Adimen artifizialari buruz gogoeta humanista egiteko proposamena, izenetik hasita, @TheConversationUK en:
https://theconversation.com/freud-would-have-called-ai-a-narcissistic-insult-to-humanity-heres-how-we-might-overcome-it-255802

➕ Unai Garcia Lopezi AAn graduatuaren hausnarketak, #Elhuyar aldizkarian: “Egiteko gai garelako, egin egin behar da? Nire ustez, ez”
https://aldizkaria.elhuyar.eus/ekinean/egiteko-gai-garelako-egin-egin-behar-da-nire-ustez/

#AfomenArtifiziala #AA #gogoeta

Freud would have called AI a ‘narcissistic insult’ to humanity – here’s how we might overcome it

Without critical humanistic reflection, it’s possible that AI will fail to contribute to a good society for all.

The Conversation

Orain dela lau urte Estatu Espainolean alarma-egoera ezarri zen COVID19aren pandemiari aurre egiteko. Egun hartan bertan, susmatuta egun oso gogorrak izango genituela aurretik, Edonolan egunero zientzia-pieza bat hasi nintzen. Inoiz egin dudan dibulgazio-ariketarik handiena, inoiz egin dugun dibulgazio-ariketa handienaren baitan.

Bai okerrena pasa zenean, bai denbora pasata, sentsazio nuen eta daukat lan oso ona egin genuela euskal dibulgazio-komunitatearen aldetik. Norberak bere estilotik, zuen ibilbidetik, jakinda non eta zer esan zezakeen, erantzukizun handiarekin (arduradun gehiegik izan ez zuten hori) dibulgazio-ariketa erraldoi bat egin genuen: gertatzen ari zena ulertzeko gakoak eman, ziurgabetasuna lehen lerroan jarri eta zuhurtziaren garrantzia azpimarratu. Uste dut ere oraindik ez diogula neurria hartu egin genionari eta modu pertsonalean jaso genuen esker ona eta aitormena, dimentsio handiago bat falta zaiola. Handia izan zen lortu genuen kapitala, baina ez nahiko handia erantzukizun gehiagorekin jokatzeko. Perspektiba eta pertzepzio falta horrek agertoki kezkagarri batera eraman gaitu.

Orain dela lau urte arrazionalismoari eta zaintzei aukera-lehio bat ireki zitzaien. Ez genuen jakin baliatzen eta, orain, gure agintariek lotsagabe esan dezakete guda ireki batera eramango gaituztela. Lau urte ostean horrela gaude, zaintzen eta zientzien kultura izan genezake, gudaren kultura izaten jarraitzen dugu. Eta erantzukizuna da arrazionalismoa eta kultura zientifikoa sendotzearen alde gaudenona. Inolako aitzakiarik gabe. Kanpo-faktoreak erabiltzea gure hanka sartzea ez onartzeko, ez da zintzoa eta zehatza. Lortu genuen kapitala xahutu genuen, bai helburuekin ez asmatzen, bai business as usual egiten. Tentuz behatzen bada, han eta hemen esoterismoa, pentsamendu magikoa eta zehaztasun gabezia ikus daitezke. Ez dut katastrofista izan nahi, baina sentsazioa daukat orain zientzien prestigioa orain dela lau urte baino ahulagoa dela. Badakit inkestek ez dutela babesten dudan sentsazio hau, oxala erratuta egotea baina uste dut zientziak garrantzitsuak direla esaten dugula baina gure egunerokoan ez diegula kasurik egiten. Kultura zientifikoaren atzerakada horrek harropuzkeriak, purrustadak eta irrazionalismoa erraztu ditu. Europan guda-agertoki batean jartzen ari gatzaizkigu, Trump presidente izan daiteke berriro edota ideia faxistak gero eta errotuagoak daude. Ez da kasualitatea horiek izatea zientziek ezarri dituzten gertaeren (klima-larrialdia, esaterako) kontra irmoen agertzen direnak. Arazo erraldoi bat dugu eta ez dugu ikusi nahi mikroskopio eta ordenagailuetatik gure begirada ez dugulako mugitu nahi.

Hala ere, kultura zientifikoa sustatzea besterik ez dugu. Paradoxa bat bada ere, modu ia irrazionalean hala sinesten dut. Lanean ditudan arduretatik horretara bideratzen nabil nire energia, asko egiteko badago ere. Inertziak aldarazteak energia asko behar badu ere, eta frustrazio handia sortzen badu ere, egin beharreko zerbait da. Eskuartean dugun erantzukizun soziala handiegia da txikikerietan ibiltzeko. Eta, maila pertsonaletik, zientziaren agitazio eta propagandari berriro ekitea. Gaur idazten nabilen gauza serioak buruan izanda, eta noizbehinka plazaratuta, dibulgazio pirata, ganberro eta probokatzaile horri berriro ekitea. Jatorrietara eta erroetara itzultzea, kafepintxo batekin zientziak periferien mesedetan jartzeko.

