@Hoperagnier nik dakidala ez (Twitterren ere ez). Mastodon instantzia horretako denbora-lerro lokala begiratu dezakezu ea jendeak zer esaten duen eta interesgarriak diruditenak jarraitu.

Jendea ere bilatu dezakezu lupa sakatuz eta izena edo kontuaren izena idatziz eta antzekoenak zerrendatzen zaizkizu.

@txopi @Hoperagnier nola ikus daitezke beste instantzien denbora-lerroak?

@Hego @Hoperagnier Fedilab aplikazioak ba omen du aukera hori (ez dut probatu). Nik egiten dudana da nabigatzailetik kuxkuxeatu domeinuaren izenari "/public" gehituz. Adibidez:
https://mastodon.jalgi.eus/public

Instantziako erabiltzaile zerrenda ikusteko "/explore":
https://mastodon.jalgi.eus/explore

Baina horrek nire ustez Mastodon instantzia espezialisatuetan bakarrik du zentzua: artea, euskara, zientzia... Mastodon.social bezalako instantzia erraldoietan dena eta ezer ez ikusten dela iruditzen zait.

Ikusi zer gertatzen ari den - mastodon.jalgi.eus

Fedilab aplikazioan denbora lerroak antolatu

PeerTube

@mikelgs @Hego @Hoperagnier oso bideo praktikoa eta didaktikoa, eskerrik asko!

Bi ohar:

1) Denbora-lerro federatuan agertzen direnak nik dakidala ez dira instantziako administratzaileek erabaki duten zerbait, baizik eta instantzia horretako erabiltzaileek beraiek jarraitzen dituzten pertsonak, hainbat instantziatan zehar.

@txopi @Hego @Hoperagnier bai, baina federatuan ikusi ahal izan ditugunak beti dira gure admin-ek erabaki duen instantzietakoak, ezta? Esan nahi dut, gure @admin federatu baldin bada .cat instantziarekin, orduan federatuan agertuko zaizkigu instantzia horretako mezuak. Bestela ez, ezta?

@mikelgs @Hego @Hoperagnier @admin ez nago ziur. Ea @admin​ek argitzerik duen.

Nik uste dudana da hasiera batean instantzia ez dela beste inorekin federatzen. Bere kontu bat mastodon.cat-eko norbait jarraitzen hasten bada, orduan mastodon.eus mastodon.cat-ekin federatzen hasten da. Eta ez dakit instantzia osoa federatzen duen ala bakarrik mastodon.cat-etik jarraitzen diren kontuak bakarrik. Denbora-lerro federatuan behintzat uste dut besteek jarraitzen dituztenak bakarrik agertzen zaizkizula.

@txopi @mikelgs @Hego @Hoperagnier

Uste dugu aspaldian gorde genuen irudi honek ondo azaltzen duela denbora-lerro bakoitzean zer doan (egileak bere kontua ezabatu zuen).

Federazioa gure instantziako jendeak beste instantzietakoak jarraitu edo interakzioak izatean sortzen da. Ez da instantzia osoen artekoa.

Administratzaileek beste instantzia bateko norbait edo instantzia oso bat blokeatu dezakete, federazioa etenez.

@admin @txopi @Hego @Hoperagnier oso ona irudia!! Ikasi dut zerbait! Hurrenbo batean #traola batek daukan eragina ikertu beharko dut 😄