@AberastuZureLexikoa ze bitxia!! Nola hasi ote zen erabilera hori euskaraz?? Automatikoki irudikatu dudana:

1- erdaraz batere ez dakien euskaldun bat, erdaldun (autoritate) baten ahotan "ninguna objecion", "ningun reparo" edo halako zerbait esaten.

2- Euskaldun hori beste euskaldun bati esaten, "ez du reparorik jarri" beharrean, beste hitza hartu eta ez du "ningunorik jarri" esaten 😂

#etimologiak zientzia gehiago exijitzen du, badakit, #barkatu

Itxura denez "blindatu" itsutu esan nahi duen alemanezko "blenden" hitzetik dator, ibilgailu bat blindatzean babesteko leihoak metalezko xaflaz estaltzen zitzaizkiolako edo.

#Etimologiak

Gartzeiz omen zen muinoko herrixkaren izena. #Gasteiz da gaur egungo hitza.

Uste dut #Durango-n ikusi nuela denda hau, abizen bitxia iruditu zitzaidan, hitzaren eboluzioaren erdiko katebegi bat ote?

#etimologiak

@berria asko gustatu zait artikulua!! #etimologiak đŸ„°đŸ’©đŸ‘

Zera, "abaro" hitza "amparo" hitzetik ote dator? EHHEn ez da aukera aipatzen, auskalotegian utziko dut badaezpada.

#etimologiak

Hementxe, euskarazko 'anabasa' hitza grezierazko 'anabasis' (៰̓Μ៰́ÎČáŸ°ÏƒáżÏ‚) kontzeptutik ote datorren pentsaketan.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Anabasia

#etimologiak

Anabasia - Wikipedia, entziklopedia askea.

Pronto eme eta perekin idazten zela amestu dut gaur gauean: prompto. Esnatu naizenean oso arraroa iruditu zait. Ze arraio zen hori? Baina itxura denez ez nebilen guztiz oker, latinezko promptus hitzetik omen dator eta.
#Ametsak #Etimologiak

@GoizaldeLandabaso @berria ostia, ze ona!

Bide batez, gaztelaniaz flema hitzaren adiera bereziaren jatorria ulertu dut honi esker!

3. adiera: Calma excesiva, impasibilidad. Gastar flema.

#etimologiak

@axelesar @txantxibiri Done + Sebastian laburtua dela ere ba omen da hipotesia, eta zentzuzkoagoa dirudi, ezta?

Donesebastian 👉 Donostia

Done esteban 👉 Doneztebe moduan, suposatzen dut

#toponimia
#etimologiak

@AberastuZureLexikoa orduan menperatzea amen-peratzetik dator?

CC @protoeuskaldun

#etimologiak