Berriaren estilo liburuak, Wikipediak eta Euskaltzaindiak 'Oiartzualdea' erabiltzen dute, baina ez dakit inoiz entzun dudan gure eskualdeko inoren ahotan. Nik Oarso edo Oarsoaldea erabiltzen dut.

Zer dio Fedioarsobertsoak?

#fedigaldera

@birasuegi oarsoaldea, Oiartzualdea hitzan ikusi nuen lehen aldiz, kalean oarsoaldea entzun izan dut nik
@AVU_Osoro @birasuegi Oarsoaldeko Hitza sortu zenean ere bi formen arteko lehia egon zen (Oiartzualdeko/Oarsoaldeko), eta azkenean zabaldua dagoen formaren alde egitea erabaki zen; hala ere, aldizkaria argitaratzen duen enpresaren izena Oiartzualdeko Hedabideak SL da.
@birasuegi inguruan sekula ez dut "Oiartzualdea" entzun, Oarsoaldea beti
@birasuegi Oarsoaldeko AEKkide izan nintzen garai labur batean, ezin besterik esan.
@zetxeburua Bo, Altza ere Oarsoaldean kokatuko dugu independentzia lortzean ezta? 😉
@birasuegi hain gaizki tratatu gaitu Donostiak erraz duzuela baiezkoa 😏
@birasuegi nik ere beti oarsoaldea entzun dut, hala ere, jatorrizko izenaren oinarria hartuta, Oiartzualdea izateak zentzua du
@birasuegi eztabaidatzeko gogoa dut jeje bestela ez nuke jarriko 
@mattin_su Pistolak bala banarekin, bakoitzak bi testigu, egunsentiarekin batera Patxiku parkean.
@birasuegi nik beti oarsoaldea esan izan dut eta entzun ere bai..
@birasuegi Ez naiz hangoa, eta norbaitek zuzenduko dit, baina itxura du Oarso(aldea) norbaitek (erdal) dokumentu zaharretatik ateratako forma dela, ez euskaraz belaunaldiz belaunaldi igaro dena. Oiartzun den bezala, Oiartzualdea litzateke euskaldun batek sortuko lukeen forma...
@protoeuskaldun Bo, ba erabilerak dio ezetz. Zer egiten dugu? 😊
@birasuegi egungo erabilera zerbaiten ondorio da, motibo horri begira dakioke ea...
@protoeuskaldun Ni beti paratuko naiz erabilera askearen alde, historizismorik gabe. Kasu honetan Oiartzualdea oso arrotza egiten zait.
@protoeuskaldun Gaurkoa galdetegi txiki bat zen, kasu gutxitan ikusten baitut araua eta erabilera horren kontrajarri. Beste batean aukera badaukagu jarraituko dugu gaiaz solasean, interesatzen zait eta. Gabon eta mila esker! 😊
@protoeuskaldun @birasuegi nik uste dut (oinarririk gabe)1980ko hamarkadako Egin egunkariaren eskualde edizioetan izan dezakeela jatorria: bat zegoen Oarso-Bidasoa, eta beste bat Debaldea (han lanean nire lehen soldata). Bigarren honek ez du biderik egin, eta Debarroa akademikoak ere ez, daukaguna horren ordez da eszisio bat, Debabarrena eta Debagoiena.
@luistxo Oarso-Bidasoaldeko hitzak web-ean ere banatuta daude. @protoeuskaldun @birasuegi
@XabierSoto @luistxo @protoeuskaldun Oarso eta Bidasoa bateratzeko saioak beti izan dira oso forzatuak, bizi-arro ezberdinak dira.
@birasuegi bai, nik ere hala ulertzen dut. Paperean behintzat elkarrekin daude/gaude. @luistxo @protoeuskaldun
@birasuegi etimologiara itzuliz, jakina da erromatarrek gaur egungo Irunen kokatutako hiriaren izena Oiasso zela... Frogarik gabeko hipotesi bat besterik ez bada ere, agian hortik etor liteke Oarsoalde/Oiartzualde banaketa? Esan nahi dut, Oiartzun gaur egun herri bat dela, baina erromatarren garaian Oiasso terminoak eremu zabalago bati egiten ziola erreferentzia. @luistxo @protoeuskaldun 👀

@XabierSoto @birasuegi @luistxo @protoeuskaldun

Horra hor Euskaltzaindiaren dokumentu batean topatutakoa.

