Itzalen jokora jolasten (Playing with the shadows)

Helsinki (Finlandia) Itzalen jokoan ari dira. Geometriaren fantasiak argi-ilunen espektakulu xumea sortzen dute.

aingura
Horrela #espekulatzen dute berriztagarrien enpresek:
#Erriberri inguruan ezarri nahi diren #eguzki proiektu ugarien berri ematen dugu artikuluan.
Enpresek ingurumen-ondorioei erreparatu gabe aurkezten dituzte proiektuak...
Eta berriz aurkezten dituzte antzeko proiektuak, Gobernuak #baztertu arren!!
https://sustraierakuntza.org/erdialdean-eguzki-proiektu-berriak-izapidetzen-dituzte-ingurumen-inpaktuari-erreparatu-gabe/
Erdialdean eguzki-proiektu berriak izapidetzen dituzte, ingurumen-inpaktuari erreparatu gabe

Behin eta berriz salatu dugun bezala, gaur egun energia berriztagarriak biltzeko eta elektrizitatea bihurtzeko proiektuek izaera espekulatiboa dute. Modu opakuan garatzen ari dira, inolako plangintza demokratiko eta ekologikorik gabe.

Sustrai Erakuntza Fundazioa
#Ekologistakmartxan, #Eguzki , #EgurraetaKandelabaserritarekintza, #Denonberdeguneak eta #BasoBiziakPlataforma k erantsita duzuen dokumentua sortu dugu eskatzeko #Jaurlaritza ri NATURA LEHENERATZEKO LEGEA martxan jar dezan. Prentsaurreko bat emango dugu urrian eta ZURE, ZUEN ATXIKIMENDUA ESKATZEN DUGU.
Bidali [email protected] helbidera.
Hau da dokumentua:
https://docs.google.com/document/d/1SYSH4GvRU5GeppDUqLoor17bL9HoWUWGzinFLG7tghw/edit?usp=drivesdk
JAURLARITZA, Natura Leheneratu ORAIN

NATURA LEHENERATZEKO LEGEA LEY DE RESTAURACIÓN DE LA NATURALEZA Testuingurua EKOLOGISTAK MARTXAN Adostasun zientifiko zabala dago biodibertsitatearen galera-prozesu kezkagarri baten aurrean gaudela eta horrek, mundu mailan, espezieak masiboki desagertzeaz gain, Lur planetan bizi garen espezi...

Google Docs
Bero beroa dator Urria!!
NEE/TEN, berriztagarrien makropoligonoen kontrako plataformen koordinakundetik, #jardunaldiak eta #elkarretaratzeak antolatzen dituzte (begiratu kartelak)...
Gure mendi puntetan bai #eolikoak bai #eguzki plakako poligonoak natura erabat txikituko duelako.
Sustrai Erakuntza laguntzarekin ari dira😀
Eguzki plaka eta eoliko #makroproiektuen aurkako plataformak Nafarroako Energia Eraldatzen / Transformando la Energia Navarra barnean biltzen dira.
#Erakunde politiko, sindikal eta sozialek #eoliko zein #eguzki proiektuak bertan behera uzteko eskatzen dute.
Sustrai Erakuntza fundazioak hauetako bata da…
https://sustraierakuntza.org/nafarroako-makroproiektu-eolikoen-eta-eguzki-plakakoen-aurkako-plataformen-koordinakundearen-manifestuari-atxikimenduak/
Nafarroako makroproiektu eolikoen eta eguzki plakakoen aurkako plataformen koordinakundearen manifestuari atxikimenduak

Eguzki plaka eta eoliko makroproiektuen aurkako Nafarroako plataformak Nafarroako Energia Eraldatzen / Transformando la Energia Navarra (NEETEN) izenpean biltzen dira.

