Tooolaaareee oh oh
Tooolaaareee oh oh oh oh
Tooolaaareee oh oh
Tooolaaareee oh oh oh oh
#Nashi (Pyrus pyrifolia) udare asiar zuhaitzak ale bakarra zeukanez, azkarregi bildu nahi ez, eta zalantzan nenbilela, gaur bere kasa lurrera erorita aurkitu dut.
Kanpotik sagar itxura badu ere, barrutik nabariagoa du udaretasuna. Zapore gozokoa, freskoa, urtsua, baina mami trinkokoa. Azala jangarria den arren gogor puntukoa. Irakurri dudanez zurituta jateko ohitura dago.
Landarea sagastira ondo egokitzen ari dela dirudi. Ea hurrengo urtean gehiago ematen duen!
#FrutaArbolak