Berriaren estilo liburuak, Wikipediak eta Euskaltzaindiak 'Oiartzualdea' erabiltzen dute, baina ez dakit inoiz entzun dudan gure eskualdeko inoren ahotan. Nik Oarso edo Oarsoaldea erabiltzen dut.

Zer dio Fedioarsobertsoak?

#fedigaldera

@birasuegi Ez naiz hangoa, eta norbaitek zuzenduko dit, baina itxura du Oarso(aldea) norbaitek (erdal) dokumentu zaharretatik ateratako forma dela, ez euskaraz belaunaldiz belaunaldi igaro dena. Oiartzun den bezala, Oiartzualdea litzateke euskaldun batek sortuko lukeen forma...
@protoeuskaldun Bo, ba erabilerak dio ezetz. Zer egiten dugu? 😊
@birasuegi egungo erabilera zerbaiten ondorio da, motibo horri begira dakioke ea...
@protoeuskaldun @birasuegi nik uste dut (oinarririk gabe)1980ko hamarkadako Egin egunkariaren eskualde edizioetan izan dezakeela jatorria: bat zegoen Oarso-Bidasoa, eta beste bat Debaldea (han lanean nire lehen soldata). Bigarren honek ez du biderik egin, eta Debarroa akademikoak ere ez, daukaguna horren ordez da eszisio bat, Debabarrena eta Debagoiena.
@luistxo Oarso-Bidasoaldeko hitzak web-ean ere banatuta daude. @protoeuskaldun @birasuegi
@XabierSoto @luistxo @protoeuskaldun Oarso eta Bidasoa bateratzeko saioak beti izan dira oso forzatuak, bizi-arro ezberdinak dira.
@birasuegi bai, nik ere hala ulertzen dut. Paperean behintzat elkarrekin daude/gaude. @luistxo @protoeuskaldun
@birasuegi etimologiara itzuliz, jakina da erromatarrek gaur egungo Irunen kokatutako hiriaren izena Oiasso zela... Frogarik gabeko hipotesi bat besterik ez bada ere, agian hortik etor liteke Oarsoalde/Oiartzualde banaketa? Esan nahi dut, Oiartzun gaur egun herri bat dela, baina erromatarren garaian Oiasso terminoak eremu zabalago bati egiten ziola erreferentzia. @luistxo @protoeuskaldun 👀

@XabierSoto @birasuegi @luistxo @protoeuskaldun

Horra hor Euskaltzaindiaren dokumentu batean topatutakoa.

