Zientzia-populismoa

Abuztuan zehar, sute asko, handiak eta beldurgarriak izan dira Iberiar penintsulan, batez ere, Ourense (Galiza), Leon eta Zamoran (Leongo Herria). Sute horien arrazoiak bilatzeko orduan, klima-larrialdia, basoen egoera eta prebentzio- eta suteen itzaltze-baliabide urriak aipatu dira Estatu espainolean, arin bilakatu den alderdi-eztabaida zaratatsu bat. Irudiak beldurgarria izan dira, zalantzarik gabe, baina beste kezka bat piztu zait lekukotasunak entzuten. Askotan halako adierazpenak entzun ditut “arau asko daude eta ez digute lehen egiten ziren gauzak egiten uzten”, “basoa kudeatzeko gure nagusiei entzun behar zaie, horiek baitira dakitenak”, “beti horrela egin da eta ez da ezer gertatu” eta halakoak. Zientzia-populismoan maldan behera irrist egin dezakegu halakoekin.

Zientzia-populismotzat jotzen da aurrez aurre jartzea, batetik, pertsona arruntak eta sen ona eta, bestetik, akademia-eliteak eta jakintza zientifikoa. Populismo mota honek elite akademikoak kritikatzen ditu, ikerketa zientifikoetan oinarritutako erabakiak zalantzan jartzen ditu eta iradokitzen du zientziaren baieztapenak herriaren sen ona baino gutxiago direla. Zientzia-populismoa zientzian konfiantza gutxiagorekin harremana du eta ahultzen du konfiantza-publikoa zientzian.

Aurreko batean hona ekarri nituen Hego Euskal Herriko herritarren ikuspuntuak zientziari buruz. Bertan, gai honi buruz galdetu zen, “Gure gizarteak konfiantza gehiago izan beharko luke sen onean ikerketa zientifikoetan baino” galderarekin. Guztiz kontra %12, nahiko kontra %36, ez alde ezta kontra %33, nahiko alde %14, guztiz alde %4, ez daki/ez du erantzuten %1. Hau da, ia erdiak konfiantza gehiago du zientzian sen onean baino, bostetik ia batek sen onaren alde egiten du, eta heren batek maila berdinean jartzen ditu. Ez dira lasai egoteko emaitzak.

Gure sen onean konfiantza izatea, hau da, gure intuizioaz fidatzea, ez dirudien bezain ideia ona. Ados onenak garela eta denaz jakin dakigula baina irudipen hutsa da. Gure garuna eboluzio-testuinguru jakin bati aurre egiteko moldatu da eta horrek isuri asko eragin dizkigu. Horietako hainbat bizi nahi badituzue, Helena Matutek Bidebarrietan emandako hitzaldi hau (gaztelaniaz) gomendatzen dizuet. Matutek esan zuen bezala, isuri horiez jakitun izan behar dugu eta tentuz ibili jasotzen dugun informazioarekin.

Ingurumen-kudeaketan “ibaiak garbitu behar dira”, “basoak garbitu behar dira” eta halakoak entzuten ditugu askotan. Noski, biologia egin nuenez, niri alarma guztiak pizten zaizkit halakoekin. Zer diote ebidentziak? Ba “garbitzea” kalterako direla. Baina ingeniari edo suhiltzaileek kontrakoa esango lukete. Hemen bi ertzekin egiten dugu topo: jakintza-arloen arteko hierarkizazioa eta zertarako nahi ditugu basoak (edo lurzoruaren erabilera). Ez daukat ezagutza nahikorik gai honetan sakon sartzeko eta ziur aditu bikainak daudela lurzoruaren erabilera, basoen kudeaketa eta ekosistemen osasunari buruz. Baina jakin badakit, desatseginak eta frustragarriak izateaz gain, pairatu izan baititut, jakintza-arloen arteko talkek konfiantza apaltzen dutela. Gainera ditugun isuri kognitiboak gehitzen baditugu, gaia korapilatzen da,  balioa emango baitiegu gure aurreiritziak baieztatzen dituzten iritziei, izan adituenak, izan herritarrenak.

