Mendi bizikletan Euskal Kopako lidergoa sendotu du Eneit Bertizek Miranda Argan

Mendi bizikletako Euskal Kopako baliagarria zen proba jokatu zen igandean Miranda Argan eta duela bi aste Zangozan bezala, SH Metalgraf taldeko Eneit…
https://erran.eus/mendialdea/1779177876505-mendi-bizikletako-euskal-kopako-lidergoa-sendotu-du-eneit-bertizek-miranda-argan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #malerreka #igantzi #donamaria #sunbilla #kirola #lasterketak

Mendi bizikletan Euskal Kopako lidergoa sendotu du Eneit Bertizek Miranda Argan

Mendi bizikletako Euskal Kopako baliagarria zen proba jokatu zen igandean Miranda Argan eta duela bi aste Zangozan bezala, SH Metalgraf taldeko Eneit Bertiz Apezetxea sunbildarra suertatu zen garaile bai 23 urtez beheitiko kategorian, baita sailkapen orokorrean edo scratchean ere. Honela, Euskal Kopako lidergoa sendotu du Bertizek.

Erran.eus

Lorena Mariñelarena sunbildarrak euskal film laburretan interpretazio onenaren saria lortu du Bilboko Fant jaialdian

Ekaitz Bertizen ‘Erreka zoko hortan’ filmean egin duen lanarengatik eman dio saria Euskal Aktoreen Batasunak.
Bilboko Fant Film Festival Zinemaldi F…
https://erran.eus/malerreka/1779177013423-lorena-marinelarena-sunbildarrak-euskal-film-laburretako-interpretazio-onenaren-saria-lortu-du-bilboko-fant-jaialdian?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#malerreka #sunbilla #kultura

Lorena Mariñelarena sunbildarrak euskal film laburretan interpretazio onenaren saria lortu du Bilboko Fant jaialdian - Malerreka - Erran.eus

Ekaitz Bertizen ‘Erreka zoko hortan’ filmean egin duen lanarengatik eman dio saria Euskal Aktoreen Batasunak. Bilboko Fant Film Festival Zinemaldi Fantastikoaren hogeita hamabigarren edizioan euskal film laburretako interpretazio onenarentzako Saria irabazi du Lorena Mariñelarena Alzuri sunbildarrak, Ekaitz Bertizen Erreka zokor hortan filmean egindako Joxepiren paperagatik. Euskal Aktoreen Batasunak (EAB) emanda saria larunbatean eskuratu zuen BECen.

Erran.eus

Nahia Bertiz sunbildarrak partida bat irabazi eta bertzea galdu du San Fermin torneoko lehen asteburuan

Arrizabalaga bikote ofizialarekin irabazi egin zuen Aretxabaletan eta Capellan ordezkatuz, Ibarrolarekin batera, galdu egin zuen Tafallan
Arrakastaz…
https://erran.eus/mendialdea/1778491211429-nahia-bertizek-partida-bat-irabazi-eta-bertzea-galdu-du-san-fermin-torneoko-lehen-asteburuan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #malerreka #igantzi #sunbilla #kirola #pilota

Nahia Bertiz sunbildarrak partida bat irabazi eta bertzea galdu du San Fermin torneoko lehen asteburuan - Mendialdea - Erran.eus

Arrizabalaga bikote ofizialarekin irabazi egin zuen Aretxabaletan eta Capellan ordezkatuz, Ibarrolarekin batera, galdu egin zuen Tafallan Arrakastaz ekin zaio asteburu honetan Emakume Master Cup zirkuituko San Fermin torneoari, Tafallan eta Aretxabaletan jokatutako jardunaldi bikoitzarekin. Arrizabalagak eta Nahia Bertiz sunbildarrak eta Salsamendi-Mendizabalek lortu dituzte euren taldeko lehen puntuak. 

Erran.eus

Sunbillako zortzigarren BTT ibilaldirako izena emateko epea zabalik da

Abuztuaren 29an eginen den probarako ekainaren 21era arte apunta daiteke eta lehen 200 txirrindularik maillota opari izanen dute.
https://erran.eus/malerreka/1778239401419-sunbillako-zortzigarren-btt-ibilaldirako-izena-emateko-epea-zabalik-da?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#malerreka #sunbilla #kirola #txirrindularitza

Sunbillako zortzigarren BTT ibilaldirako izena emateko epea zabalik da

Abuztuaren 29an eginen den probarako ekainaren 21era arte apunta daiteke eta lehen 200 txirrindularik maillota opari izanen dute.

