenhage #Elkartasuna

Olatukoop nazioartean inpaktu berezitu batekin saretzen ari da, eta gaur Kopenhageko Kooperativt København kooperatiben sareko ahaide kooperatibistak datoz bisitan Euskal Herrira.

Aukera baliatuz, hitzaldia prestatu dugu Aiaraldeko Ekintzen Faktorian @aiaraldea
https://www.faktoria.eus/event/euskal-herriko-historia-kooperatibista-hitzaldia-2026-04-21-622/register

#ESE #Koop #Kooperatibismoa #KoopIntern #Koopenhage #KooperativtKøbenhavn

@txerren @Olatukoop Plazera da ikustea #Koopenhage|ra egindako bidai kooperatiboak harremanak (eta seguru mozkinak) ematen jarraitzen duela ikustea.

#KoopIntern 🌈

‘Koopenhageko fabrikatik’ dator notizia

https://www.argia.eus/argia-astekaria/2941/koopenhageko-fabrikatik-dator-notizia

@argia aldizkarian idatzi dut Koopenhagera egin genuen bidaia kooperatiboaz.

«Beti da sorpresa gure lurraldeetatik urrun berdinen artean gaudela sentitzea, baina inoiz ez da kasualitatea»

#ESE #Koop #Koopenhage #KooperativtKobenhavn #KoopIntern

‘Koopenhageko fabrikatik’ dator notizia

Argia

Kopenhageko #Fabrika bisitatu genuen egunetako bideo-kronika txikia:

https://peertube.eus/w/amwkY2PvVoDeSGaJAvYkR6

Gozatu genuen harreman bidaia bat.
@Olatukoop @Talaioskoop

#Koopenhage #KoopIntern #ESE #KooperativtKobenhavn #Peertube

Kooperativt København Olatukoop Sarea. Fabrika festibalera egindako bisitaren kronika.

PeerTube

Urriaren amaieran hona gonbidatu gaituzte Kopenhageko kooperatibistek: https://www.kooperativtkoebenhavn.dk/blog/fabrika

Kriston gogoa daukat haiekin saretu eta elkarrekin ekintza komunitario eta kooperatiboko ezagutza eta proiektuak elkarbanatzeko.

(Bi aste daniera pixka bat ikasteko).

@Olatukoop @koopfabrika @Talaioskoop
#Koopenhage #ESE #KoopIntern #KooperativtKoebenhavn

Fabrika - festival for fællesskabende iværksættere 30.-31. oktober 2025

Kooperativt København præsenterer Fabrika - to dage med workshops, talks, samtaler, fællesskab og madoplevelser, som gør op med konventionelle iværksætterlogikker og peger på fællesskabsbaserede alternativer. Følg med i lanceringen af programmet her og læs mere om, hvordan du kan være med.