Bakoitzak bere #ilgoropila du, eta hauxe da nireetako bat. Ingelesezko "resignify", frantsesezko "resignifier", gaztelaniazko "resignificar" esateko (genero ikasketetetan erabiltzen da, "lehendik dagoen hitz edo termino bati esanahi berria eman" esateko) nik neuk "esanahiberritu" erabili nuen _Genero nahasmendua_ itzultzean (2018),euskarazo "urberritu","haizeberritu", "indarberritu" eta abarren ildotik, baina😒ez bide du arrakastarik izan, "resignifikatu" ikusten baitut han-hemen. #esanahiberritu
@Gailetagilearen_Alaba Beti erderen morroi eta neskame. Euskararen baitara so eginez gero, ezin konta ahal baliabide dauzkagu, baina, jakina, errazagoa da mailegutzea "jende guztia"k ulertuko duelakoan. Zuk aukeratutako bidea zentzuzkoa eta ederra da, berezkoa.
@Gailetagilearen_Alaba ez etsi, denborarekin jende gehiago ohartuko da.
Nik hemen proposatu nuen "ikusten gaitut" tankera, "gure burua ikusten dut" baino arinagoa zelakoan, zure proposamen hori baino dezente heretikoagoa
https://zuzeu.eus/euskal-herria/ez-gara-ohartzen/
Ez gara ohartzen

Ez gara ohartzen. Uda honetan pairatu ditugun bero-uhinen eta lehortearen eraginek agian klima aldaketaren ohartzean jauzi bat bultzatuko...

ZUZEU
@ng Ba beitu, halakoak gure etxean erabiltzen ditugu aspalditik (irribarre batez, hori bai, ad. "ondo ikusten gaitut argazki honetan")πŸ˜€! Eta, txarto gogoratzen ez badut, Joanes Leizarragak badakar halako adizki lotsabakoren bat ("naiote"?) cc @protoeuskaldun
@Gailetagilearen_Alaba @ng Leizarragak (eta bestek) erabili zituenak Nor Nori Nork forma bereziak dira, Nor 3. pertsonakoa ez dutenak. Besteak ez dira sekula erabili serio, baina jolaserako primeran! πŸ˜„
@Gailetagilearen_Alaba ederra! gauza bera -gabetu formantearekin, des- edo dis- ordez, maiz ulergarriago eta naturalago
@protoeuskaldun Hotrek gogorarazi dit gaztelaniazko nire beste #ilgoropil bat: ingelesetik hartutako "libre de" esatea (ad.: "espacio libre de humo/violencia machista...") "sin" esan beharrean. Gainera, gaztelaniaz hori irakurrita ia-ia ematen du espazio horretan libre dela (=zilegi) dena delakoa egitea...
@Gailetagilearen_Alaba ... Aupa Ana, agian "berrezarpen lexikala" deritzon Lexiko Sorkuntzarako Bidearen bila zabiltza? πŸ€”
@lilipa Bueno,egia esan, neologismo bat hedatzearen bila nabil, ze berrezarpen lexikala izateko antzina erabilitako baina orain galduta edo galtzear dagoen termino bat berreskuratzeaz aritu nintzateke, eta "esanahiberritu"ren kasua ez da hori, ez baita sekula (edo oraindik) errotu
@Gailetagilearen_Alaba EZ DAKIT ZER ZERIKUSI DUEN HORREK HOSTOREZKO OPIL KURRUSKARI ETA GOXOEKIN, BAINA BUENO.... πŸ€”