✉️ 🩸 NetEase erraldoia obra multijokalariengandik urrundu, eta jokalari bakarrarentzako obra ikusgarria aurkeztu du: Blood Message.
Uncharted edo God of War bezalakoetan oinarritutako AAA abentura izango da.

Blood Message jokalari bakarrarentzako akziozko abenturak IX. mendeko Txinara eramango gaitu
Blood Message interesgarria iragarri du NetEase txinatar erraldoiak. Jokalari bakarrarentzako tituluan IX. mendeko Txinara bidaiatuko dugu herrialde osoa zeharkatzera eramango gaituen abentura bizitzera. Tang dinastiaren garaiko zetaren bidean kokatuko da hirugarren pertsonako ikuspegidun jokoa. Mezulari baten rola jokatuta, 1.500 kilometroko bideari ekin beharko diogu, tartean era guzt...