Gai hau arantzatsua bada ere, aurre egin behar diogun gertaera bat da. Kultura zientifiko gehiagorekin, bai akademian gehiago eta hobeto praktikatuz, bai gizartean zabalduz. Eta kafepintxo batekin bada, askoz hobeto. Horretarako dago blog hau, ezta?

#dazientziat #dibulgazioa #kulturaZientifikoa #zientzia

Zientzia-populismoa

Abuztuan zehar, sute asko, handiak eta beldurgarriak izan dira Iberiar penintsulan, batez ere, Ourense (Galiza), Leon eta Zamoran (Leongo Herria). Sute horien arrazoiak bilatzeko orduan, klima-larrialdia, basoen egoera eta prebentzio- eta suteen itzaltze-baliabide urriak aipatu dira Estatu espainolean, arin bilakatu

https://www.edonola.net/2025/08/25/zientzia-populismoa/

#GenetikaGenomikaTaBeste #Kafepintxo #dazientziat #dibulgazioa #KulturaZientifikoa #zientzia

Hego Euskal Herriko herritarren ikuspuntuak zientziari buruz 2024an

Ekaina bukaeran, Espainiako Fundación de Ciencia y Tecnologíak, bi urtean behin egiten duen “Zientzia eta Teknologiaren herritarren pertzepzio soziala” inkesta aurkeztu zuen. Emaitzok @elhuyar Aldizkarian @anagalarraga1 jaso zituen eta hainbat datu interesgarri (eta kezkagarri) utzi zizkigun. Fundazio horrek zientzia irekia bultzatzea duen abantaila da inkestaren mikrodatuak eskugaragarri jartzen dituela. Ondorioz, pazientzia pixka batekin, inkestaren emaitzak gurera ekar daitezkela, Hego Euskal Herriko egoera aztertzeko bada ere. Tamalez, Ipar Euskal Herriko egoera aztertzeko ez dago, momentuz, modurik.

Inkesta horretan Hego Euskal Herriko 274 herritarren iritziak jasotzen dira. Ez da asko behin betiko ondorioak ateratzeko baina zantzu eta joera batzuk ikusteko baliagarria izan daiteke. Hemen jasoko ditut interesgarrienak iruditzen zaizkidan galderak, ze guztiak ekartzea lan handia iruditzen zitzaidan. Gainera, bi ohartxo: bata, urtez urte egiten diren galderak eta nola galdetzen diren alda daitezke eta, horrek, konparaketak egitea zailtzen du. Bestea, galdera batzuk grafiketan jartzea zaila da eta ez dut burua asko apurtu dotore egiteko: Excel batean ahal izan dudana egin dut 😂

Interesa, zientziaren kontsumoa eta parte hartzea

Interesari dagokiola, zuzenean galdetzen denean 1-5 eskalan bere interesa esateko, medikuntza eta osasuna, elikadura eta kontsumoa eta zinea, artea eta kulturua parean daude, 3,6 inguruan; eta koska bat beherago ingurugiroa eta ekologia eta zientzia eta teknologia. Guztiak, beti ere, politika eta kirolen gainetik. 2022rekin alderatuta, aldaketatxoak ikusten dira. Beste kontu bat da erantzunak espontaneoak direnean, hor ia, jendeak ez ditu bere lehentasunen artean jartzen zientzia-gaiak.

Galdetzen denean zein puntura arte informazioa duten gaiei buruz 1-5 eskalan, 3tik behera gelditzen dira zientziarekin lotutako arloak. Neurri hau interesgarria da, adierazten duelako jendarteak bere interesen azpitik informazioa jasotzen duela. Hau da, tartea dugula zientzia, medikuntza edo ingurugiroaz gehiago hitz egiteko, jendearen interesa asetzeko.

