1850ean, enbor-itxurako fosil batzuk aurkitu zituzten Kanadan. Hasiera batean, koniferoen enborrak zirela uste izan zuten. Gerora, ezetz ikusi zuten, eta onddoak izan zitezkeela proposatu zuten.
Prototaxites izena dute fosil horiek. 400 milioi urte inguru dituzte, eta, orain, Eskoziako aztarnategi batean dauden prototaxitesen eta onddoen fosilak aztertuta eta alderatuta, "beste zerbait" direla ondorioztatu dute.
👉 @ElhuyarZientzia https://zientzia.eus/artikuluak/prototaxites-fosilak-bestelako-organismo-mota-bat-ziren-aspaldi-iraungitakoa/
#eboluzioa #bizitza





