Ostiral honetan #Garesen egonen gara.
Mahainguru batean non inguruan jarri nahi duten poligono #eolikoak ea ze inpaktuak dituen aztertu nahi dugu.
#EHBizirik taldea eta zonaldeko nekazari bat ere egonen dira.
Ostial honetan, arratsaldeko 18:30etan, Garesko Binkulu Etxean.
Nafarroako Gobernuak modu irregularrean egiten dio mesede #Agrowind Navarra 2013 SLri.
Enpresak parke #eolikoak eraiki nahi ditu Larragan, Berbintzanan eta Miranda Argan 2012tik.
Gobernuak aukera ematen dio ingurumen-azterketa zaharkitu batekin egiteko, bai eta #AdhocLegedia ere, mesede egiten diona.
Sistema energetiko publiko, sozial, deskontzentratu eta deszentralizatu bat behar dugu!!
https://sustraierakuntza.org/nafarroako-gobernuak-baimena-eman-dio-agrowind-enpresari-erdialdean-poligono-eoliko-zaharkituak-ezartzen-jarraitzeko/
Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Agrowind enpresari Erdialdean poligono eoliko zaharkituak ezartzen jarraitzeko

Agrowind Navarra 2013 SL enpresa Larragan, Berbintzanan eta Miranda de Argan proiektatzen zituen parke eolikoak oraindik ez da eraikitzen hasi, Nafarroako Gobernuak proiektua jendaurrean jarri zuenetik 7 urte pasa eta gero, eta 2018an PSIS baten bidez onartu ondoren.

Sustrai Erakuntza Fundazioa
#Bortziri eta #Malerrekan makropoligono #eolikoak jarri nahi dituzte.
#Arantzan bizilagunak antolatzen hasi dira.
Ostiralean 19:00etan #hitzaldia emanen dugu Arantzako herriko plazan.
Energiaren arazoa azalduko dugu eta eolikoek sortzen dituen #inpaktuak ere.
Zatoz!!
https://ahotsa.info/edukia/parke-eolikoaren-proiektuarekin-kezkatuta-arantza-bizirik-taldea-sortu-dute
Ahotsa.info

Ahotsa.info

Informazio hau eskuratu dugu:
Enpresa batek makropoligono #eolikoak jarri nahi ditu Bortzirietan eta Malerrekan.
50 MW-eko bi instalazio handi lirateke:
- Bata Etxalar, Igantzi, Sunbilla eta Arantzan (Bortziriak).
- Bestea Ezkurra, Eratsun, Saldias eta Beintza Labaienen (Malerreka).
Planifikaziorik gabe, enpresei lurraldea, biodibertsitatea eta ekonomia soziala #txikitzen utziz.
https://sustraierakuntza.org/nafarroako-iparraldea-makropoligono-eoliko-berrien-mehatxupean/
Nafarroako iparraldea makropoligono eoliko berrien mehatxupean

Makropoligono eolikoen eta fotovoltaikoen hedapenak eta goi-tentsioko proiektu berriek aurrera jarraitzen dute Nafarroan. Eta hori enpresa elektriko handien eskutik gertatzen ari da, beren interes espekulatiboen erritmora, eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.

Sustrai Erakuntza Fundazioa
Bero beroa dator Urria!!
NEE/TEN, berriztagarrien makropoligonoen kontrako plataformen koordinakundetik, #jardunaldiak eta #elkarretaratzeak antolatzen dituzte (begiratu kartelak)...
Gure mendi puntetan bai #eolikoak bai #eguzki plakako poligonoak natura erabat txikituko duelako.
Sustrai Erakuntza laguntzarekin ari dira😀