Erran.eus

Emakume Master Cup Zirkuituko San Fermin pilota txapelketa aurkeztu dute

Finalerdiak Donezteben jokatuko dituzte ekainaren 28an eta finala Labriten uztailaren 11n; Goiuri Zabaleta leitzarra eta Erasun iazko txapeldunak ber…
https://erran.eus/mendialdea/1778235797024-emakume-master-cup-zirkuituko-san-fermin-pilota-txapelketa-aurkeztu-dute?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#leitzaldea #malerreka #goizueta #leitza #sunbilla #kirola #pilota

Emakume Master Cup Zirkuituko San Fermin pilota txapelketa aurkeztu dute - Mendialdea - Erran.eus

Finalerdiak Donezteben jokatuko dituzte ekainaren 28an eta finala Labriten uztailaren 11n; Goiuri Zabaleta leitzarra eta Erasun iazko txapeldunak berriz elkarrekin ariko dira, Nahia Bertiz sunbildarrak Arrizabalaga izanen du lagun eta Alize Sagardui goizuetarrak Arrillaga Nafarroako Irekia aho zapore bikainarekin bukatu berritan, Labrit izanen da berriz ere Emakume Master Cup zirkuituko pilotarien helmuga, maiatzaren 10ean Tafallan hasi eta San Fermin festen zurrunbiloaren erdian, uztailaren 11an Iruñeko pilotaleku historikoan bukatuko den torneoan. Lehen aldiz 2018an jokatu zen txapelketa hau pare bat jaialdirekin hasi bazen, udako torneo bezala, gaur egun, bere 7. edizioan, emakumeen egutegian erabat errotutako txapelketa bat da. Zortzi bikotek hartuko dute parte eta 16 jaialdi jokatuko dira. Finalerdiak Donezteben jokatuko dituzte lehen aldiz, ekainaren 28an, eta finala, Labriten, uztailaren 11an, ohi bezala, Euskal Telebistako kamerak testigu direla. 

Erran.eus

Eneit Bertiz Apezetxea eta Sara Garcia Sanzberro sunbildarrak lider dira Euskadiko BTT Kopan

Igandean Zangozako proban nagusitu zen Bertiz eta kadete mailan bigarren izan zen Garcia
https://erran.eus/malerreka/1778066382701-eneit-bertiz-apezetxea-eta-sara-garcia-sanzberro-sunbildarrak-euskadiko-btt-kopan-lider?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#malerreka #sunbilla #kirola

Eneit Bertiz Apezetxea eta Sara Garcia Sanzberro sunbildarrak lider dira Euskadiko BTT Kopan

Igandean Zangozako proban nagusitu zen Bertiz eta kadete mailan bigarren izan zen Garcia

Erran.eus

[ARGAZKIAK] Ameriketan ibilitako Sunbillako artzainak berriz ere elkartu dira maiatzaren 1ean

Maiatzaren 1ean urteroko hitzordu garrantzitsua izan zuten Ameriketan ibilitako Sunbillako artzainek. 1987az geroztik egun hau egutegian egun handia …
https://erran.eus/malerreka/1777973224487-argazkiak-ameriketan-ibilitako-sunbillako-artzainak-berriz-ere-elkartu-dira-maiatzaren-1ean?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#malerreka #sunbilla #gizartea

[ARGAZKIAK] Ameriketan ibilitako Sunbillako artzainak berriz ere elkartu dira maiatzaren 1ean

Maiatzaren 1ean urteroko hitzordu garrantzitsua izan zuten Ameriketan ibilitako Sunbillako artzainek. 1987az geroztik egun hau egutegian egun handia bezala gordea izaten dute. Oraingoan ere urteroko hitzordu nagusia, aperitiboa hartuz hasi zuten, beraien ohiturako highball-a hartuz Bustitzen. Ondotik gustura bazkaldu zuten, familia argazkia atera eta mahai inguruan egon ziren. Argazkiak: Joxe Mari Sainz

Erran.eus

Gazte mailako GRABNI txapelketa irabazi dute eskuz binaka Goiuri Zabaletak eta Nahia Bertizek