@aisaivia @XabierSoto @birasuegi @luistxo @protoeuskaldun eta Jaizkibelen zati bat ere Olearso (Oleartzu) da, nahiz eta, gaur egun, alardeari loturiko adierazpen kulturaletan bakarrik erabiltzen den ia izena.
"Olearsoko mendian agertze miragarria" estrofarekin hasten da Guadalupeko Amabirjinari eskainitako bederatziurrenetako abesti ezaguna.
https://hondarribiteka.eus/files/original/0299205627a23791937c44576c1ca17b182e6434.pdf
@cartonve #amatxoMaitia hau ere interesgarria. Kuriositatez, @protoeuskaldun|ek aipatutako artikuluan ez da "Olearso/Oleartzu" aipatzen, jakin nahiko nuke ere 'le' hori nondik datorren. 🤔 @aisaivia @birasuegi @luistxo
@XabierSoto bai, ikusi dut. Itxuraz jatorri berekoa dirudi, baina etimologiaren bideak maiz ez dira diruditenak. @aisaivia @birasuegi @luistxo @protoeuskaldun
@XabierSoto egingo nuke akats bat dela jatorrian (Olarso ere ageri da inon, Oiarsoko <i> hori <l>-tzat hartuta) eta akaso hortik... @cartonve @aisaivia @birasuegi @luistxo
@protoeuskaldun Solasaldiarekin jarraituz. Oarso, Oiartzun, Olearso, Oiaso, erromanizazio garaiko eremu zabal berdinaz izendatzeko erabili izan dela argi dago, jatorri edo izendatzen zen oinarrizko elementua zein zen argi ez badago ere. Gaur egungo Oarso erabilera, Oiartzun bailararen izenetik datorrela ere argi, Villanueva de Oiarso, Errenteriaren lehen izena izan zen hiribildu moduan, eta izenaren gaztelartze horretatik mantendu da herritarren hizkeran @XabierSoto @cartonve @aisaivia @luistxo
@birasuegi bide batez, inork ba al daki Orereta nondik datorren? @protoeuskaldun @cartonve @aisaivia @luistxo
@XabierSoto Wikipediak hau dakar:
Historian zehar Errenteriak izen ugari izan ditu.[6] Herria 1320. urtean sortu zen, Villa Nueva de Oyarço (Oiartzoko Hiri Berria) izenarekin, Orereta izeneko herrixka zegoen tokian. Orereta horren lehen aztarnak 1210. urtekoak dira.
@birasuegi @cartonve @aisaivia @luistxo
@protoeuskaldun @XabierSoto @XabierSoto Orereta zen Oiartzun bailarako portuko auzo/herriaren izena Gaztelak forua eman (herritarrek eskatuta, Oiartzungo lurjabeetatik askatzeko) eta Villanueva de Oiarso izendatu aurretik. Izen berriak ez zuen exito handirik izan, eta herritar erabileraz Renteria > Errenderia > Errenteria izatera pasa zen @protoeuskaldun @cartonve @aisaivia @luistxo @cartonve @aisaivia @luistxo
@birasuegi areago, ausartuko nintzateke esatera herriak Errenteria esaten zuena Renteria egokitu zutela (cf. Errekalde > Recalde), hitz hori ez omen baita gaztelaniaz (hemendik kanpo) erabili, eta euskaraz bai ordea @XabierSoto @cartonve @aisaivia @luistxo
@birasuegi @protoeuskaldun @XabierSoto @cartonve @aisaivia @luistxo nonbait entzun edo irakurri izan dut errenta herria zela, errentak ordaintzen zirela bertan, eta hortik omen datorkio Errenteria izena.. gure amonak eskualdeko herrien izenekin esamoldeak esaten zituen, ez dut uste berak sortutakoak zirenik, eta juxtu bat hauxe zen: “Errenteria, errenta herria”.
@birasuegi @protoeuskaldun @XabierSoto @cartonve @aisaivia @luistxo Besteak: “Lezo, pan y queso, ogiya janta libre, gazta janta preso, biba Lezo”. “Oiartzun, pareta zaharrak erantzun”. Pasaiakoa, ez naiz ausartzen hemen esatera..🤣
@Ortzeida @birasuegi @protoeuskaldun @XabierSoto @cartonve @aisaivia Burdinaren errentengatik bai, baina ez 'errenta herri' bezala baizik eta atzizkia zuzenean, Gernikan edo Bilbon 'errenteriak' egon ziren bezala, lonja batzuei deitzeko modua: https://eu.wikipedia.org/wiki/Errenteria_(merkataritza)
Errenteria (merkataritza) - Wikipedia, entziklopedia askea.

