@antxetairratia
#denonbasoa
#lurraldekomantxe
Bidali hiruzpalau minutuko audioa 615748863 telefonora
Gaiak:
#basobizienalde
#denonberdeguneak
Bi urte daramagu DENON BASOA irratsaioarekin, Antxeta Irratiaren babespean eta 63. irratsaioaren ondoren proposamen berri bat, dinamikoago bat, aurkeztu nahi dizuegu: LURRALDE KOMANTXE izena jarri diogu, https://antxetamedia.eus/behe-bidasoa/1780905039906-db57-lurralde-komantxe @antxetairratia @basobiziakplataforma @euskalirratiak #Lurralde_Komantxe #Denonbasoa
DB57-LURRALDE KOMANTXE

Bi urte daramagu DENON BASOA irratsaioarekin, Antxeta Irratiaren babespean eta 63. irratsaioaren ondoren proposamen berri bat, dinamikoago bat, aurkeztu nahi dizuegu: LURRALDE KOMANTXE izena jarri diogu, erresistentzia eta proposamen berriren gune izan nahi duelako DENON BASOA den era berean, baina berri motzez osatua, hau da, egunerokotasuna duten berri motzak eskatzen dizkiegu BASO BIZIAK PLATAFORMAko taldeei, izan landaketak, hitzaldiak, ekimenak eta gauza bera zuei, entzuleei. Ez da etorriko DENON BASOA ordezkatzera, osagarria izango da.

Antxetamedia.eus
2024ko maiatzaren 17an argitaratu zen BERRIAn Ana Terra Amorim-Maia BC3ko zientzialariaren ¿Zer dira aterpe klimatikoak? artikulua. Artikulu hori aprobetxatuz eta ikusirik maiatz honetan aparteko bero-boladak izaten ari garela, pentsatu dugu une egokia dela BABESLEKU KLIMATIKOEI buruz hitz egiteko. https://antxetamedia.eus/behe-bidasoa/1780394741254-elkarrizketa-aterpe-klimatikoak-ana-terra @euskalirratiak @antxetairratia @basobiziakplataforma #Denonbasoa
ELKARRIZKETA: ATERPE KLIMATIKOAK (ANA TERRA) - Behe bidasoa - Antxetamedia.eus

2024ko maiatzaren 17an argitaratu zen BERRIAn Ana Terra Amorim-Maia BC3ko zientzialariaren ¿Zer dira aterpe klimatikoak? artikulua. Artikulu hori aprobetxatuz eta ikusirik maiatz honetan aparteko bero-boladak izaten ari garela, pentsatu dugu une egokia dela BABESLEKU KLIMATIKOEI buruz hitz egiteko. Horrela dio Anak artikulu horretan, besteak beste: "Gainera, babesleku horiek ez dira klima-aldaketari aurre egiteko irtenbide bakartzat hartu behar, egokitzapen-neurrien artean dagoen estrategiatzat baizik.

Antxetamedia.eus
Datorren ostiralean, lauetatik aurrera @antxetairratia en #denonbasoa irratsaioan, #ATERPEKLIMATIKO ez hitz egingo digu Ana Terra Amorim-Maiak BC3ko
zientzilariak. Ez galdu.
Gure lehen kolaborazioa #denonbasoa irratsaiorako.
Egilea: Parkea Bizirik "Kukulunbera"-Joseba Gurutz de Vicente
Era hontako kolaborazioak nahi ditugu, ez oso luzeak, beti ere basoekin eta hirietako berdeguneekin lotuta.
https://www.facebook.com/share/v/1DtVAMqet9/
Facebook

Aukera berri bat ireki nahi dugu #denonbasoa irratsaioa jarraitzen duzuenontzat:
basoarekin edota hirietako berdeguneekin zerikusia duten IRITZI, ARTIKULU, BERRI edota IDAZLANak AUDIO MODUAN bidaltzeko aukera izango duzue aurrerantzean, wasap honetara bidalita 615748863, beti ere errespetuz eta argudioz jantzita.
ADI: AUDIOAK BAKARRIK ONARTUKO DITUGU, EUSKARA HUTSEAN.
Datorren ostiralean, pil-pilean dugun gai bat izango dugu #denonbasoa irratsaioan : #aterpeklimatikoak #beroboladak #denonberdeguneak
Iñigo Azcarate arkitekto eta ingenieritza mekanikoan doktorea dena elkarrizketatuko dugu.
Ostiralean, elkarrizketa interesgarria Altza XXI taldeko Maribi Joaristi, hirigile letratuarekin. Bertan, #auditzakular eko auzia ulertzeko gakoak emango dizkigu. Ez galdu #denonbasoa
BASO BIZIEN EGUNA-MUXIKA

Aurten, maiatzaren 16an, larunbatarekin laugarren BASO BIZIEN EGUNA ospatuko dugu BASOS ELKARTEAren eskutik non eta Gernika ondoko MUXIKAn. Sekulako programa prestatu dute, egun osoakoa eta aukera asko ematen dituzte izan goizean, eguerdian edota arratsaldean menu dotoreaz gozatzeko: Mendi buelta, bertsolariak, bazkaria, bideoa eta solasaldia, azken hauek ASTRA eraikinean. Aitzaki gutxi, beraz, toki bat egiteko zure agenda betean, Naturari eta basoari.

Antxetamedia.eus
Elkarrizketa: Keko Alonso

Keko Alonso, Besaia enpresako biologo eta sustatzailea, 'Kolore guztietako basoak' proposamenak dituen 170 laguntzetako bat da. Plataforma hori 2017an sortu zen, kontserbazioaren mundutik eta baso autoktonoaren sustapenetik zetozen eta monolaborantzari alternatiba produktiboak bilatzearekin lotuta zeuden pertsonen topaketatik.

Antxetamedia.eus