Ta Txerreni esaldi bat lapurtuko diot guzti hau laburtzeko:

Arrazoiaren ezkortasuna, gogoaren baikortasuna

Txerren Jaun Txit Gorena, tipo oso jakintsua, pertsona hobea

Iruditzen zait, bizi dugun momentuaren analisi hotza egiten badugu, baikortasunerako leku gutxi dugula: egi-osteak aurrera jarraitzen du, pentsamendu magikoak dena blaitu du (erakunde ustez arrazionalak barne eta batez ere) eta kakazteak dena azeleratu du. Era berean, ortzi-muga askoz ere desiragarriagoak, dibertigarriagoak eta bizitzea merezi dutenak irudikatu, proposatu eta gauzatu behar ditugu. Kutxa mugatu batean sartu nahi gaituzte, kutxatik kanpo dagoen eremu infinituan amestu behar dugu. Ametsen alde borrokatzeko prest?

Partekatu

https://www.edonola.net/2024/03/14/dibulgazioa-ezinbestekoa-izan-zenekoaz/

#dazientziat #dibulgazioa #gogoeta #kulturaZientifikoa #metazientzia #zientzia

Itxialdirako genetika (1): Birusak

COVID-19 gaixotasuna sortzen duen SARS-CoV-2 birusa gurean da. Eta horrek erantzukizunez jokatzera behartzen gaitu: birusaren hedapenak gure osasun-sistema ez kolapsatzeko eta bere s…

Edonola

Dibulgazioa ezinbestekoa izan zenekoaz

Orain dela lau urte Estatu Espainolean alarma-egoera ezarri zen COVID19aren pandemiari aurre egiteko. Egun hartan bertan, susmatuta egun oso gogorrak izango genituela aurretik, Edonolan egunero zientzia-pieza bat hasi nintzen. Inoiz egin dudan dibulgazio-a

https://www.edonola.net/2024/03/14/dibulgazioa-ezinbestekoa-izan-zenekoaz/

#GenetikaGenomikaTaBeste #Kafepintxo #dazientziat #dibulgazioa #gogoeta #KulturaZientifikoa #metazientzia #zientzia

Dibulgazioa ezinbestekoa izan zenekoaz

Orain dela lau urte Estatu Espainolean alarma-egoera ezarri zen COVID19aren pandemiari aurre egiteko. Egun hartan bertan, susmatuta egun oso gogorrak izango genituela aurretik, Edonolan eguner…

Edonola

Etzaude ondo eta antsietatea jaisteko jan egiten dezu.

Potoldu egin dezunez antsietate maila handitu egiten zaizu. Jaisteko, beraz, zure -izarrarte- logika puxkarekin, jan egiten dezu eta berriz hasierako laukira zoaz.

Buklean sartuta, ostia.

#gogoeta

Noiz utzi nion ni neu izateari? #gogoeta

Berrehun metro

Ez dut ospitale batean lan egiten baina ospitale batean dago nire lan-lekua. Ospitalera zuzenean lotuta ez dagoen eraikin bakarra da baina, fisikoki, ospitalean kokatuta dago. Autobus geralekutik laneko atera arte distantzia laburra da. Ez naiz inoiz ona izan distantziak neurtzen baina zer izango dira, berrehun metro? Distantzia labur horretan, jendearen aurpegietan, hamaika bizitza ikus

http://www.edonola.net/2019/12/11/berrehun-metro/

#gogoeta #istorioak #pasarteak

Berrehun metro

Ez dut ospitale batean lan egiten baina ospitale batean dago nire lan-lekua. Ospitalera zuzenean lotuta ez dagoen eraikin bakarra da baina, fisikoki, ospitalean kokatuta dago. Autobus geralekutik l…

Edonola

Zientzia kontsumitu, kultura kontsumitu

Dakizuen bezala, eman dudan matrakarekin jakin beharko zenukete, aste bat pasa nuen nire urtebetetzea ospatzen. Azaroaren 1ean hasi eta 7an bukatu. #koldotxuk37tour traola erabili nuen istorioak eta pasadizoak partekatzeko; eta, behin bukatuta, tour horren kronikatxo bat egitea bururatu zitzaidan. Ideia urriaren has

http://www.edonola.net/2019/11/14/zientzia-kontsumitu-kultura-kontsumitu/

#dibulgazioa #gogoeta #kulturazientifikoa #zientzia

Zientzia kontsumitu, kultura kontsumitu

Dakizuen bezala, eman dudan matrakarekin jakin beharko zenukete, aste bat pasa nuen nire urtebetetzea ospatzen. Azaroaren 1ean hasi eta 7an bukatu. #koldotxuk37tour traola er…

