Aitortu behar dut ez dudala ulertzen @ehbildu alderdiko komunikazioak #Fedibertsoan egon eta aritzeko erakusten duen kontrakotasuna. Bereziki bere komunitatean #TeknologiaBurujabetza lantzen dugun kide asko eta asko bertan gabiltzanean, Fedibertsoaren sustapena egiten, modu militantean.

Niri arrozte handia eragiten dit.

#EHBildu #ElkarrizketaNazionala #KomunikazioPolitikoa #Mastodon #Fedibertsoa #SareToxikoak

Ba ze ondo @badokantagintza hemen gurekin #fedibertsoan izatea.

Ongi etorri! 

Korrikari buruzko tokiko mezu automatizatuan momentua #Fedibertsoan.

(Oso ondo iruditzen zait. Tamalez Oarsoaldean ez dugu tokiko hedabiderik sare libreetan)

Noiz pasatzen da zure herri/eskualdean?

@AEK_eus #Korrika

@desertorea @joxe Kaixo Dabid, lehengoan gogoratzen egon nintzen honen guztiaren hasierarekin. Quitter, GNU-Social eta halakoekin ezagutu ginen, eta mastodon atera zenean komentatu zenidan: “Uste dut oraingoan bai, oraingoan honek arrakasta izan dezakeela uste dut” (edo horrelako zerbait…) Ba bai, jauna bai! Arrakasta itzela eta zuen lanagatik ez balitz, ziur nago oraindik lau katu eta PoderObrero’ko bot-a geundela #Fedibertsoan! :D

Zorionak eta eskerrik asko!

@josebagabilondo @etzi.pm Erdi Aro forma ari dira hartzen sareak, Mastodon eta #fedibertsoan gabiltzanak Itsas Errepublika berrietako biztanleak gara 🇵🇲, autonomia material eta politiko berria sortzen, baina inperioak bisitatzeko beldurrik gabe.
#PEKK

Gure lehen argindar autokontsumo instalazioa aurrera doa. Eguzkia ikuspegi ederrarekin jasoko dute plaka fotovoltaikoek.

Argazkiak primizian #fedibertsoan:

#Energia #Tokikoa #Kolektiboa #Berriztagarria
#Egiluze #Orereta #Errenteria

Primizia txiki bat #fedibertsoan esklusibaz.

Zerocalcare burkidearen azken adreiluaren itzulpena amaitu dugu. Orain maketazioarekin hasi gara.

Askoren eskuzabaltasunari esker 'Quando mori resta a me' euskaraz izango dugu. Esker berezia Bao Publishing argitaletxeko lagunei eta Ereiten eta @Talaioskoop|eko botikari/gamelu zoroei.

Adi egon, beti bezala edizio bakarra izango baita, denak saltzean kitto!

#Komikia #EHID #ZeroCalcare
@ileturia @birasuegi @Atopia

@EduLartzanguren Edu #fedibertsoan txirlek kudeatutako kontuak beharrezkoak izango dira.

Aurkezpena #fedibertsoan

Euskal mahastizainen ardo ekologikoak banatzeko ekoizleek sortutako kooperatiba burujabea gara 🍇🚛

Euskal ardo ekologikoen ezagutza eta salmentak sustatu, eta ekintza komunitario eta kooperatiboaren bitartez ardoaren kultura berri bat zabaldu nahi dugu Euskal Herrian ✊🏿

Gurekin saretu nahi duzu?

https://bibaardoak.eus

#ElikaduraBurujabetza
#Koop #ESE #BurujabetzaK

Hasiera - Biba Ardoak

Gure Ardoak Biba Ardoak ardo ekologiko, biodinamiko eta naturalak dira.Bizitza eta plazera darie banatzen ditugun ardoei, eta Euskal Herriko jende guztiarekin partekatu eta gozatu nahi ditugu. Mahastizainak Bloga

Biba Ardoak
@bixardune @mikelgs @juan @IbanZ "Si Sabino viviera\viviese" biak leudeke ondo, ez?
Zenbat ikasten den #Fedibertsoan!