Berriaren estilo liburuak, Wikipediak eta Euskaltzaindiak 'Oiartzualdea' erabiltzen dute, baina ez dakit inoiz entzun dudan gure eskualdeko inoren ahotan. Nik Oarso edo Oarsoaldea erabiltzen dut.

Zer dio Fedioarsobertsoak?

#fedigaldera

@birasuegi Ez naiz hangoa, eta norbaitek zuzenduko dit, baina itxura du Oarso(aldea) norbaitek (erdal) dokumentu zaharretatik ateratako forma dela, ez euskaraz belaunaldiz belaunaldi igaro dena. Oiartzun den bezala, Oiartzualdea litzateke euskaldun batek sortuko lukeen forma...
@protoeuskaldun Bo, ba erabilerak dio ezetz. Zer egiten dugu? 😊
@birasuegi egungo erabilera zerbaiten ondorio da, motibo horri begira dakioke ea...
@protoeuskaldun @birasuegi nik uste dut (oinarririk gabe)1980ko hamarkadako Egin egunkariaren eskualde edizioetan izan dezakeela jatorria: bat zegoen Oarso-Bidasoa, eta beste bat Debaldea (han lanean nire lehen soldata). Bigarren honek ez du biderik egin, eta Debarroa akademikoak ere ez, daukaguna horren ordez da eszisio bat, Debabarrena eta Debagoiena.
@luistxo Oarso-Bidasoaldeko hitzak web-ean ere banatuta daude. @protoeuskaldun @birasuegi
@XabierSoto @luistxo @protoeuskaldun Oarso eta Bidasoa bateratzeko saioak beti izan dira oso forzatuak, bizi-arro ezberdinak dira.
@birasuegi bai, nik ere hala ulertzen dut. Paperean behintzat elkarrekin daude/gaude. @luistxo @protoeuskaldun
@birasuegi etimologiara itzuliz, jakina da erromatarrek gaur egungo Irunen kokatutako hiriaren izena Oiasso zela... Frogarik gabeko hipotesi bat besterik ez bada ere, agian hortik etor liteke Oarsoalde/Oiartzualde banaketa? Esan nahi dut, Oiartzun gaur egun herri bat dela, baina erromatarren garaian Oiasso terminoak eremu zabalago bati egiten ziola erreferentzia. @luistxo @protoeuskaldun 👀

@XabierSoto @birasuegi @luistxo @protoeuskaldun

Horra hor Euskaltzaindiaren dokumentu batean topatutakoa.

@aisaivia @XabierSoto @birasuegi @luistxo @protoeuskaldun eta Jaizkibelen zati bat ere Olearso (Oleartzu) da, nahiz eta, gaur egun, alardeari loturiko adierazpen kulturaletan bakarrik erabiltzen den ia izena.
"Olearsoko mendian agertze miragarria" estrofarekin hasten da Guadalupeko Amabirjinari eskainitako bederatziurrenetako abesti ezaguna.
https://hondarribiteka.eus/files/original/0299205627a23791937c44576c1ca17b182e6434.pdf
@cartonve #amatxoMaitia hau ere interesgarria. Kuriositatez, @protoeuskaldun|ek aipatutako artikuluan ez da "Olearso/Oleartzu" aipatzen, jakin nahiko nuke ere 'le' hori nondik datorren. 🤔 @aisaivia @birasuegi @luistxo
@XabierSoto egingo nuke akats bat dela jatorrian (Olarso ere ageri da inon, Oiarsoko <i> hori <l>-tzat hartuta) eta akaso hortik... @cartonve @aisaivia @birasuegi @luistxo
@protoeuskaldun Solasaldiarekin jarraituz. Oarso, Oiartzun, Olearso, Oiaso, erromanizazio garaiko eremu zabal berdinaz izendatzeko erabili izan dela argi dago, jatorri edo izendatzen zen oinarrizko elementua zein zen argi ez badago ere. Gaur egungo Oarso erabilera, Oiartzun bailararen izenetik datorrela ere argi, Villanueva de Oiarso, Errenteriaren lehen izena izan zen hiribildu moduan, eta izenaren gaztelartze horretatik mantendu da herritarren hizkeran @XabierSoto @cartonve @aisaivia @luistxo
@birasuegi bai, erdaraz iraun/berreskuratu z(u)ela argi dago (ez dut topatu -i- gabeko formaren lekukotasunik) @XabierSoto @cartonve @aisaivia @luistxo
@birasuegi zalantza dut, halere, herritarren hizkeran mantendu izana, izendapen ofizial izateaz harago @XabierSoto @cartonve @aisaivia @luistxo
@protoeuskaldun Bueno, herriko negozio, aldizkari eta herritarren hizkeran egotea nonbaitetik etorriko da, momenturen bateko norbaiten okurrentzia izan bazen ere, jarraikortasun historikorik gabea, , arrakasta izan zuen. Herritarrok gaur egun Oarso, Oarsoaldea erabiltzen dugu bailara izendatzeko.@XabierSoto @cartonve @aisaivia @luistxo
@birasuegi bai, hori ez dut ukatzen, arrakasta izan zuen, pena (SORIONEKU-ren kasuaren antzera) grafia eta ahoskera nahastu izana... (berriz ere, inork baleki -i- gabeko forma nola-non arraio sortu zen... 😅 ) @XabierSoto @cartonve @aisaivia @luistxo
@protoeuskaldun @birasuegi @XabierSoto @cartonve @aisaivia @luistxo
Esaterako, Oarso aldizkaria jada 1930. urtean argitaratzen zen.
Eta "i" gabeko forma ez ezik, Easo ere badugu.