Herritarrek zientzia-informazioa jasotzen dituzten kanalei buruz galdetzerakoan, erabiltzen dituzten 3 kanal aipatzeko eskatzen zitzaizkien. Lehenengo iturri gisa, dibulgazio-liburu edo aldizkariak eta telebista dira garrantzitsuenak, eta koska bat beherago prentsa, webgune institucional eta sare sozialak. Aipatutako hiru aukerak metatzean, iturri nagusia telebista izango litzateke, jarrian prentsa eta webgune instituzionalak, eta irratia eta podkastak agertzen dira ere. 2022 urtearekin alderatuta galdera hau aldatu dutenez, ez dut konparaketarik egin.

Zuzenean galdetzen denean zientzia-jarduera jakinak egin edo egin ez dituzten, gehien egin direnak izan dira familia eta lagunekin hitz egitea eta zientziari buruzko telebista eta irrati saioak kontsumitzea, 2022rekin alderatuta igotzen diren bakarrak. Dibulgazio-aldizkariak irakurtzea, zientzia-museotara joatea, dibulgazio-jardueretara joatea eta zientzia-prozesuetan parte hartzera jeitsi dira. Oro har, badirudi zientziaren kontsumoa pasiboa dela eta oso interesgarria da konfiantzazko ingurunean zientziaz beste hizketa-gai bat izatea.

Nork dibulgatu behar duen galdetuta, herritarrek erantzukizun nahusia unibertsitate eta ikerkuntza zentru publikoei ematen die erantzukizun nagusia. Orain dela bi urterekin alderatuta, oso deigarria da dibulgatzaileei erantzukizun askoz handiagoa ematen zaigula. Egia esan, galdera honetan aldaketa bat egin dute iruditzen zaidana eragin duena aldaketa hau. Orain dela bi urte “dibulgatzaileak sare sozialetan eta interneten” buruz galdetzen zen, eta orain “dibulgatzaileak” ñabardurarik gabe. Nolabait, erabiltzen diren kanalak eragina dute erantzukizunaren pertzepzioan.

Jaso duten zientzia-informazioaren ezaugarrie dagokiola, okerrera joan da jasotzen duten informazioa egiazkoa denaren ustea. Ulergarritasuna, aldiz, nabarmenki hovera egin du, sakontasuna baxua izaten jarraitzen badu ere. Informazio horiek zientzia modu positiboan aurkezten dute eta ez du uste informazio gehiegi jasotzen dutenik.

Zientzian parte hartzeko modu ezberdinei galdetuta, zientzia-erabakietan parte hartzea ez dirudi lehentasun bat, baina handitu da moduren batean edo bestean bere iritzia eman edo parte-hartzea nahiko luketenak. Hortaz, bideak bilatu beharko lirateke, nahi duten horiek parte har dezaten. Ze, manifestazioetara joatea izan ezik, eztabaidetara edo jarduetara joatea ez da egiten den zeozer.

Konfiantza

Herritarrek konfiantza handia dute mediku, zientzialari eta injenieriengan. Azken bi urteetan medikuengan konfiantza pittin bat galdu da eta zientzialariengan handitu. Lan egiten duten erakundeek, aldiz, konfiantza pikxa bat gutxiago sortzen dute eta azken bi urteetan igo da.

Iritziak, ikuspegiak eta kultura zientifikoa

Herritarrei hainbat arlotan zientzia eta teknologia onerako edo kalterako izan diren galdetuta, gizartearen bizi-kalitatea hobetu dutela eta gaixotasunei eta epidemiei aurre egiteko erabilgarriakzian direla. Ingurugiroaren kontserbazioan, lan-postu berriak sortzean eta askatasun indibudualen handitzean zalantza gehiago daude; eta herrialdeen arteko ezberdintasunak, kalterako izan dela gailentzen da.

Inkestako zati ezberdinetan, iritzi eta ikuspegiei buruz galdetzen da, eta biltzen saiatu naiz milaka grafiko ez egiteko.