@luistxo @Ortzeida @protoeuskaldun @XabierSoto @cartonve @aisaivia Zentzu osoa du, Errenteriako portura iritsi izan da historikoki Aiako Harriko mehatzetako burdina.
@birasuegi @luistxo @Ortzeida @protoeuskaldun @cartonve @aisaivia hari akademizista hau josten jarraitzeko, hemen beste erreferentzia bat, Easoko lehen portuetako bat Morlansen kokatu izana azaltzen saiatzen dena.
@birasuegi @luistxo @Ortzeida @protoeuskaldun @XabierSoto @cartonve @aisaivia begira hemen Bilboko Errenteriaren aipamena, gaur egungo Bilbiko Plaza zena: https://www.youtube.com/watch?v=xC19UdxuljE
Bilbao La Vieja. Con Alberto Santana Ezkerra

YouTube
@birasuegi bai, erdaraz iraun/berreskuratu z(u)ela argi dago (ez dut topatu -i- gabeko formaren lekukotasunik) @XabierSoto @cartonve @aisaivia @luistxo
@birasuegi zalantza dut, halere, herritarren hizkeran mantendu izana, izendapen ofizial izateaz harago @XabierSoto @cartonve @aisaivia @luistxo
@protoeuskaldun Bueno, herriko negozio, aldizkari eta herritarren hizkeran egotea nonbaitetik etorriko da, momenturen bateko norbaiten okurrentzia izan bazen ere, jarraikortasun historikorik gabea, , arrakasta izan zuen. Herritarrok gaur egun Oarso, Oarsoaldea erabiltzen dugu bailara izendatzeko.@XabierSoto @cartonve @aisaivia @luistxo
@birasuegi bai, hori ez dut ukatzen, arrakasta izan zuen, pena (SORIONEKU-ren kasuaren antzera) grafia eta ahoskera nahastu izana... (berriz ere, inork baleki -i- gabeko forma nola-non arraio sortu zen... 😅 ) @XabierSoto @cartonve @aisaivia @luistxo
@protoeuskaldun @birasuegi @XabierSoto @cartonve @aisaivia @luistxo
Esaterako, Oarso aldizkaria jada 1930. urtean argitaratzen zen.
Eta "i" gabeko forma ez ezik, Easo ere badugu.
@XabierSoto Kontua da Oiarso~Oiasso ez dela garai hartatik hona euskaldunen ahotan iritsi den toponimoa, baizik Beñatek arbuiatzen duen (😉 ) historizismoak berreskuratua edo/eta erdal aho-belarriek hedatua. Bide batez, jakin nahi nuke -i- gabeko forma noiz-nondik sortu zen...
Besterik dira toponimo horrek izan dituen gorabeherak, hartzen duen lurraldean eta kokapen zehatzean. Horrekin zeharka lotuta artikulu interesgarri hau gomendatzen dizuet
https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=6759361 @birasuegi @luistxo
De "Oiasso" a "Huarcha": testimonios sobre un puerto medieval en el Bidasoa

Autoría: Iñigo Ruiz Arzalluz. Localización: Príncipe de Viana. Nº 271, 2018. Artículo de Revista en Dialnet.

Dialnet
@protoeuskaldun milesker erreferentziarengatik, gehituko dut irakurgaien zerrendara. Broma onartzen badidazu, eztabaida honetan iberistaren bat falta zaigu. 😉 @birasuegi @luistxo

@protoeuskaldun joder, zelako untxizuloa... asko sinplifikatuz, orain "Oarso-Bidasoaldea" deitzen duguna, garai batean "Oiartzun" zen, Pasaiatik Bidasoararte?

Edonola ere, artikuluaren amaieran aipatzen den moduan, ea honetan ere arkeologiak zeozer argitzen digun. @birasuegi @luistxo

@birasuegi Eta hala ere Oiartzun (Oiasso) portua Bidasoaren bokalean bide zen. Bizi-arro desberdin izate hori ez da oso zaharra izango... @XabierSoto @luistxo
@protoeuskaldun bai, gaur egungo Santiago kale inguruan, oker ez banago. @birasuegi @luistxo
@birasuegi Ni, Behe Bidasoaldea ez dela Oarsoaldea ikastearekin konformatzen naiz.