[ARGAZKIAK] «Herritarren segurtasuna eta bizi kalitatea bermatzeko» lehenbailehen saihesbidea egitea nahi dute legasarrek

«Herrigunetik etengabe pasatzen den zirkulazio handiaren ondorioz, urte aunitzez arrisku egoeran daudela» salatu dute Legasako Kontzejuak, Legasako e…
https://erran.eus/bertizarana/1781601370693-argazkiak-herritarren-segurtasuna-eta-bizi-kalitatea-bermatzeko-lehenbailehen-saihesbidea-egitea-nahi-dute-legasarrek?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bertizarana #legasa #gizartea

[ARGAZKIAK] «Herritarren segurtasuna eta bizi kalitatea bermatzeko» lehenbailehen saihesbidea egitea nahi dute legasarrek

«Herrigunetik etengabe pasatzen den zirkulazio handiaren ondorioz, urte aunitzez arrisku egoeran daudela» salatu dute Legasako Kontzejuak, Legasako eskolako irakasleek eta Legasako Guraso Elkarteak. Saihesbidea eskatuz, sinadura bilketa ere egin dute.

Erran.eus

Eskualdeko mendi lasterkari gaztetxoak Nafarroako selekzioarekin aritu dira

Asteburuan Jaenen jokatutako autonomia arteko txapelketan izan dira Manttaleko Alaitz Urrutia arraioztarra eta Alain Gajate lesakarra eta Errekako It…
https://erran.eus/mendialdea/1780387109036-eskualdeko-mendi-lasterkari-gaztetxoak-nafarroako-selekzioarekin-aritu-dira?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#baztan #bertizarana #bortziriak #malerreka #arraioz #legasa #bera #lesaka #doneztebe #kirola

Eskualdeko mendi lasterkari gaztetxoak Nafarroako selekzioarekin aritu dira - Mendialdea - Erran.eus

Asteburuan Jaenen jokatutako autonomia arteko txapelketan izan dira Manttaleko Alaitz Urrutia arraioztarra eta Alain Gajate lesakarra eta Errekako Itzar Aritu legasarra Asteburu honetan mendi lasterketen Espainiako Automia Erkidegoetako selekzioen txapelketa (CESA) jokatu da, Alcaudeten, Jaenen. Nafarroako selekzioan 11 gaztek parte hartu dute, infantil eta kadete mailetan, eta bertan eskualdeko hiru korrikalari izan dira: Manttale Mendi Lasterketa taldeko Alaitz Urrutia Telletxea arraioztarra eta Alain Gajate Aleman Lesakarra, eta Errekako Itzal Aristu Uzkiaga legasarra. Larunbatean, kilometro bertikala izan zuten, eta igandean mendi lasterketa. Tenperatura oso altuak izanda ere, gustura ibili ziren korrikalari gazteak, esperientzia polita izan zuten eta errepìkatzeko prest itzuli dira.

Erran.eus

[ARGAZKIAK] Hamahirugarren Malerrekako Eguna ere arrakastatsua izan da

Larunbatean Legasan ospatu zuten Malerrekako Egunaren harira, balorazio «arrunt positiboa» egin du Malerrekako Mankomunitateak. Horrekin batera, best…
https://erran.eus/bertizarana/1780313808049-argazkiak-hamahirugarren-malerrekako-eguna-ere-arrakastatsua-izan-da?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bertizarana #malerreka #legasa #bestak

[ARGAZKIAK] Hamahirugarren Malerrekako Eguna ere arrakastatsua izan da - Bertizarana - Erran.eus

Larunbatean Legasan ospatu zuten Malerrekako Egunaren harira, balorazio «arrunt positiboa» egin du Malerrekako Mankomunitateak. Horrekin batera, bestaren segida baieztatu dute. Heldu den urtean, Zubietan eginen dute Malerrekako Eguna.  Argazkiak: Ondikol eta utzitakoak. 

Erran.eus

Malerrekako Eguna larunbat honetan Legasan eginen dute

Malerrekako Mankomunitatea osatzen duten udalerri guzietako buelta borobiltzeko, aurten Legasan eginen dute Malerrekako Eguna. Egitarau bete-betea pr…
https://erran.eus/bertizarana/1779867708217-malerrekako-eguna-larunbat-honetan-legasan-eginen-dute?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bertizarana #malerreka #legasa #bestak

Malerrekako Eguna larunbat honetan Legasan eginen dute - Bertizarana - 2026-05-30 - Erran.eus

Malerrekako Mankomunitatea osatzen duten udalerri guzietako buelta borobiltzeko, aurten Legasan eginen dute Malerrekako Eguna. Egitarau bete-betea prestatu dute.

Erran.eus

Lesakako Arcelor Mittaleko lankide bat «bidegabe eta neurrigabe» kanporatu dutela salatu du komiteak

Lesakako Arcelor Mittaleko Langileen Batzordeak jakinarazi duenez, martxoaren 26an «bat-batean eta kalte ordainik gabe» Legasako lantegian 27 urtez a…
https://erran.eus/mendialdea/1776688034606-lesakako-arcelor-mittaleko-lankide-bat-bidegabe-eta-neurrigabe-kanporatu-dutela-salatu-du-komiteak?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bertizarana #bortziriak #legasa #lesaka #ekonomia

Lesakako Arcelor Mittaleko lankide bat «bidegabe eta neurrigabe» kanporatu dutela salatu du komiteak

Lesakako Arcelor Mittaleko Langileen Batzordeak jakinarazi duenez, martxoaren 26an «bat-batean eta kalte ordainik gabe» Legasako lantegian 27 urtez aritu izan den lankide bat kanporatu zuen enpresak. Egoera salatu, eta kaleratutako lankidea berriz hartzeko eskatuz, ortziralean lanuztea eta elkarretaratzea egiteko deia egin du. 

