EmariApp

@emariapp
14 Followers
26 Following
39 Posts
Mugikorretarako jolasa. #EmakumeErreferente baten inguruko pistak irakurrita nor den asmatu beharko duzu. Deskargatu eta gozatu! #EmariApp #Euskara
Deskargatu!https://emariapp.kalaka.eus/

· e f e m e r i d e a ·

Alfonsa Rosa María Morini, Alfonsina Strada goitizenarekin ezaguna (1891 - 1959) Italiako txirrindularia izan zen.

Gizonezkoen probetan lehiatu zen lehen eta azken emakumea izan zen, esate baterako, 1917ko Lonbardiako Giroan eta 1924ko Italiako Giroan parte hartu zuen.

Emakumezkoen kirolean aitzindaria izan zen.

#emakumeak #kirolariak #erreferenteak #efemerideak #emakumeerreferenteak

Zorionak Tti eta Iare!

Tti, otsaileko irabazlea izan zara, beraz, oparia zurea da! Eta, zozketa bidez, Iareri egokitu zaio 3. urteurrena zuekin ospatzeko aukeratu dugun bigarren oparia.

Jar zaitezte gurekin harremanetan [email protected] emailera idatziz zuen helbidea.

Mila esker egunerokoan jolasten, ikasten eta lehiatzen zabiltzaten guztioi!

#zozketa #3urte #opariak

· efemerideak ·

Gaurko egunez jaio zen Santurtzin (Bizkaia), 1907an, Haydée Agirre, Emakume Abertzale Batzako kidea eta EAJko propagandista.

1936ko gerraren aurretik, Polixene Trabudua, Julene Urzelai eta Maria Teresa Zabalarekin batera, emakumezko laukote famatuko kidea izan zen.

Bi aldiz espetxeratu zuten mitinetan esandakoengatik. Horrez gain, 1936ko gerran erizain aritu zen.

#efemerideak #emakumeerreferenteak #erreferenteaksortzen #euskaraz #propagandista

· efemerideak ·

Gaurko egunez jaio zen Zizurkilen (Gipuzkoa), 1867an, Plazida Otaño, bertsolaria.

Ezagutzen den emakumeen lehen bat-bateko bertsoa berea da.

#efemerideak #emakumeerreferenteak #erreferenteaksortzen #euskaraz #bertsolariak

Kaixo!

EmariAppek hiru urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko, hilabete honetako irabazleak eta zozketa bidez ateratako beste EmariApp zaleak opari bana jasoko dute.

Anima zaitez eguneroko emakume erreferenteez ikastera eta zabaldu jolasa lagun eta etsaien artean 😍👏🔥

#3urteurreuna #emariapp #jolasa #zozketa #oparia

Zein jolas mota nahiago duzu?

Emakume baten gainean egindako galderak erantzutea helburu duena edo bi pisten artean goian aipatzen den emakumeari dagokiona aukeratzea helburu duena?

🎉💯

#emariapp #jolasak #aukeran #emakumeerreferenteak #erreferenteak

· efemerideak ·

Gaurko egunez jaio zen Bilbon (Bizkaia), 1969an, Ana Isabel Morales, idazlea, itzultzailea eta interpretaria.

Itzultzaile lanetan, Jane Austen euskaratzen nabarmendu da.

#efemerideak #emakumeerreferenteak #erreferenteaksortzen #euskaraz #itzultzaileak

· efemerideak ·

Gaurko egunez jaio zen Alaiorren (Menorca), 1892an, Margarita Comas, irakaslea izan zen "Institución Libre de Enseñanza" erakundeari lotua eta Sexuen hezkidetza idatzi zuen.

Pedagogo gisa, Espainian Zientzien didaktika sartzeagatik eta emakumeen eta gizonen homologazioa esparru akademikoan egindako lanagatik nabarmendu zen.

#efemerideak #emakumeerreferenteak #erreferenteaksortzen

· efemerideak ·

Gaurko egunez jaio zen Donostian (Gipuzkoa), 1948an, Mari Aiestaran, belar hockeyko jokalari eta entrenatzailea.

1971-1994 bitartean, jokalari moduan, titulu hauek eskuratu zituen: sei Munduko Kopa, Europako Kopa bat, eta Nazioarteko Kopa bat.

#efemerideak #emakumeerreferenteak #erreferenteaksortzen #euskaraz #kirolariak