Gaur eguerdiko entretenimendua: enboteilatze garaian sagardo botilak garbitutakoan urik handienak bota arte edukitzeko traste berria egitea. Arraskaren erdia hartzeko neurrikoa.

Gero erabat lehortu arte botilak sartzeko txorkotxak dituen plastikoko zuhaitz moduko batean jartzen ditugu.

Garbiketa lana errazteko gomendioa: sagardo botila hustu ondoren segidan garbitu eta punta ateratako kortxoa sartu. Horrela eginez gero enboteilatu aurretik urarekin pasara bat ematea nahikoa.
#Sagardoa

#Sagardoa egiten Karrantzan

Tooolaaareee oh oh
Tooolaaareee oh oh oh oh

#FrutaArbolak #Sagardoa

Sagardo festa

Jaien ondoren, ekainak 14ean, Sagardo festa antolatu dugu Lezoko plazan.

Pertsonen batura eta ospakizuna, Sagardo Egunean

[#Hitza]

https://oarsoaldea.hitza.eus/2025/04/25/pertsonen-batura-eta-ospakizuna-sagardo-egunean/

Gaur Sagardo Eguna ospatzen dugu herrian, gonbidatuta zaudete.

#Orereta #Errenteria #Jaiak #Ospakizuna #Sagardoa #SagardoEguna

Pertsonen batura eta ospakizuna, Sagardo Egunean

Oreretako Sagardo Egunaren 37. ekitaldia herrigintzatik sortutako festa handia izango da beste behin. Elkartzeko eta topa egiteko eguna da, errespetua oinarri gozatzekoa.

Oarsoaldeko Hitza

Larraldea sagardotegian bazkaldu dugu gaur etxekoek, Lekarozen, Aroztegiaren gainkaldean:

https://larraldea.eus/

Sagardotegi giro petraldutik urrun, toki eder eta goxoa topatu dugu, Eztibeltza kooperatibak kudeatua. Lurraldeari atxikia, sagardoaren kultura, sagar barietateen berreskurapena, eta sagardo ekologikoa lantzen dituzte  

@koop57eh|k finantzatua, irakurri elkarrizketa hau proiektuaren oinarriak ulertzeko:
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2809/sagarraren-azken-mohikanoek-badute-segidarik-baztanen

#ESE #Koop #sagardoa #Baztan

Nafarroako sagardo kooperatiboa - Larraldea sagardotegia

Nafarroako sagardo kooperatiboa. Proiektuan Larraldea sagardoetegia, Gamioxarrela dolaretxea eta Eztibeltza kooperatiba

Larraldea sagardotegia
[Gure ekoizleak] Zeraingo Oiharte Sagardotegitik iristen zaigu dendara sagardoa, sagar zukua eta sagardo aparduna, eta Maite Retolaza Ojanguren da sagardotegiko lemazaina, baita Euskal Sagardoko lehendakaria ere.
Irakurri Loinaz Agirrek Goiberri aldizkarirako egin dion elkarrizketa. ⬇️ https://goiberri.eus/2025/02/07/maite-retolaza-oiharte-sagardotegia/ #sagardoa #Zerain #Oiharte #BiziolaDenda #GureEkoizleak
«Sagardotegia esperientzia berezia da, plazera da»

Zeraingo Oiharte sagardotegiko Maite Retolaza elgetarra da Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako lehendakaria. Txotx denboraldi betean ari dira.

Goiberri
@txikillana @desertorea @theklan @bertol @berria Gaur egun gutxi ekoizten da, baina Gipuzkoan sagardo atxanpanatuak badu tradizioa. Artikulu honetan aipatzen diren fabriketatik bitan lana egindakoa da aita: Illarramendi eta Mai-ona. Lehena nire auzoan zegoen. Orain leku berean motor elektrikoak egiten dituen kooperatiba dago.
https://www.naiz.eus/eu/gaiak/noticia/20230505/la-sidra-espumosa-una-bebida-con-mas-de-un-siglo-de-historia
#Usurbil #Txokoalde #Urdaiaga #Sagardoa
La sidra espumosa, una bebida con más de un siglo de historia

Al contrario de lo que pueda pensarse, la sierra natural espumosa no es una bebida nueva en Gipuzkoa, ya que aparece documentada en este territorio...

GAIAK

@berria Agian  inkesta egitea ere badago.

Zer nahiago duzue #Sagardoa kopatik edatea ala basotik edatea?

Kopatik
10.1%
Basotik
89.9%
Poll ended at .
#Sagardoa egiteko sagarra bildu behar!