Arkupeko eskuz binakako pilota txapelketako final laurdenak jokatu dituzte benjaminek eta infantilek
Neskek eta mutiko alebinek ere lehen jardunaldia jokatu dute ortziralean eta igandean Lesakan
Lesakako Arkupe Pilotazaleen elkarteak, Lesakako Udala…
https://erran.eus/mendialdea/1770026345818-arkupeko-eskuz-binakako-pilota-txapelketako-final-laurdenak-jokatu-dituzte-benjaminek-eta-infantilek?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#baztan #bertizarana #bortziriak #irurita #legasa #lesaka #kirola

Arkupeko eskuz binakako pilota txapelketako final laurdenak jokatu dituzte benjaminek eta infantilek
Neskek eta mutiko alebinek ere lehen jardunaldia jokatu dute ortziralean eta igandean Lesakan Lesakako Arkupe Pilotazaleen elkarteak, Lesakako Udalaren laguntzaz hirugarren urtez antolatutako eskuz binakako pilota txapelketa aitzinera doa eta igande honetan jokatu dituzte infantil mailako final laurdenak Iruritan eta benjamin mailako final laurdenak Legasan. Neskak ere lehian sartu dira eta mutiko alebinen lehen jardunaldia ere jokatu dute igande goizean Lesakan. Kadete eta gazte mailako final laurdenak, berriz, otsailaren 8an jokatuko dituzte.