Horietako batzuk 1-5 eskalan galdetu egin dira. Jendeak argi dauka zientzialariak adituak direla, beraien arteko zientzia-eztabaidak onak direla eta erabakiak ebidentzietan hartu behar direla (4ren inguruan). Koska bat beherago (3,6 inguruan) kokatzen dira zientzialariek interes komuna dutela eta metodo zientifikoa dela errealitatea ulertzeko modu bakarra. 3,4 inguruan kokatu ziren zientziak ezin duela dena azaldu eta prozedura estandarrak erabiltzen direla. Beherago kokatzen dira zientzialariek nahikoa informatzen dutela eta herritarren iritzia kontuan hartzen dutela. 2,5 inguruan kokatu ziren eskolan zientzia-ikasgaietan trebea ez izatea, zentzu komuna zientzia baino hobea dela, zientzilarien influentziak kezkatzen diela, zientzia teoría asko okerrak direla eta egunerokoan ez dutela zientziak jakin behar.

Beste gai batzuk, horietako batzuk amen-omenekin lotuak daudenak, 1-7 eskalan galdetu zituzten.

Jendarteak ez du zalantzarik aldaketa klimatiko antrogenikoan edo eboluzioan. Jende askok uste du kutsadura eta aldaketa klimatikoa konponbideak izkutatzen ari direla, birusak sortu direla askatasun indibidualak murrizteko eta farmazeutikek  txertoen arriskuak izkutatzen dituztela. Azken hau 2022 urtean ere galdetu zen eta, nabarmenki igo da. Estatu mailan bezain beste igo ez bada ere, 5 eta 7 artean erantzun zutenak 10 puntu igo dira bi urtetan (estatu mailan 20 puntu igo da). Nahikotxok ere minbiziaren sendagaia izkutatzen ari direla diote eta, gutxiagok, txertoen eta autismoaren arteko harremana dagoela. Azken hau estatu mailan asko igo bada ere (11 puntu 5 eta 7 artean erantzun zutenak), gurean berdintsu jarraitzen du. 

Oinarrizko bi prozesuri dagokiola, jendartearen gehiengoak entsegu klinikoak nola funtzionatzen duten behar bezala ulertzen du eta gehiengoak badaki zientzia sortzen duen ezagumendua behin behinekoa dela. Hala ere, ez dakitenak handitu dira bi erantzun hauetan.

Aurreko guztia kontuan hartuta, denetarik dago: badaude modu egokian ulertzen diren gaiak eta kezkagarriak diren hainbat gauza. Nire asko kezkatzen naute txertoen eta sendagaiak ezkutatzearen kontuak, zientzialarien asmoak zeintzuk diren argi ez egotea eta bere influentziak kezkatzea, eta zientziaren eta metodo zientifikoaren egokitasunarekin zalantzak izatea. 

Gogoeta txiki bat

Emaitza hauek non gauden esaten digute gutxi gora behera. Bakoitzak bere interpretazioa egingo du, bere ibilbidetik eta espektatibetatik abiatuta. Nirea argia da: oldarraldi antizientifikoari eusten ari gatzaio baina euste-dikeari pitxadurak ikusten zaizkio. Ez naiz konformatzen eustearekin edo pitxadurak handitzen direnean erreakzionatzearekin. Zientziaz hitz egiten bada ere, interesa badago ere, ezagutza sortzen den leku eta pertsonetatik urrun egiten da eta, nolabait, pasiboa da. Bidea argi dago, hortaz: herritarrek duten konfiantza hori nolabait laguntzea, merezi dugula frogatzeko. Hau da, konfiantza hori lantzen jarraitzea eta zientzian lan egiten dugunok gertukoak izatea. Bestela, espazio horiek bestelako mezu eta interesek beteko dituzte. Tira, hamar urte baino gehiago esaten eta egiten ari naizena: gertutasuna, apaltasuna eta zintzotasuna. Ez dago besterik eta datuek hori berresten dute.

