Bakoitzak bere #ilgoropila du, eta hauxe da nireetako bat. Ingelesezko "resignify", frantsesezko "resignifier", gaztelaniazko "resignificar" esateko (genero ikasketetetan erabiltzen da, "lehendik dagoen hitz edo termino bati esanahi berria eman" esateko) nik neuk "esanahiberritu" erabili nuen _Genero nahasmendua_ itzultzean (2018),euskarazo "urberritu","haizeberritu", "indarberritu" eta abarren ildotik, baina😢ez bide du arrakastarik izan, "resignifikatu" ikusten baitut han-hemen. #esanahiberritu
@Gailetagilearen_Alaba ... Aupa Ana, agian "berrezarpen lexikala" deritzon Lexiko Sorkuntzarako Bidearen bila zabiltza? 🤔
@lilipa Bueno,egia esan, neologismo bat hedatzearen bila nabil, ze berrezarpen lexikala izateko antzina erabilitako baina orain galduta edo galtzear dagoen termino bat berreskuratzeaz aritu nintzateke, eta "esanahiberritu"ren kasua ez da hori, ez baita sekula (edo oraindik) errotu