@txerren Nik uste euskaraz oraindik falta zaigula #traolak gehiago erabiltzeko ohitura hartzea. Tutak bidaltzean erabiltzen ez baditugu, nekez jarraitu ditzakegu, noski.
@tokikom eko botak programatu ditugu albiste bakoitzaren #herria eta #gaia automatikoki etiketatzeko. Hasiera bat izan daiteke, intereseko herri eta gaiak traola gisa jarraitzea (eta aktiboki erabiltzea)
Aurrekoan @joxe -k #traolak jarraitzea proposatzen zuen mastodonen esperientzia gisa.
Baduzue traola formako #untxizulo interesgarririk?
Hala balitz, bota mesedez!
Zein dira Mastodonen erabili ohi dituzun #traolak? Nire gustukoak: