'Balio ekonomikotik harago doan moneta'
https://oarsoaldea.hitza.eus/2025/09/26/lezo-gizarte-moneta-aurkezpena/
Bagoaz pixkanaka eskualde eta herrika #GizartearenMoneta posible egingo duten eragile eta herritarren atxikimendu sareak osatzen. Azken egunotan Lezo eta Orereta/Errenterian saioak egin ditugu, laster Pasaian.
Erronda eta harreman zuzen gehiago egingo ditugu, interesik baduzu eta lagundu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan!
#FunHome: Itakaren bila Pennsylvanian, edo komiki autobiografiko eder bat
Iruzkina #PaperJale|n: https://paperjale.eus/user/birasuegi/review/65136/s/fun-home-itakaren-bila-pennsylvanian-edo-komiki-autobiografiko-eder-bat#anchor-65136
Alabari oparitu nion komikia, eta nik irakurri dut aurretik (!). Etorkizuneko solasaldiak eraikitzeko balio duen tresna da. Bide batez, Alison Bechdel komikilari bereziki interesgarria iruditzen zait, jainkosen panteoirako: https://eu.wikipedia.org/wiki/Alison_Bechdel
#Komikia #Elegose @elegose #irakurketak #literatura #harremanak #egunerokoak #AlisonBechdel
Espekulaziorako tartea
eta adimen artifizialek animalien hizkuntza ulertzeko gaitasuna izango balute? Zer elkarrizketa mota izango genituzke animaliekin? Entzuteko prest egongo ginateke esateko dutena? Nola aldatuko luke horrek gure munduaren egituraketa?...
https://haritulab.eus/espekulaziorako-tartea/
#Artikulua #AdimenArtifizial #espekulazioa #espezieak #harremanak
Egokitzea baino, jasatea
Octavia Buttleren liburu bat nabil irakurtzen: Odol-alabak eta bestelako kontakizunak. Zientzia fikziozko idazlea da Buttler. Bere fikziozko kontakizunetan, izaki ezberdinen arteko harremanak aztertzen ditu, lurtar nahiz estralurtar, eta gizakiak askotan egoera berrietara egokitu beharrean aurkezten ditu.
Digitalizazioan eragiteko, harremanetan sakondu
Bizi dugun planeta hau harremanez josita dago. Lynn Margulis eta James Lovelock biologoek ideia horren inguruan Gaiaren hipotesia argitaratu zuten 1969an.
https://haritulab.eus/digitalizazioan-eragiteko-harremanetan-sakondu/
#Artikulua #biologia #harremanak #jameslovelock #lynnmargulis #simbiogenisia #simbionteak