Partekatu

#dazientziat #dibulgazioa #inkesta #kulturaZientifikoa #zientzia

Hego Euskal Herriko herritarren ikuspuntuak zientziari buruz 2024an

Ekaina bukaeran, Espainiako Fundación de Ciencia y Tecnologíak, bi urtean behin egiten duen “Zientzia eta Teknologiaren herritarren pertzepzio soziala” inkesta aurkeztu zuen. Emaitzok @elhuyar Aldizk

https://www.edonola.net/2025/07/07/hego-euskal-herriko-herritarren-ikuspuntuak-zientziari-buruz-2024an/

#GenetikaGenomikaTaBeste #Kafepintxo #dazientziat #dibulgazioa #inkesta #KulturaZientifikoa #zientzia

Hego Euskal Herriko herritarren ikuspuntuak zientziari buruz 2024an

Ekaina bukaeran, Espainiako Fundación de Ciencia y Tecnologíak, bi urtean behin egiten duen “Zientzia eta Teknologiaren herritarren pertzepzio soziala” inkesta aurkeztu zuen. Emaitzok @elhuyar@mast…

Edonola

Genetikaren gaurko mugarriak

Otsailaren 6an Durangoko Bizenta Mogel liburutegian izan nintzen liburutegiak eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak gonbidatuta, genetikaren gaurko mugarriei buruz hitz egiteko. Hitzaldi-solasaldia grabatuta gelditu zen eta EiTBren nahieran zerbitzuan eskuragarri duzue, ordubete soberan baduzue eta genetikari buruz kontutxo batzuei buruz (gene-informazioa ulertzea, gene-edizioa eta genetikaren dibulgazioa) ikasi, ulertu edo hausnartu nahi baduzue.

Aurten, nire buruari gardentasun ariketa bat jarri diot: egiten dudan dibulgazio-jarduera (ez-instituzional) bakoitzean, azaltzea zer egin dudan zientzia eta bere balioak transmititzeko dibulgazio-jarduera horrekin, #Zientziapoza deitu diodan ariketa, hain zuzen ere. Nire ideia zen blogean idazten nuenean, bukaeran erantsi egitea; eta beste formatu edo etxeetan, blogean sarrera batean azalean. Hortaz, hemen doa hitzaldi-solasaldi horrekin egin nahi izan nuenaren azalpena.

Zein zen nire helburua jarduera honekin?

Genetikak lilura handia sortzen duenez, azken finean biziaren hizkuntza delako, wow efektuaren atzean dagoena azaltzea eta bertaratuei informazio zehatza eta ulergarria eskaintzea. Horrela, genetikari buruzko informazioa jasotzen dutenean, informazio horri neurria behar bezala hartu ahal izateko.

Ze balio landu ditut?

Jakitearen lilura, zintzotasuna, zuhurtzia, erantzukizuna, historia, jakinmina elikatzea, gertutasuna, gardentasuna.

Nola saiatu naiz aurrekoa egiten?

Edukiaren aldetik, genetika modernoak ertz asko eta interesgarri dituenez, hiru ertzetan zentratu naiz.

  • Gene-informazioa ulertzea. Horrela deitu diet genetikak sortu diren lanabesei eta marko teorikoei, gene-informazioaren funtzionamendua ulertzeko garatu direnak. Sekuentziazioa, geneen funtzioaren kontrola eta ingurunearen eragina muin bezala hartuta, dakiguna eta ez dakiguna azaltzen saiatu naiz.
  • Gene-edizioa. Azken urteetan indartsuen jo duen gaia izan da hau eta, ondorioz, bai ala bai azaldu behar nuen. Zuhurtzia handiarekin, ikerkuntzan asko lagundu duela nabarmendu bai, baina osasun-arloan oraindik itxaron beharko dela azpimarratuta.
  • Genetikaren dibulgazioa. Honetan indar handia jarri izan nahi dut, genetikaren azalpen okerrak gauza lazgarriak eragin baititu (eugenesia edo arrazismoaren justifikazioa, esate baterako) eta herritarrek kontuak eskatu behar dizkigutela azpimarratzeko. Zientziak erantzukizun sozial handia du, genetika da berebiziko erantzukizuna duen jakintza-arloa.

