Esne-berriketan bertso-saio literarioak jarri dio brotxea egunari. Gozatu ederra hartu dugu Uxue Alberdiren hitzak, Miren Amurizaren eta Nerea Ibarzabalen bertsoak eta Iban Urizarren doinuak entzuten #luxua

Hemen zerbait gertatuko dela dirudi...

...Biterin, 22:00etan, @Petti eta Etxeko Uzta, XX ta Bortz aurkeztuko dute! #luxua

@Ainariss Zeinen ederra izan den aurtengo Hitzen lihoaren hasiera... Miren Amurizaren manifestuak intimotasun kolektiboan murgildu gaitu, eta gero, a ze gozatua Leire Vargas eta Jaime Nietoren Bizi sintetikoekin! #luxua #arraroa #intimitatea
Arizkuneneako ganbarako zuraren pitzadurek eta sendotasunak bat egin dute Anariren ahotsarekin eta hitzekin. Aspaldian jo gabeko kantu bat ere oparitu digu: "Inon izatekotan" #luxua https://youtu.be/ZTzqkYwnLLQ?si=P_RSLm77aqkB_K7g
Hurrengo saioa zientzia eta arteari buruzkoa da. Horren barruan, @Petti eta bion #FrankensteinAgurgarria gutun musikatua aurkezteko aukera izango dut. Juxtu nire aurretik Alfredo Mirallesek (UC3M) dantzan oinarritutako bere proiektua aurkeztuko du. #luxua
Txundituta eta zirraratuta "Nor naizen baneki" ikusi berritan. Abestu duten azken kantua, Lurdes Iriondoren "Hala ere", buruan nuela iritsi naiz etxera, eta, eman diguten koadernotxoa zabaltzean, beste #opari bat aurkitu dut: abestu dituzten kantu guztien bilduma, eta antzezlanarekin zerikusia duten beste batzuk.
https://www.badok.eus/zerrenda/nor-naizen-banekiren-soinu-banda
Zoazte antzezlana ikustera! Ez zaizue damutuko
#luxua
Ahotsarekin bat

Zazkel pop taldean aritu zen aurrena Irati Arregi (ahotsa eta gitarra), eta talde horretako beste birekin sortu zuen gero KAK!! talde rockeroagoa, Joa

Jarraian irakurri ditut Xuban Zubiriaren artikulua @argia n eta @anamalagon en zutabea @berria n. Zer da #luxua? (Niri, atzo Itxaro Bordak eta Joseba Irazokik Victoria Eugenia klubean eskaini zuten saioa luxu hutsa iruditu zitzaidan)
https://www.argia.eus/albistea/hondartzan-bainua-hartzeko-ordaindu-egin-behar
https://www.berria.eus/iritzia/arkupean/gran-flora-beauty-salon-and-spa_2146692_102.html
Orain sakon, orain umoretsu, eta beti interesgarri, aritu dira Eider Rodriguez eta Anari, sorkuntzari eta bizitzari buruz. Eiderren testu argitaragabe eta Anariren kantu batzuk ere entzun ditugu; tartean, oraindik grabatu ez duen bat. #Luxua!
Benetakoa. Baztangoa. (H)ilbeltza.

YouTube
Zer gozamena Jose Luis Otamendiren ahotsean entzutea "Beltzuria" liburuko pasarte hautatuak... Ruper Ordorika ere entzuten da tartean, eta Mikel Laboa, eta beste kantu batzuk ere... #luxua
https://www.berria.eus/podcastak/hizlandia/ana-galarraga-aiestaran-ixiar-rozasen-beltzuria_6979109_110_S.html
Ana Galarraga Aiestaran: Ixiar Rozasen 'Beltzuria'

Berria - Euskal Herriko euskarazko egunkaria

Berria