Esne-berriketan bertso-saio literarioak jarri dio brotxea egunari. Gozatu ederra hartu dugu Uxue Alberdiren hitzak, Miren Amurizaren eta Nerea Ibarzabalen bertsoak eta Iban Urizarren doinuak entzuten #luxua
@Ainariss Zeinen ederra izan den aurtengo Hitzen lihoaren hasiera... Miren Amurizaren manifestuak intimotasun kolektiboan murgildu gaitu, eta gero, a ze gozatua Leire Vargas eta Jaime Nietoren Bizi sintetikoekin! #luxua#arraroa#intimitatea
Arizkuneneako ganbarako zuraren pitzadurek eta sendotasunak bat egin dute Anariren ahotsarekin eta hitzekin. Aspaldian jo gabeko kantu bat ere oparitu digu: "Inon izatekotan" #luxuahttps://youtu.be/ZTzqkYwnLLQ?si=P_RSLm77aqkB_K7g
Hurrengo saioa zientzia eta arteari buruzkoa da. Horren barruan, @Petti eta bion #FrankensteinAgurgarria gutun musikatua aurkezteko aukera izango dut. Juxtu nire aurretik Alfredo Mirallesek (UC3M) dantzan oinarritutako bere proiektua aurkeztuko du. #luxua
Txundituta eta zirraratuta "Nor naizen baneki" ikusi berritan. Abestu duten azken kantua, Lurdes Iriondoren "Hala ere", buruan nuela iritsi naiz etxera, eta, eman diguten koadernotxoa zabaltzean, beste #opari bat aurkitu dut: abestu dituzten kantu guztien bilduma, eta antzezlanarekin zerikusia duten beste batzuk. https://www.badok.eus/zerrenda/nor-naizen-banekiren-soinu-banda Zoazte antzezlana ikustera! Ez zaizue damutuko #luxua
Herrirako bidean
Andoni Zazpe Burlatako (nafarroa, 1998) abeslaria da. Lehen z-erua izen artistikoa erabiltzen zuen; egun I.Anai da bere bakarkako proiektuaren izen ar
Orain sakon, orain umoretsu, eta beti interesgarri, aritu dira Eider Rodriguez eta Anari, sorkuntzari eta bizitzari buruz. Eiderren testu argitaragabe eta Anariren kantu batzuk ere entzun ditugu; tartean, oraindik grabatu ez duen bat. #Luxua!