#erratza kanpaina hasi genuenetik, 106 aipu berri jaso ditugu 31 iturri ezberdinetatik. Aipu hauetatik gehiengoa Gipuzkoan bildutakoak izan badira ere, Bizkaiatik, Arabatik, Nafarroatik eta Lapurditik ere jaso ditugu. Aipuak ez ezik, argazkiak ugari bidali dizkiguzue! Honekin, aurtengo kanpainari bukaera emango diogu. Mila esker
#erratza zaleok! Hurrengo urtera arte!