@Hoperagnier nik dakidala ez (Twitterren ere ez). Mastodon instantzia horretako denbora-lerro lokala begiratu dezakezu ea jendeak zer esaten duen eta interesgarriak diruditenak jarraitu.

Jendea ere bilatu dezakezu lupa sakatuz eta izena edo kontuaren izena idatziz eta antzekoenak zerrendatzen zaizkizu.

@txopi @Hoperagnier nola ikus daitezke beste instantzien denbora-lerroak?

@Hego @Hoperagnier Fedilab aplikazioak ba omen du aukera hori (ez dut probatu). Nik egiten dudana da nabigatzailetik kuxkuxeatu domeinuaren izenari "/public" gehituz. Adibidez:
https://mastodon.jalgi.eus/public

Instantziako erabiltzaile zerrenda ikusteko "/explore":
https://mastodon.jalgi.eus/explore

Baina horrek nire ustez Mastodon instantzia espezialisatuetan bakarrik du zentzua: artea, euskara, zientzia... Mastodon.social bezalako instantzia erraldoietan dena eta ezer ez ikusten dela iruditzen zait.

Ikusi zer gertatzen ari den - mastodon.jalgi.eus

Fedilab aplikazioan denbora lerroak antolatu

PeerTube
@mikelgs @txopi @Hego mila esker! Ikusi dut!