Formaren aldetik, ostiral arratsaldea izanda, gertuko solasaldi bezala planteatu nuen. Gainera, niretzat, aste gogorra izan zen, bai lan-kargaren aldetik, bai bi egun lehenago pairatu nuen gertaera desatsegin batengatik. Hala, ondo pasatzera joan nintzen, komunikatzera eta genetikari diodan maitasuna eta griña transmititzera, zintzotasunez.

Partekatu

#dazientziat #dibulgazioa #genetika #kulturaZientifikoa #zientzia #zientziapoza

Zientziaren ertzetik

Durangoko Bizenta Mogel liburutegiko hitzaldi-solasaldien zikloa, zientzia-dibulgazioan oinarritzen dena.

Genetikaren gaurko mugarriak

Otsailaren 6an Durangoko Bizenta Mogel liburutegian izan nintzen liburutegiak eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak gonbidatuta, genetikaren gaurko mugarriei buruz hitz egiteko. Hitzaldi-solasaldia grabatuta gelditu zen eta EiTBren nahieran zerbitzuan eskuragarri duzue, or

https://www.edonola.net/2025/03/09/genetikaren-gaurko-mugarriak/

#GenetikaGenomikaTaBeste #Kafepintxo #dazientziat #dibulgazioa #genetika #KulturaZientifikoa #zientzia #zientziapoza

Zientziarik gabe, ez naiz, ez gara

Ikasturte hasieran, lankideei aurkeztu nienean dibulgazioan eta prestakuntzan aurretik genuena, azaldu nien kezkatuta nengoela. Kezkatuta, hor kanpoan, hainbat guda kultural daudelako eta zientzia galtzen doalako. Eta esan nien ere, egiten dudana egiten dudala etsi egit

https://www.edonola.net/2024/11/07/zientziarik-gabe-ez-naiz-ez-gara/

#GenetikaGenomikaTaBeste #Kafepintxo #dazientziat #dibulgazioa #KulturaZientifikoa #MunduaPikutaraDoa #zientzia

Zientziarik gabe, ez naiz, ez gara

Ikasturte hasieran, lankideei aurkeztu nienean dibulgazioan eta prestakuntzan aurretik genuena, azaldu nien kezkatuta nengoela. Kezkatuta, hor kanpoan, hainbat guda kultural daudelako eta zientzia …

Edonola

Ikasturte hasieran, lankideei aurkeztu nienean dibulgazioan eta prestakuntzan aurretik genuena, azaldu nien kezkatuta nengoela. Kezkatuta, hor kanpoan, hainbat guda kultural daudelako eta zientzia galtzen doalako. Eta esan nien ere, egiten dudana egiten dudala etsi egiten ez dudalako. Jakitun naizela umoretsua, adarjotzailea eta pixka bat marmartia izatea arriskutsua izan daitekela, ni serio ez hartzeko arriskua dagoelako, baina iruditzen zaidala aukera humanoa zientzia izan behar duela. Egoera oso serioa delako.

Hainbat bidez eta niretzat erreferenteak diren pertsonekin partekatu dut kezka hau. Eta azken astean nire kezka jada ezinegona bilakatu da. Batetik, Valentzian gertatutako hondamendia, klima-larrialdiak agenda hartu beharrean, klima-negazionisten, gezurtien eta amen-omenen festibal bat bilakatu da. Besterik, Trump-en garaipena errealitatearen ukazioan, gezurretan eta diskurtso nazietan oinarritu da. Hemen gaude, zientziafobia, antiarrazionalismo eta deshumanizazio tsunami bete-betean.

