Berriaren estilo liburuak, Wikipediak eta Euskaltzaindiak 'Oiartzualdea' erabiltzen dute, baina ez dakit inoiz entzun dudan gure eskualdeko inoren ahotan. Nik Oarso edo Oarsoaldea erabiltzen dut.

Zer dio Fedioarsobertsoak?

#fedigaldera

@birasuegi Ez naiz hangoa, eta norbaitek zuzenduko dit, baina itxura du Oarso(aldea) norbaitek (erdal) dokumentu zaharretatik ateratako forma dela, ez euskaraz belaunaldiz belaunaldi igaro dena. Oiartzun den bezala, Oiartzualdea litzateke euskaldun batek sortuko lukeen forma...
@protoeuskaldun Bo, ba erabilerak dio ezetz. Zer egiten dugu? 😊
@birasuegi egungo erabilera zerbaiten ondorio da, motibo horri begira dakioke ea...
@protoeuskaldun Ni beti paratuko naiz erabilera askearen alde, historizismorik gabe. Kasu honetan Oiartzualdea oso arrotza egiten zait.
@protoeuskaldun Gaurkoa galdetegi txiki bat zen, kasu gutxitan ikusten baitut araua eta erabilera horren kontrajarri. Beste batean aukera badaukagu jarraituko dugu gaiaz solasean, interesatzen zait eta. Gabon eta mila esker! 😊