@aisaivia @XabierSoto @birasuegi @luistxo @protoeuskaldun eta Jaizkibelen zati bat ere Olearso (Oleartzu) da, nahiz eta, gaur egun, alardeari loturiko adierazpen kulturaletan bakarrik erabiltzen den ia izena.
"Olearsoko mendian agertze miragarria" estrofarekin hasten da Guadalupeko Amabirjinari eskainitako bederatziurrenetako abesti ezaguna.
https://hondarribiteka.eus/files/original/0299205627a23791937c44576c1ca17b182e6434.pdf
@cartonve #amatxoMaitia hau ere interesgarria. Kuriositatez, @protoeuskaldun|ek aipatutako artikuluan ez da "Olearso/Oleartzu" aipatzen, jakin nahiko nuke ere 'le' hori nondik datorren. 🤔 @aisaivia @birasuegi @luistxo
@XabierSoto egingo nuke akats bat dela jatorrian (Olarso ere ageri da inon, Oiarsoko <i> hori <l>-tzat hartuta) eta akaso hortik... @cartonve @aisaivia @birasuegi @luistxo
@protoeuskaldun Solasaldiarekin jarraituz. Oarso, Oiartzun, Olearso, Oiaso, erromanizazio garaiko eremu zabal berdinaz izendatzeko erabili izan dela argi dago, jatorri edo izendatzen zen oinarrizko elementua zein zen argi ez badago ere. Gaur egungo Oarso erabilera, Oiartzun bailararen izenetik datorrela ere argi, Villanueva de Oiarso, Errenteriaren lehen izena izan zen hiribildu moduan, eta izenaren gaztelartze horretatik mantendu da herritarren hizkeran @XabierSoto @cartonve @aisaivia @luistxo
@birasuegi bide batez, inork ba al daki Orereta nondik datorren? @protoeuskaldun @cartonve @aisaivia @luistxo
@XabierSoto Wikipediak hau dakar:
Historian zehar Errenteriak izen ugari izan ditu.[6] Herria 1320. urtean sortu zen, Villa Nueva de Oyarço (Oiartzoko Hiri Berria) izenarekin, Orereta izeneko herrixka zegoen tokian. Orereta horren lehen aztarnak 1210. urtekoak dira.
@birasuegi @cartonve @aisaivia @luistxo
@protoeuskaldun @XabierSoto @XabierSoto Orereta zen Oiartzun bailarako portuko auzo/herriaren izena Gaztelak forua eman (herritarrek eskatuta, Oiartzungo lurjabeetatik askatzeko) eta Villanueva de Oiarso izendatu aurretik. Izen berriak ez zuen exito handirik izan, eta herritar erabileraz Renteria > Errenderia > Errenteria izatera pasa zen @protoeuskaldun @cartonve @aisaivia @luistxo @cartonve @aisaivia @luistxo
@birasuegi @protoeuskaldun @XabierSoto @cartonve @aisaivia @luistxo nonbait entzun edo irakurri izan dut errenta herria zela, errentak ordaintzen zirela bertan, eta hortik omen datorkio Errenteria izena.. gure amonak eskualdeko herrien izenekin esamoldeak esaten zituen, ez dut uste berak sortutakoak zirenik, eta juxtu bat hauxe zen: “Errenteria, errenta herria”.
@birasuegi @protoeuskaldun @XabierSoto @cartonve @aisaivia @luistxo Besteak: “Lezo, pan y queso, ogiya janta libre, gazta janta preso, biba Lezo”. “Oiartzun, pareta zaharrak erantzun”. Pasaiakoa, ez naiz ausartzen hemen esatera..🤣
@Ortzeida @birasuegi @protoeuskaldun @XabierSoto @cartonve @aisaivia Burdinaren errentengatik bai, baina ez 'errenta herri' bezala baizik eta atzizkia zuzenean, Gernikan edo Bilbon 'errenteriak' egon ziren bezala, lonja batzuei deitzeko modua: https://eu.wikipedia.org/wiki/Errenteria_(merkataritza)
Errenteria (merkataritza) - Wikipedia, entziklopedia askea.

@luistxo @Ortzeida @protoeuskaldun @XabierSoto @cartonve @aisaivia Zentzu osoa du, Errenteriako portura iritsi izan da historikoki Aiako Harriko mehatzetako burdina.
@birasuegi @luistxo @Ortzeida @protoeuskaldun @cartonve @aisaivia hari akademizista hau josten jarraitzeko, hemen beste erreferentzia bat, Easoko lehen portuetako bat Morlansen kokatu izana azaltzen saiatzen dena.
@XabierSoto @luistxo @Ortzeida @protoeuskaldun @cartonve @aisaivia Hori @ereiten lagunak aipatu du, asko daki honetaz, Easo ere Oiasoren deformazio moduan. Denak Oiaso izan nahien, Erromatarrek troiar izan nahi zuten bezala edo...
@XabierSoto @birasuegi @luistxo @Ortzeida @protoeuskaldun @cartonve @aisaivia Oiaso garaian gorago, litekeena. Morogin, alegia, Murgian. Eliza azpian, toki ona baietz.
@birasuegi @luistxo @Ortzeida @protoeuskaldun @XabierSoto @cartonve @aisaivia begira hemen Bilboko Errenteriaren aipamena, gaur egungo Bilbiko Plaza zena: https://www.youtube.com/watch?v=xC19UdxuljE
Bilbao La Vieja. Con Alberto Santana Ezkerra

YouTube