Gizonezkoen senior mailako paleta gomako txapela ere irabazi du David Albiasu narbartearrak Erbururekin eta Nafarroako irabazi du frontoiko txapelket…
https://erran.eus/mendialdea/1777892455529-gazte-mailako-grabni-txapelketa-irabazi-dute-eskuz-binaka-goiuri-zabaletak-eta-nahia-bertizek?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #bertizarana #leitzaldea #malerreka #elizondo #narbarte #goizueta #leitza #sunbilla #kirola #pilota

Gazte mailako GRABNI txapelketa irabazi dute eskuz binaka Goiuri Zabaletak eta Nahia Bertizek - Mendialdea - Erran.eus

Gizonezkoen senior mailako paleta gomako txapela ere irabazi du David Albiasu narbartearrak Erbururekin eta Nafarroako irabazi du frontoiko txapelketa Pasa den ortzegunean, Galdakaon, GRABNI txapelketako emakumezko gazte mailako finalak jokatu dituzten. Bikoteka, Nahia Bertiz Babaze sunbildarrak, Goiuri Zabaleta Rodriguez lagun zuela, garaipen garbia lortu zuten Aranburuk eta Betegik Gipuzkoako bikotearen kontra, bi jokoak irabaziz (10-0 eta 10-2).

Erran.eus

Jon Aranbillet eta Julen Juankorena sunbildarrek irabazi dute Ulibeltzak-Biltokiko lehen mus txapelketa

Igantziko Biltoki eta Sunbillako Ulibeltzak elkarteek martxoaren 6an abiatu zuten I. Mus txapelketa. Ortziralero, txandaka, Sunbillan eta Igantzin gu…
https://erran.eus/mendialdea/1777885230944-jon-aranbillet-eta-julen-juankorena-sunbildarrek-irabazi-dute-ulibeltzak-biltokiko-lehen-mus-txapelketa?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bortziriak #malerreka #igantzi #sunbilla #gizartea

Jon Aranbillet eta Julen Juankorena sunbildarrek irabazi dute Ulibeltzak-Biltokiko lehen mus txapelketa - Mendialdea - Erran.eus

Igantziko Biltoki eta Sunbillako Ulibeltzak elkarteek martxoaren 6an abiatu zuten I. Mus txapelketa. Ortziralero, txandaka, Sunbillan eta Igantzin guztira bederatzi jardunaldi jokatu dituzte. Jardunaldi bakoitzeko lehen lau bikoteak puntuak eskuratzen zituzten, lehenak 4 puntu, bigarrenak 3, hirugarrenak 2 eta laugarrenak puntu bat. Azken jardunaldia maiatzaren 2an jokatu dute Ulibeltzak elkartean.  

Erran.eus

Alize Sagardui goizuetarrak eta Gamindek irabazi dute Emakume Master Cup zirkuituko Nafarroako Irekia

Igandean Labriten jokatutako final estuan 22-10 irabazi zieten Ruiz de Infanteri eta Erasuni
Berrikuntza eta hobekuntza lanen ondotik, bere lehen fi…
https://erran.eus/mendialdea/1777886754950-alize-sagardui-goizuetarrak-eta-gamindek-irabazi-dute-emakume-master-cup-zirkuituko-nafarroako-irekia?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#leitzaldea #malerreka #goizueta #leitza #sunbilla #kirola #pilota

Alize Sagardui goizuetarrak eta Gamindek irabazi dute Emakume Master Cup zirkuituko Nafarroako Irekia - Mendialdea - Erran.eus

Igandean Labriten jokatutako final estuan 22-10 irabazi zieten Ruiz de Infanteri eta Erasuni Berrikuntza eta hobekuntza lanen ondotik, bere lehen final handia hartu du igande honetan Iruñeko Labrit pilotalekua. Harmailak goraino beteta, 500 pilotazale inguruk kanpoan geratu behar izan zuten, Emakume Master Cup zirkuituko Nafarroako Irekiko finala ezin ikusi (ETBk zuzenean eman arren). Finala orekatua eta lehiatua izan zen eta azken unera arte emozioari eutsi zion. Azkenean, Alize Sagardui goizuetarra eta Gaminde, egungo binakako txapeldunek 22-20 irabazi zieten Ruiz de Infanteri eta Erasuni. Eguna borobiltzeko, duela hamar urte Nafarroan emakumezkoen esku pilotan aitzindari izan ziren Aldatze klubeko neskek –Ana Calvok, Ruth Iturbidek, Naroa Iturainek eta Izaskun Solak– merezi bezain omenaldi beroa jaso zuten. Ezin gehiago eskatu.

Erran.eus