@Hoperagnier nik dakidala ez (Twitterren ere ez). Mastodon instantzia horretako denbora-lerro lokala begiratu dezakezu ea jendeak zer esaten duen eta interesgarriak diruditenak jarraitu.

Jendea ere bilatu dezakezu lupa sakatuz eta izena edo kontuaren izena idatziz eta antzekoenak zerrendatzen zaizkizu.

@txopi @Hoperagnier nola ikus daitezke beste instantzien denbora-lerroak?

@Hego @Hoperagnier Fedilab aplikazioak ba omen du aukera hori (ez dut probatu). Nik egiten dudana da nabigatzailetik kuxkuxeatu domeinuaren izenari "/public" gehituz. Adibidez:
https://mastodon.jalgi.eus/public

Instantziako erabiltzaile zerrenda ikusteko "/explore":
https://mastodon.jalgi.eus/explore

Baina horrek nire ustez Mastodon instantzia espezialisatuetan bakarrik du zentzua: artea, euskara, zientzia... Mastodon.social bezalako instantzia erraldoietan dena eta ezer ez ikusten dela iruditzen zait.

Ikusi zer gertatzen ari den - mastodon.jalgi.eus

Fedilab aplikazioan denbora lerroak antolatu

PeerTube

@mikelgs @Hego @Hoperagnier oso bideo praktikoa eta didaktikoa, eskerrik asko!

Bi ohar:

1) Denbora-lerro federatuan agertzen direnak nik dakidala ez dira instantziako administratzaileek erabaki duten zerbait, baizik eta instantzia horretako erabiltzaileek beraiek jarraitzen dituzten pertsonak, hainbat instantziatan zehar.

@mikelgs @Hego @Hoperagnier

Bigarren oharra:

2) Fedilab fedibertsoko hainbat zerbitzu desberdin aplikazio berdinetik kudeatzeko aukera ematen du. Niretzat hori da bere erabilgarritasun handiena. Hau da, Mastodon kontu bat, Pixelfed kontu bat eta Peertube kontu bat badauzkazu, 3 aplikazio instalatu ordez, dena Fedilab-etik egin dezakezu. Hori aipatzen nuen hemen duela 2 urte 😅 : https://lemmy.eus/post/1176

Fedilab, fedibertso osoa zure poltsikoan - Lemmy.eus

Fedilab izeneko aplikazio librea hainbat proiekturekin bateragarria da: Mastodon, Pleroma, Pixelfed, Peertube, GNU Social eta Friendica.  Fedilab aplikazioa hemen lor daiteke besteak beste: * F-Droid * Google Play Aplikazio harrigarri honek Mastodon eta Pleroma kudeatzen omen ditu hobekien, baina azkenaldian PixelFed euskarria nabarmen hobetu du. Nik nire Mastodon (mikrobloga), PixelFed (argazkiak) eta Peertube (bideoak) kontuak aplikazio honetatik kudeatzen ditut eta benetan aipatzeko modukoa iruditzen zait. Imajinatu, Twitter, Instagram eta Youtube libreak izango balira, euskarazko interfazea izango balute eta beraien artean bateragarrian izango balira. Ba hori da fedibertsoko egunerokoa! Gauzak izan beharko liratekeen bezala direla sentitzen dut, eroso sentitzen naiz eta korporazio erraldoien algoritmoetan arrapatuta dauden asko iraultza txiki honetara batzea nahi nuke. Badakit ez dela erraza ohiturak aldatzea baina aldaketa honek merezi duela uste dut, sarearen bidez era osasungarriagoan sozializatzeko erak daudela ikusten dut eta bide horretan Fedilab urratsa ematen lagun dezakeela bururatzen zait interfaze sinple eta bakarrarekin gauza asko egitea ahalbidetzen duelako. Animatu probatzera! Orain Fedilab aplikazioaren pantaila-argazki bat utziko dut hemen, irudiak prestatzeko eta argitaratzeko orduan hainbat aukera dituela erakusteko:  Fedilaben iruzkinak marra urdin horrekin ikusten dira, berdin du zein proiektukoak diren (Mastodon, Pleroma, PixelFed, Friendica…) eta botoi berdinak erabiltzen dituzu proiektu guztietan:  Horrela, instantzia desberdinetan kontuak kudeatzea erosoagoa dela iruditzen zait. Software librearen esparruan ohikoa den aukera zaparradaren aurrean, kontzentrazio eta estandarizazio lan hau onuragarria izan daiteke, batez ere hasiberrientzat. Zer iruditzen zaizu?

@txopi @mikelgs @Hego jobar mila esker zuen laguntzagatik benetan ❤️