Azalean erantsia daukat, ia bigarren azala balitz.
Kendu beharra dut, nahiz eta hori ere ez dudan galdu nahi.

Nahiko nuke dutxa azpian, eskuila batez gogor emanik garbitu ahalko banu.
Baina ez. Denborak askatuko omen du.

Jada egon gabe ere, hor jarraitzen du,
gorputz-adar fantasma horietako baten antzera.

#bizitza

1850ean, enbor-itxurako fosil batzuk aurkitu zituzten Kanadan. Hasiera batean, koniferoen enborrak zirela uste izan zuten. Gerora, ezetz ikusi zuten, eta onddoak izan zitezkeela proposatu zuten.

Prototaxites izena dute fosil horiek. 400 milioi urte inguru dituzte, eta, orain, Eskoziako aztarnategi batean dauden prototaxitesen eta onddoen fosilak aztertuta eta alderatuta, "beste zerbait" direla ondorioztatu dute.

👉 @ElhuyarZientzia https://zientzia.eus/artikuluak/prototaxites-fosilak-bestelako-organismo-mota-bat-ziren-aspaldi-iraungitakoa/
#eboluzioa #bizitza

Prototaxites fosilak ez ziren onddoak, bestelako organismoak baizik

Prototaxites fosilak bestelako organismo-mota bat ziren, aspaldi iraungitakoa

Elhuyar Zientzia
Nahiz eta gezurra dela jakin baina egia dela sinetsi nahi duzunean. #bizitza 😢

Trumpek zientziaren kontrako politikak egiten dituenean, bizitzen kontra ere egiten du; batez ere, emakumeen, haurren, gaixoen, ez-normalen, pobreen… bizitzen kontra.
@berria n:

👉 "Zientziaren kontra, bizitzen kontra"
https://www.berria.eus/bizigiro/analisia-bizigiro/zientziaren-kontra-bizitzen-kontra_2148205_102.html
#zientzia #bizitza #politika

Zientziaren kontra, bizitzen kontra

Ez daukagu denborarik, ez lekurik, Donald Trumpek esaten dituen kirtenkeria guztiei taxuz erantzuteko. Harena ez da ahoberokeria hutsa: estrategia bat da. Zerbaiti aurre egiteko antolatzen hasi ord...

Berria

Lehen ere leku eder batzuk ikusia naiz, baina gaur goizekoa ederra ezezik ipuinetakoa ere bazen. 🤩🤩

Natura bizi-bizirik. Lasaitasuna. Aire garbia eta isiltasuna nagusi, errekak dakarren urak eta txorien kantuak hautsia.

#Bizitza.

Planeta-konjuntzioak,
elkargune sotilak,
itsumustuko topaketak,
ezusteko berrelkartzeak,
ustekabeko erronkak,
betiko festak.
#bizitza

#MaiatzaAntifaxista antolatu dute herriko eta eskualdeko zenbait eragilek, eta programazioan sartu dute egin zidaten eskaera bat, SESBera erbesteratu zituzten haurrei buruz hitz egitea, haien bizitzetatik abiatuta, elkartasunaz hausnartzeko.

Lanketa seme-alabekin egingo dut, familiko #memoria landu, eta #LauraIrasuegi izebaren #bizitza berreskuratuz #elkartasuna landu eta gaur egunera ekartzeko.

Erronka handia 😊

Egitarau osoa: https://www.antifaxista.eus/maiatza-antifaxista/

Kartela atxikita 

MAIATZA ANTIFAXISTA - Antifaxista

PROGRAMA OSOA   APIRILAK 30 TRIKI POTEO eta KANTU AFARI GORRIA19:00 – Antxeta herriko taberna...

Antifaxista
Definitu #bizitza hitz batean.
. - Arraroa.
Bitan.
. - Oso arraroa.
Nola izan zoriontsu? | ESTOIZISMOA

PeerTube
Nola izan zoriontsu? | ESTOIZISMOA

PeerTube