Agur eta ohore Leningradoko setioan hildako sobietar herritar guztiei:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Leningradeko_Setioa

Gure izeba #LauraIrasuegi bizirik atera zen handik, eta naziengandik ihesi jarraitu zuen Kaukasoraino, lagun eta burkide asko bertan hiltzen ikusi ondoren.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Laura_Irasuegi_Otal

Ez dugu ahazten!  🌾

#BetiAntifaxista

Leningradeko Setioa - Wikipedia, entziklopedia askea.

15 urte pasa dira irailaren 15 batean gure izeba #LauraIrasuegi maitea hil zenetik. Hutsune handia utzi zuen, etxekoen artean baina baita herriko komunitatean, mugimendu feministan oso aktiboa baitzen.

Nire bizitzaren aro berria orduan abiatu nuen, niretzat erreferente pertsonal eta politikoa, galera hark ordurarte ausartu ez nintzen lan eta bizitzako erabakiak hartzera bultzatu ninduen.

Mila esker esatea dagokit, beti gogoan, baita ekintza txiki eta ederrenetan ere ❤️🌾

#LauraIrasuegi
Zure ahizparekin...bi kriantza eta bi bokata tortilla....eta zu gure
bihotzetan.topa lagun. Maite zaitugu.

Mila esker atzo SESBera erbesteratutako haurren inguruan eta #LauraIrasuegi izeba ardatz hartuta eman nuen hitzaldira hurbildu zineten guztioi.
@luistxo @aintzanemug

Esker bereziak Irati Irasuegi Ayllon alabari hitzaldia prestatzen laguntzeagatik eta Irasuegitarrei memoria bizi transmititzeagatik.

Atzo esan bezala, #antifaxismoa herrian lantzen jarraitzeko, memoriaren digitalizazio eta sozializaziorako ildoa lantzen jarraituko dut.

#Orereta #Errenteria #Landare #InternazionalAntifaxista

Gaur gure burkide @birasuegi|k bere aitonaren arreba, #LauraIrasuegi zenaren bizitza #antifaxista kontatuko du.

"Gerrako umeen" inguruko hitzaldi interesgarria Landaren.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Laura_Irasuegi_Otal

#Orereta #Errenteria #memoria

Laura Irasuegi Otal - Wikipedia, entziklopedia askea.

SESBera erbesteratutako «gerrako haurrak», elkartasun internazionalista, etxeko memoria, izeba #LauraIrasuegi, antifaxismoa josteko ildoak, irakurketak eta musika, Garaipenaren Eguna...

Osagai horiekin prestatzen nabil biharko hitzaldia seme-alaben laguntzarekin. Ea zer ateratzen den.

Landare taberna #Orereta #Errenteria, ostirala 9 (#GaraipenarenEguna) 19:00etan.

Gonbidatuta zaudete, noski.

#Irasuegitarrak #memoria #antifaxismoa #elkartasuna #MaiatzaAntifaxista #KlasikoakDatoz

#MaiatzaAntifaxista antolatu dute herriko eta eskualdeko zenbait eragilek, eta programazioan sartu dute egin zidaten eskaera bat, SESBera erbesteratu zituzten haurrei buruz hitz egitea, haien bizitzetatik abiatuta, elkartasunaz hausnartzeko.

Lanketa seme-alabekin egingo dut, familiko #memoria landu, eta #LauraIrasuegi izebaren #bizitza berreskuratuz #elkartasuna landu eta gaur egunera ekartzeko.

Erronka handia 😊

Egitarau osoa: https://www.antifaxista.eus/maiatza-antifaxista/

Kartela atxikita 

MAIATZA ANTIFAXISTA - Antifaxista

PROGRAMA OSOA   APIRILAK 30 TRIKI POTEO eta KANTU AFARI GORRIA19:00 – Antxeta herriko taberna...

Antifaxista

Galdera bat bilbotarrei edo Alfa fabrikaren historiaz dakizuenei.

Gerra garaian Recalde 70 helbidean zer zegoen erakusten duen zantzu, datu edo irudirik?

#Irasuegitarrak #Etxekoenak #Memoria #LauraIrasuegi #SESB #GerrakoHaurrak #Alfa

Azkarregi joan zen, ez geunden prest.
13 urte Laura hil zenetik eta oraindik mina sentitzen dut egun haiek gogoratzean.
Zorionez bizitza aldatzeko akuilua izan zen, eta min hura oroitzapen onen artean lausotzen doa.
Laurari buruzko ondare digitala eraikitzen hasiko naiz.
#LauraIrasuegi #Oarsopedia
#Feminismoa #Orereta #Errenteria
https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Laura_Irasuegi_Urtiaga.jpg
File:Laura Irasuegi Urtiaga.jpg - Wikimedia Commons

[Gonbidapena]
Datorren asteartean Bilbon bazabiltzate erakusketa honen irekierara joan zaitezkete, bertan #LauraIrasuegi gure izeba sobietarraren historia ere kontatzen da. 'Gerrako haurra, komunista eta EAEko lehen portu eta bideetako ingeniari kolegiatu emakumea izan zen.
[cas]
https://caminoseuskadi.com/evento/exposicion-pioneras-vascas-de-la-ingenieria-de-caminos/
INAUGURACIÓN EXPOSICIÓN: PIONERAS VASCAS DE LA INGENIERÍA DE CAMINOS - Colegio de Ingenieros de Caminos, Canales y Puertos del País Vasco - Caminos Euskadi

INAUGURACIÓN DE LAS EXPOSICIÓN Lugar y fecha: Bilbao, 27 de junio a las 18:30 horas. Organizador: Caminos Euskadi.   PROGRAMA   Entrada libre previa inscripción.

Colegio de Ingenieros de Caminos, Canales y Puertos del País Vasco - Caminos Euskadi