Gaur da San Blas eguna!
Eta San Blas opilak egin nahi dituenarendako hemen gure etxeko errezeta, amarena: https://blogak.goiena.eus/arantzabal/2025/02/03/san-blas-opilak-egin-ditugu/
Badakizue atzo zela kandelario, eta: "Kandelario bero, negua dator gero; Kandelario hotz, negua joan da motz"
San blas opilak egin ditu amak
Eta gastatzen doaz! Bedeinkatzeko astirik barik! Bueno, gure amak beti bedeinkatzen ditu. Eta San Blasak egindako azukrea iaztik bedeinkatuta egotea ere posible da. Argazki batzuk jaso ditut hemen. Errezeta gurean, masa bat egiteko (guk bi egin ditugu bi dozenarekin): Dozena bat arrautza. 2 kilo irina. 36 kutxarakada azukre. 36 anis tanta. Royal, hiru sobre. 250…