Edonola
2019ko hauteskunde zikloaren ostean

Gogoetarako astea izan da hau. 2019ko apirilaren 28an eta maiatzaren 26an hauteskunde ezberdinak izan ditugu. Espainiako kongresurako apirilean, eta udal hauteskundeak, Batzar Nagusi, Nafarroakoak eta europarrak ere burutu dira. Lau sobre sartu ditugu lau asteko tartean. Aldaketa Bizkaian 📢 Bizkaian #Aldaketa astiro dator, baina ez da gelditzen:🏠 Abadiño📌 Alonsotegi🏣 Arrigorriaga 🗳 Bakio, Lemoa, Igorre, Larrabetzu, Muxika, Lea Artibai...🌈 #Durango📈 #GaldakaoTxikitik handira, pausuz pausu... arrakalak sortu eta herrigintza indartzen.— gaztelumendi (@iPatxi) 2019(e)ko maiatzaren 27(a) Aldaketa hauteskundeen bitartez ematea ez da dagoen gauzarik errezena. Are gutxiago Bizkaian. PNV-k indar gehien (250.000 bozka inguru) du herrialde honetan. Baina izan ditu pitzadura batzuk. Eta oso interesgarria da ematen ari den joera eta bide berria. Aurreko legegintzaldietan Lemoa, Bakio, Igorre, Larrabetzu izan ziren. Orain herri gehiago dira: Alonsotegikoa izugarria izan da. Durango eta Galdakaon ezberdinen batuketak aldaketa bultzatu dezake. Adi egon eta hausnarketa kolektiboak indartzeko unea da. Bilbo Handia eta inguru metropolitanoa Bereziki aztertu beharreko gunea Bilbo Handia da. Bilbo eta inguruko herrigune handiak. Santurtzi, Barakaldo, Portugalete, Basauri, hiriburua bera, Getxo ingurua, Leioa edo Erandio. Euskal Herrian erabakitzeko eskubidea, naziogintza... guzti hori garatzeko milioi bat pertsona bizi den esparrua oso kontutan hartu beharko da. Nazio mailan. Nafarroa Aldaketa duela lau urte izan zen. Oraingoan eusteko ahalegin handia egin dute batzuk. EH Bilduk inoiz baino emaitza hobeak eskuratu ditu. Baina aritmetikak zailago jarri dute kontua. Gaiari buruz irakurtzen eta mezuak trukatzen aritu ostean, oso baliagarria egin zait Patxi Zabaletari Hamaika Telebistan egin dioten elkarrizketa hau. 1979-2019 zikloa aztertzeko esperientzia haundiko pertsona da abokatu iruindarra. Zergaitik irabazten du beti PNV-k? Maiz egiten dugun galdera da. Erantzun argirik ez dago. Hauteskunde makinaria itzela duen alderdia da. Bere jokaleku nagusia da. Eta instituzioetan aritzea da bere helburu politiko gorena. Horrela ikusten dute politika. Horrela egin dute bizimodua alderdikide gehienek. Hori da beraien indarra. Antonio Riverak azterketa berezia egin du El Correo egunkarian. Ehuneko ehunean berarekin bat egin barik ere, gogoetarako hainbat puntu ematen dituenez, guk ere gogoeta egin dezagun horretaz. jo ta ke, irabazi arte? Noiz dakizu irabazten ari zarela? Gora eta gora egiten duzunean? Boterea eskuratzean? Nori ez zaizkio horrelako gogoetak etorri burura azken egunotan. Iker Bizkarguenagaren artikulu hau oso ona iruditu zait, GARA egunkariko orrialdeetan irakurriko duzu. Enekoitz Esnaolak ere zenbakiak, belaunaldiak eta garaiak uztartu ditu berria egunkariko analisian. 📈 Maiatzaren 26ko hauteskundeen ostean📝 Iñaki Soto #GARA egunkariko zuzendariaren analisia📻 @NAIZirratia 🔊 https://t.co/Hhf6ija7iN@gara_isoto @naiz_info pic.twitter.com/SNb3XdNI3b— gaztelumendi (@iPatxi) 2019(e)ko maiatzaren 29(a)

📢 Hauteskunde osteko hainbat #gogoeta irakurri, entzun eta ikusi ditut.
Iritzi osatuagoa izateko, behar beharrezkoak guztiak.

zer pentsatua eman didate guztiek... subjetibotasuna lantzen, objetibotasun berri bat eraikitzen.

📌 #HARIA

“Zurrunbilo baten erdian” -

Hunkigarria Egoitz Urtutikoetxearen #gogoeta maila

Ilargia eta zerumuga argia, bidea da burruka.

Atxik gogor lagunok! Aupa aitite!
https://www.naiz.eus/eu/mediateca/audio/zurrunbilo-baten-erdian#.XN6MWYrttS9.twitter @[email protected]

“Zurrunbilo baten erdian”

Egoitz Urrutikoetxeak bere aitaren atxiloketa egunean, maiatzaren 16an, irratirako prestatu duen iritzia da honakoa.