Erran.eus

Kamiku gaztandegia saritu dute Nafarroako Gastronomia Akademiaren urteko sarietan

Legasako gaztandegiak tokiko produktu onenaren saria eskuratu du sariketaren hemezortzigarren edizioan
Nafarroako Gastronomia Akademiak jakinarazi d…
https://erran.eus/bertizarana/1774608361327-kamiku-gaztandegia-saritu-dute-nafarroako-gastronomia-akademiaren-urteko-sarietan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bertizarana #legasa #gizartea

Kamiku gaztandegia saritu dute Nafarroako Gastronomia Akademiaren urteko sarietan - Bertizarana - Erran.eus

Legasako gaztandegiak tokiko produktu onenaren saria eskuratu du sariketaren hemezortzigarren edizioan Nafarroako Gastronomia Akademiak jakinarazi du XVIII. urteko saridunak zein izanen dire. Horien artean, Legasako Kamiku gaztandegiak tokiko produktu onenaren saria eskuratuko du, «Nafarroako gaztagintzaren berrikuntzari egin dion ekarpenagatik» eta bere produktuak «artisau moduan» egiteagatik. Horri esker, «artzaintzaren oinarriarekin eta ingurumenaren jasangarritasunarekin duten konpromisoa bizirik mantendu ahal izan dute», epaimahaiak dioenez.

Erran.eus

[ARGAZKIAK] Aurtengo Legasako 'Calçotada' ere giro ederrean joan da

Joan den larunbatean, Bartzelonako Vacarisses herriko herritarrek eta legasarrek Calçotada ospatu zuten laugarren aldiz. 40 bat lagun bildu ziren, et…
https://erran.eus/bertizarana/1774275447223-argazkiak?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bertizarana #legasa #bestak

[ARGAZKIAK] Aurtengo Legasako 'Calçotada' ere giro ederrean joan da - Bertizarana - Erran.eus

Joan den larunbatean, Bartzelonako Vacarisses herriko herritarrek eta legasarrek Calçotada ospatu zuten laugarren aldiz. 40 bat lagun bildu ziren, eta eguraldi ona lagun, giro ederrean ibili ziren.  Argazkiak: Jexux Etxartek utzitakoak. 

Erran.eus

40 bat lagun bilduko dira Legasako 'Calçotadan'

Bartzelonako Vacarisses herriko herritarrekin batera, larunbat honetan, Calçotada ospatuko dute Legasan. Aurtengoa laugarren edizioa izanen da eta  4…
https://erran.eus/bertizarana/1773834097721-40-bat-lagun-bilduko-dira-legasako-calcotadan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bertizarana #legasa #gizartea

40 bat lagun bilduko dira Legasako 'Calçotadan'

Bartzelonako Vacarisses herriko herritarrekin batera, larunbat honetan, Calçotada ospatuko dute Legasan. Aurtengoa laugarren edizioa izanen da eta  40 bat lagun bilduko dira, tartean bederatzi Vacarissesetik etorriko direnak. 

Erran.eus

Aste honetan akituko da Legasako 'Calçotada'n izena emateko epea

Bartzelonako Vacarisses herriko herritarrekin batera, aurten ere Calçotada ospatzeko intentzioarekin dira Legasan. Aurtengoa laugarren edizioa izanen…
https://erran.eus/bertizarana/1773141888550-aste-honetan-akituko-da-legasako-calcotadan-izena-emateko-epea?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bertizarana #legasa #bestak

Aste honetan akituko da Legasako 'Calçotada'n izena emateko epea - Bertizarana - 2026-03-21 - Erran.eus

Bartzelonako Vacarisses herriko herritarrekin batera, aurten ere Calçotada ospatzeko intentzioarekin dira Legasan. Aurtengoa laugarren edizioa izanen da eta martxoaren 21ean egin dute hitzordua, larunbatarekin.

Erran.eus

[BIDEOA] Legasako eta Gazteluko mendietan ibili dira Arkupeak elkarteko mendizaleak

Hilabeteroko martxarekin segituz, otsailaren 24an ere mendira atera dira Arkupeak elkarteko mendizaleak. Eguraldi eguzkitsu erogarria lagun, ehun bat…
https://erran.eus/mendialdea/1772009537372-bideoa-legasako-eta-gazteluko-mendietan-ibili-dira-arkupeak-elkarteko-mendizaleak?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#bertizarana #malerreka #legasa #donamaria #doneztebe #kirola

[BIDEOA] Legasako eta Gazteluko mendietan ibili dira Arkupeak elkarteko mendizaleak

Hilabeteroko martxarekin segituz, otsailaren 24an ere mendira atera dira Arkupeak elkarteko mendizaleak. Eguraldi eguzkitsu erogarria lagun, ehun bat mendizale bildu ziren Donezteben eta Legasan barna, Irisoko borda eta Legarreko lezea pasatuta, Usategietako kaxkora igan ziren. Tartean gosaldu ere egin zuten. Gaztelun barna, berriz ere Doneztebera jautsi ziren eta bapo bazkaldu zuten Santamaria jatetxeko lorategian. Irudiak: Joxe Zubieta

Erran.eus