@Hoperagnier nik dakidala ez (Twitterren ere ez). Mastodon instantzia horretako denbora-lerro lokala begiratu dezakezu ea jendeak zer esaten duen eta interesgarriak diruditenak jarraitu.

Jendea ere bilatu dezakezu lupa sakatuz eta izena edo kontuaren izena idatziz eta antzekoenak zerrendatzen zaizkizu.

@txopi @Hoperagnier nola ikus daitezke beste instantzien denbora-lerroak?

@Hego @Hoperagnier Fedilab aplikazioak ba omen du aukera hori (ez dut probatu). Nik egiten dudana da nabigatzailetik kuxkuxeatu domeinuaren izenari "/public" gehituz. Adibidez:
https://mastodon.jalgi.eus/public

Instantziako erabiltzaile zerrenda ikusteko "/explore":
https://mastodon.jalgi.eus/explore

Baina horrek nire ustez Mastodon instantzia espezialisatuetan bakarrik du zentzua: artea, euskara, zientzia... Mastodon.social bezalako instantzia erraldoietan dena eta ezer ez ikusten dela iruditzen zait.

Ikusi zer gertatzen ari den - mastodon.jalgi.eus

Fedilab aplikazioan denbora lerroak antolatu

PeerTube

@mikelgs @txopi @Hoperagnier
Eskerrik asko! Tusky erabiltzen dut, baina ez du horrelakorik egiten uzten.

Tuskyk fitxak ordenatzeko aukera ematen du, baina ez beste instantzia bateko denbora-lerroa jartzeko aukera.
(kontuaren ezarpenak-fitxak)

Ea eguneraketekin app-ak hori ahalbidetzen duen.πŸ™

@mikelgs @Hego @Hoperagnier oso bideo praktikoa eta didaktikoa, eskerrik asko!

Bi ohar:

1) Denbora-lerro federatuan agertzen direnak nik dakidala ez dira instantziako administratzaileek erabaki duten zerbait, baizik eta instantzia horretako erabiltzaileek beraiek jarraitzen dituzten pertsonak, hainbat instantziatan zehar.

@mikelgs @Hego @Hoperagnier

Bigarren oharra:

2) Fedilab fedibertsoko hainbat zerbitzu desberdin aplikazio berdinetik kudeatzeko aukera ematen du. Niretzat hori da bere erabilgarritasun handiena. Hau da, Mastodon kontu bat, Pixelfed kontu bat eta Peertube kontu bat badauzkazu, 3 aplikazio instalatu ordez, dena Fedilab-etik egin dezakezu. Hori aipatzen nuen hemen duela 2 urte πŸ˜… : https://lemmy.eus/post/1176

Fedilab, fedibertso osoa zure poltsikoan - Lemmy.eus

Fedilab izeneko aplikazio librea hainbat proiekturekin bateragarria da: Mastodon, Pleroma, Pixelfed, Peertube, GNU Social eta Friendica.  Fedilab aplikazioa hemen lor daiteke besteak beste: * F-Droid * Google Play Aplikazio harrigarri honek Mastodon eta Pleroma kudeatzen omen ditu hobekien, baina azkenaldian PixelFed euskarria nabarmen hobetu du. Nik nire Mastodon (mikrobloga), PixelFed (argazkiak) eta Peertube (bideoak) kontuak aplikazio honetatik kudeatzen ditut eta benetan aipatzeko modukoa iruditzen zait. Imajinatu, Twitter, Instagram eta Youtube libreak izango balira, euskarazko interfazea izango balute eta beraien artean bateragarrian izango balira. Ba hori da fedibertsoko egunerokoa! Gauzak izan beharko liratekeen bezala direla sentitzen dut, eroso sentitzen naiz eta korporazio erraldoien algoritmoetan arrapatuta dauden asko iraultza txiki honetara batzea nahi nuke. Badakit ez dela erraza ohiturak aldatzea baina aldaketa honek merezi duela uste dut, sarearen bidez era osasungarriagoan sozializatzeko erak daudela ikusten dut eta bide horretan Fedilab urratsa ematen lagun dezakeela bururatzen zait interfaze sinple eta bakarrarekin gauza asko egitea ahalbidetzen duelako. Animatu probatzera! Orain Fedilab aplikazioaren pantaila-argazki bat utziko dut hemen, irudiak prestatzeko eta argitaratzeko orduan hainbat aukera dituela erakusteko:  Fedilaben iruzkinak marra urdin horrekin ikusten dira, berdin du zein proiektukoak diren (Mastodon, Pleroma, PixelFed, Friendica…) eta botoi berdinak erabiltzen dituzu proiektu guztietan:  Horrela, instantzia desberdinetan kontuak kudeatzea erosoagoa dela iruditzen zait. Software librearen esparruan ohikoa den aukera zaparradaren aurrean, kontzentrazio eta estandarizazio lan hau onuragarria izan daiteke, batez ere hasiberrientzat. Zer iruditzen zaizu?

@txopi @Hego @Hoperagnier baina ez dabil oso ondo pixelfed eta peertube-rekin, ezta? Nire esperientzian behintzat...

@mikelgs @Hego @Hoperagnier nik Pixelfed-ekin probatu nuenean ederto zebilen, baina duela 2 urte izan zen. PeerTube-rekin ere probatu nuela uste dut baina ez nuen proba sakonik egin (ez nuen bideorik igo Fedilab-ekin adibidez).

Ea norbait proba sakonak egitera animatzen den eta kontatzen digun!

@txopi @mikelgs @Hego jobar mila esker zuen laguntzagatik benetan ❀️
@txopi @Hego @Hoperagnier bai, baina federatuan ikusi ahal izan ditugunak beti dira gure admin-ek erabaki duen instantzietakoak, ezta? Esan nahi dut, gure @admin federatu baldin bada .cat instantziarekin, orduan federatuan agertuko zaizkigu instantzia horretako mezuak. Bestela ez, ezta?

@mikelgs @Hego @Hoperagnier @admin ez nago ziur. Ea @admin​ek argitzerik duen.

Nik uste dudana da hasiera batean instantzia ez dela beste inorekin federatzen. Bere kontu bat mastodon.cat-eko norbait jarraitzen hasten bada, orduan mastodon.eus mastodon.cat-ekin federatzen hasten da. Eta ez dakit instantzia osoa federatzen duen ala bakarrik mastodon.cat-etik jarraitzen diren kontuak bakarrik. Denbora-lerro federatuan behintzat uste dut besteek jarraitzen dituztenak bakarrik agertzen zaizkizula.

@txopi @mikelgs @Hego @Hoperagnier

Uste dugu aspaldian gorde genuen irudi honek ondo azaltzen duela denbora-lerro bakoitzean zer doan (egileak bere kontua ezabatu zuen).

Federazioa gure instantziako jendeak beste instantzietakoak jarraitu edo interakzioak izatean sortzen da. Ez da instantzia osoen artekoa.

Administratzaileek beste instantzia bateko norbait edo instantzia oso bat blokeatu dezakete, federazioa etenez.

@admin @txopi @Hego @Hoperagnier oso ona irudia!! Ikasi dut zerbait! Hurrenbo batean #traola batek daukan eragina ikertu beharko dut πŸ˜„