Bidasoko Bide Berdean Doneztebeko babes galeriako obrak akituta, asteburuan ireki dute pasabidea
Doneztebe eta Sunbilla artean, presaren ondoan, babes galeria eraikitzeko lanak akitu berri dituzte. Doneztebeko Udalak exekutatu du obra eta Cederna…
https://erran.eus/malerreka/1771836918145-bidasoko-bide-berdean-doneztebeko-babes-galeriako-obrak-akituta-asteburuan-ireki-dute-pasabidea?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

Bidasoko Bide Berdean Doneztebeko babes galeriako obrak akituta, asteburuan ireki dute pasabidea
Doneztebe eta Sunbilla artean, presaren ondoan, babes galeria eraikitzeko lanak akitu berri dituzte. Doneztebeko Udalak exekutatu du obra eta Cederna Garalur elkarteak kudeatzen dituen Next Generation EU funtsei esker egin dute. Obrak egin bitartean, Doneztebe eta Sunbilla arteko zatia itxita egon da (abuztuaren 18tik otsailaren 20ra), eta asteburu honetan ireki dute.