Luisja Oregik Beizaman egiten duen muturreko mahasgintza (476mko altueran eta 1800 litro euri urtean) eta kalitate goreneko ardo atlantikoak ezagutzeko aukera izan dute gure bezero profesional batzuk.
Urkizahar - Biba Ardoak
Urkizahar Luisja Oregi Beizama (Gipuzkoa) 2008an Luisja Oregik Beizaman kokatutako Urkizahar baserri zaharra berreskuratu zuen eta bere inguruan Hondarribi Zuria eta Chardonnay mahatseko 2,5 hektarea landatu zituen bi lursailetan banatuta, bata hegoaldera begira eta bestea Ibai Eder urtegiaren gainean, Beizama udalerrian. Gehiago jakin Lurra, klima eta mahats-barietateak Ingurune ikusgarria eta aldi berean konplexua da. Getariako [β¦]





