Ansa II.a eta Zubiri izanen dira Ezkurra II.aren eta Azpirozen aurkariak Erremontariko finalerdian - Mendialdea - Erran.eus
9-15 eta 8-15 garaitu dituzte Goikoetxea V eta Juanenea astelehenean Galarretan jokatutako playoffean
Imanol Ansak eta Aritz Zubiri goizuetarrak Ander Goikoetxeari eta Aritz Juanenea saldiastarrari irabazi diete Erremontari-Sagardoaren Txapelketako playoffetako partida, Galarreta pilotalekuan. Bereziartua sagardotegiko bikoteak 9-15 eta 8-15 hartu du mendean Alorrenekoa. Beraz, Josetxo Ezkurra II.a doneztebarraren eta Azpirozen aurka neurtuko dituzte indarrak datorren asteleheneko finalerdian.
Erremontari txapelketako playofferako materiala aukeratu dute Ansak eta Aritz Zubiri goizuetarrak eta Goikoetxeak eta Aritz Juanenea saldiastarrak - Mendialdea - Erran.eus
Astelehenean jokatuko dute partida Galarretan eta bikote irabazleak Ezkurra II.aren eta Azpirozen kontra jokatuko du finalaurrekoa
Datorren astelehenean, ekainaren 15ean, jokatuko den Erremontari txapelketako playofferako materialaren aukeraketa egin zuten asteazkenean Galarretan. Hasierako ligaxkan hirugarren eta laugarren izan ziren Ansa II.a eta Aritz Zubiri goizuetarrak eta laugarren izan ziren Goikoetxea V.ak eta Aritz Juaneneak jokatu behar dute playoffa eta irabazleak finalerdia jokatuko du bigarren izan diren Josetxo Ezkurra II.a doneztebarraren eta Azpirozen kontra. Finalean esperoan daude sailkapeneko lehenbizikoak, Aldabe eta Barrenetxea IV.a
Erremontari Txapeldunen Txapelketa abiatuko da maiatzaren 11n
Azken Erremontari Txapelketa aurkeztu zuten asteartea arratsaldean Orona Fundazioako areto nagusian. Azkena izanen delako ez ezik, bikoteen osaketagatik ere berezia izanen da txapelketa. Erremontari Txapeldunen Txapelketa izanen da, bortz bikoteetatik hiruk Binakako Txapelketa Nagusia irabazia baitute eta, bertzetik, Aldabek eta Barrenetxeak joan den urteko txapela defendatuko dute eta, azkenik, Goikoetxea V.a-Juanenea bikotean banakako azken txapelduna den saldiastarra dago.
Berria Txapelketako finalerako pilotak aukeratu dituzte - Malerreka - Erran.eus
Pilota biziak aukeratu dituzte Ezkurra II.ak eta Goikoetxeak eta mota guztietakoak Arluziagak eta Azpirozek
Apirilaren 25ean, larunbatean 16:30ean hasiko den jaialdian jokatuko den Berria Txapelketaren finaleko zortzi pilotak aukeratu zituzten astearte arratsaldean finalistek Galarretan. Josetxo Ezkurra II. doneztebarra eta Goikoetxea VI.a izan ziren lehenak materiala bereizten eta lau pilota biziak aukeratu zituzten. 124 gramo, bik 126 gramo eta 127 gramo pisatu zituzten.
Garaipena lortu du Martixpe erremontista doneztebarrak profesionaletako lehen partidan - Malerreka - Erran.eus
Bertze aldetik, Berria txapelketatik kanpo gelditu dira Jabalera eta Juanenea, bigarren partida ere galdu ondotik
Martxoaren 28a egun seinalatua izanen da Imanol de Rueda Goñi ‘Martixpe’ erremontistarentzat (Doneztebe, 1997). Larunbatean Hernaniko Galarretan jokatutako jaialdiko lehen partidan Oriamendirekin debuta egin zuen profesionaletan eta garaipenarekin gainera. Goikoetxea VI.a izan zuen bizkartzain gibeleko koadroetan eta bi jokoak irabazi zizkieten Aiestaran VII.ari eta debuta egiten zuen Ugarte II.a zarauztarrari (15-14 eta 15-2).
Aspaldiko egoerarik hoberena dute Saldiasko eskolan
Saldiasko eskola berritua eta bertako eguneroko martxa bertatik bertara ikusi nahi izan ditu TTIPI-TTAPAk. Iñigo Zubeldia Telletxea alkatearekin, Leire Mariezkurrena Perotxena eskolako zuzendariarekin eta Aintzane Leiza Sarasola gurasoarekin mintzatu da
Imanol de Rueda Goñi aurrelariaren estreinako partidaren ondotik, Berria txapelketako bertze bi jokatuko dituzte
Martxoaren 28a egun seinalatua izamen da Imanol de Rueda Goñi ‘Martixpe’ erremontistarentzat (Doneztebe, 1997). Larunbatean 16:30ean Hernaniko Galarretan jokatuko den jaialdiko lehen partidan Oriamendirekin debuta eginen du profesionaletan. Goikoetxea VI.a izanen du bizkartzain gibeleko koadroetan eta Aiestaran VII.a eta Ugarte II.a zarauztarra (bertze debutari bat) arerio.
Goikoetxea V.a eta Zubiri, Jabalera eta Aiestaran VI.a baino hobeak izan dira Berria txapelketako hirugarren partidan
Berria Txapelketako hirugarren partida ere 2-0 bukatu da. Goikoetxea V.ak eta Aritz Zubirik goizuetarrak 2-0 garaitu dituzte Aimar Jabalera doneztebarra eta Aiestaran VI. 15-10 eta 15-11 irabazi dituzte bi jokoak merezimendu osoz.