Bakoitzak bere #ilgoropila du, eta hauxe da nireetako bat. Ingelesezko "resignify", frantsesezko "resignifier", gaztelaniazko "resignificar" esateko (genero ikasketetetan erabiltzen da, "lehendik dagoen hitz edo termino bati esanahi berria eman" esateko) nik neuk "esanahiberritu" erabili nuen _Genero nahasmendua_ itzultzean (2018),euskarazo "urberritu","haizeberritu", "indarberritu" eta abarren ildotik, baina😢ez bide du arrakastarik izan, "resignifikatu" ikusten baitut han-hemen. #esanahiberritu
@Gailetagilearen_Alaba ez etsi, denborarekin jende gehiago ohartuko da.
Nik hemen proposatu nuen "ikusten gaitut" tankera, "gure burua ikusten dut" baino arinagoa zelakoan, zure proposamen hori baino dezente heretikoagoa
https://zuzeu.eus/euskal-herria/ez-gara-ohartzen/
Ez gara ohartzen

Ez gara ohartzen. Uda honetan pairatu ditugun bero-uhinen eta lehortearen eraginek agian klima aldaketaren ohartzean jauzi bat bultzatuko...

ZUZEU
@ng Ba beitu, halakoak gure etxean erabiltzen ditugu aspalditik (irribarre batez, hori bai, ad. "ondo ikusten gaitut argazki honetan")😀! Eta, txarto gogoratzen ez badut, Joanes Leizarragak badakar halako adizki lotsabakoren bat ("naiote"?) cc @protoeuskaldun
@Gailetagilearen_Alaba @ng Leizarragak (eta bestek) erabili zituenak Nor Nori Nork forma bereziak dira, Nor 3. pertsonakoa ez dutenak. Besteak ez dira sekula erabili serio, baina jolaserako primeran! 😄