Atzo Zarauzko mugimendu feministako kideok elkarrekin bazkaltzeko eta festa egiteko batu ginen. Gaur, eztarriak urratuta baina indarrez beteta atera gara kalera, ozen aldarrikatzeko #BesteMunduBatFeminismotik !
#GoraBorrokaFeminista !!
Esne-berriketan bertso-saio literarioak jarri dio brotxea egunari. Gozatu ederra hartu dugu Uxue Alberdiren hitzak, Miren Amurizaren eta Nerea Ibarzabalen bertsoak eta Iban Urizarren doinuak entzuten #luxua

Eta biharko hitzaldian ere oso nabarmena izango da ikuspegi feminista, merkatuak genero-estereotipoak baliatzen eta indartzen baititu, irabazi ekonomikoen bila, jendearen osasunaren kaltetan bada ere

🗓️ Martxoak 9, astelehena, 10:00etan, Kulturaten #Arrasate
https://goienagusi.eus/event/ana-galarraga-merkatua-osasunaren-kontra/

#BesteMunduBatFeminismotik

ANA GALARRAGA: Merkatua osasunaren kontra - Goienagusi

2026ko Martxoak 9, astelehena 10:00 Kulturate - ARRASATE Sinopsia: Mundu mailan prebeni daitezkeen heriotzen heren baten eragileak lau industria dira: erregai fosilak, alkohola, tabakoa eta elikagai ultraprozesatuak. Hala baieztatu zuen The Lancet aldizkariak, osasunaren baldintzatzaile komertzialei buruz 2023an argitaratu zuen sail berezian. Baldintzatzaile komertzialak industriak eta merkatuak baliatzen dituzten praktikak dira, portaeran edo kontsumoan eragiteko, beren irabazi

Goienagusi - Kultur Elkartea