Fundación Sustrai Erakuntza
Erakunde sozial eta ekologista talde potolo batek gogor kritikatzen dugu #eoliko- eta #eguzki-poligonoen proiektu-oldea ingurune naturalean, Nafarroako Gobernuak #informazio publikoan jarri duena.
Hemen duzu informazio osoa:
https://sustraierakuntza.org/eolikoen-eta-eguzki-poligonoen-uholdea-kritikatzen-dugu-ingurune-naturalean/
Eolikoen eta eguzki-poligonoen uholdea kritikatzen dugu ingurune naturalean

Behean sinatzen dugun erakunde sozial eta ekologistok gogor kritikatzen dugu eoliko- eta eguzki-poligonoen proiektu-oldea ingurune naturalean, Nafarroako Gobernuak informazio publikoan jarri duena. (Proiektu honi guztiari zure alegazio jarri dezakezu ere instrukzio hauek jarraitzen…).

Fundación Sustrai Erakuntza
#Txosten berri bat aurkeztu dugu gaur, energia berriztagarrien (#eoliko eta #eguzki plakakoak) proiektu berrien inpaktuei buruz.
Kapitalismo Berdeak gure mendiak eta lur emankorrak #txikitu nahi ditu azpiegitura handi hauekin.
Honen aurka hainbat #proposamen berri plazaratzen dugu.
Hemen duzu #jaisteko, baina Iruñeko Katakrak liburudendan edo guri eskatzen paperean lortzeko ere.
https://sustraierakuntza.org/txostena-nafarroako-energia-berriztagarrien-boom-berriaren-aurrean/
Txostena: Nafarroako energia berriztagarrien boom berriaren aurrean

Txosten hau aurkezten dugu: “Nafarroako energia berriztagarrien boom berria. Egoera, inpaktuak eta proposamen alternatiboak“. Energia berriztagarrien proiektu berri eta handi bultzatzeko atzean dauden arrazoiak ezagutzeko balio du txostena.

Fundación Sustrai Erakuntza
Sustrai Erakuntzaren iritzi artikulua hainbat #eguzki poligono erraldoi berriak abiarazi dituzten harira...
Batzuk #Erreniega Mendilerroaren bi magaletan kokatzen dira eta beste bat #Erriberrin.
Energia berriztagarrien #burbuila berria puzten ari dira enpresa pribatuak, lehen poligono #eolikoekin egindakoa bezala!!
https://sustraierakuntza.org/proiektu-eoliko-handien-ondoren-orain-eguzki-poligonoak/
Proiektu eoliko handien ondoren, orain eguzki-poligonoak?

Sustrai Erakuntza fundazioaren iritzi artikulua honetan energia berriztagarrien oraingo egoera aztertzen jarraitzen dugu, burbuila berria puzten ari den bitartean. Azken hilabeteetan hainbat eguzki poligono erraldoi berriak jarri nahi dute Erreniega Mendilerroa inguruan eta Erriberrin.

Fundación Sustrai Erakuntza
Stop zuhaitzen kontrako black weeki! - Eguzki Talde Ekologista

Donostiako Udalak aste honetan zuhaitzei kupida gabe eraso egiteari ekin dio. Izan ere, zuhaitz ugari bota du Urbieta, Javier de Barkaiztegi, Mons, Gernikako Arbola eta auskalo zer kale eta pasealeku gehiagotan. Ofentsiba militar bat balitz bezala, eskura zituen motozerra guztiak atera eta 30 bat bota ditu Urbietan, 20 Javier de Barkaiztegin eta beste batzuk aipatutako kale eta pasealekuetan.

Donostia eta klima aldaketa: propaganda gehiegi, konpromiso gutxiegi:
http://eguzki.org/2018/06/11/11488/
#Eguzki #klimaaldaketa #Donostia
Donostia eta klima aldaketa: propaganda gehiegi, konpromiso gutxiegi - Eguzki Talde Ekologista

Donostiako Udalak Klima DSS 2050 Ekintza Plana onartu du, urrats “esanguratsua”, dio Udalak berak, “ondorio menderagaitzak izango dituen klima aldaketaren arazoa saihesteko bidean”. Plana onartu dela eta, alkateak hainbat pertsona eta talde gonbidatu ditu, tartean Eguzki, ekainaren 14an Gladys Enean egingo den ekitaldi batean parte har dezaten. Ekitaldian zuhaitz bat aldatuko da, “donostiarrek klima aldaketari aurre egiteko egindako ahaleginaren oroigarri”. Propaganda gehiegi eta konpromiso gutxiegi.