Zientzian joeran dago politikan “ez sartzera”, gizarte baten koordenatu eta parametro politikoek zientzian eragina ez balute bezala. Neutraltasuna aitzakia hartuta, gauza oso garrantzitsu eta ulergaitzak egiten ditugularen autokonplazientzian murgilduta, eta dibulgazioa hobby batera mugatua, egoera honetara heldu gara. Inoiz baino garapen zientifiko handien dugun garaian, jendeak ez du ezagutzen bere egunerokotasunean dagoen zientzia, azaldu ez diegulako. Konformatu gara eskoletan ematen den sasitransmisio formalarekin eta hemen gaude: metodo zientifikoa arrotza egiten zaion gizarte batean. Gure ofizioaren eta zaletasunaren oinarriak higatuta dauden gizarte batean. Horrek gezurrak zabaltzea eta errealitate partekatuak nahi ez izatera eraman gaitu. Eta neutralak izateagatik garesti ordainduko dugu. Nature ahaltsuak ohartzen zuen Europako ultraeskuineko gobernuek ikerkuntzan murrizketak egingo dituztela. Trumpek esan zuen, agian esan dituen egi bakanetakoa, Kennedytar negazia jarriko zuela Osasun sailaren parekoa den departamentuan, osasun-ikerkuntzan berebizikoak diren CDC, FDA edo NIH agentziak arriskuan jarriz. Ultraeskuina zientziaren aurka? Ezin zen jakin.

Puntu honetara helduta, sentsazioa daukat zerbait egin behar dela, dudala. Ez dakit erreferenteak ditudan lagunak hartu, kaka eman, ea kultura zientifikoaren aldeko manifestu bat egiten dugun. Edo bazkide edota kolaboratzaile naizen erakundeei eskatu agiri bateratu bat egin dezaten. Edo denok guztiok. Baina agenda publikoan kultura zientifikoarekin dugun arazoa jarri behar dugu. Orain arte egin dugun dibulgazio-lana aitortuta, onartzea ez dela nahikoa. Egiten dugun dibulgazio “zuria” egokia eta beharrezkoa zen orain dela hamar urte, orain dela bost urte asmatu genuen, baina azken hiruzpalau urteetan ez dugu jakin egoera aztertzen. Agian ez nuke horrela esan behar, lagunen bat haserretuko zaidalako. Ez dakit, dudan ezinegonak gordin hitz egitera narama.

Hala ere, dakidana da zientziarik gabe ez naizela. Munduan nire burua kokatzeko erabiltzen ditudan betaurrekoak dira, nire oinarria, distortsioak sortzen dituela jakitun banaiz ere. Ez da perfektua eta, okerrena, ikerkuntza-sistema eta berau gogoz martxan mantentzen dutenak dira zientziaren balioak gutxien praktikatzen dituztenak. Askotan hitz egiten dugu gizartearen kultura zientifikoaz, baina akademia-ikerketa-munduan, ez dakit nik… Edonola ere, iruditzen zait momentuz sortu dugun lanabesik egokiena dela errealitea ulertzeko eta, horrela, gure arazoei eta beharrei aurre egiteko, eta gure desioei bide emateko. Munduan jakinminarekin eta jakinmin hori asetzeko metodo-sorta batekin kokatzen naiz, zoriaren eta ziurgabetasunarekin dantzan. Horiek ukatzen dituen gizarte batean ez naiz, ez dut lekurik. Eta, iruditzen zait, halako gizarte bat ez-gizarte bat dela, ez gara, kontsentsu minimo batzuk bilatzera uko egin dion norbanako-sasitaldetara murrizten dela egitura soziala, beste taldeak deshumanizatzen dituena.

Guzti hau bota dut metroan eta autobusean mobilean idazten. Jakin badakidalako egunerokotasunean tarterik ez dudala izango. Agian hori ere arazoaren zati handi bat da ere. Patxadarik gabe ez dago pentsatzerik, pentsatzerik gabe ez dago zientziarik. Kafepintxo baten inguruan erabakiak hartzen ditugu?

Partekatu

https://www.edonola.net/2024/11/07/zientziarik-gabe-ez-naiz-ez-gara/

#dazientziat #dibulgazioa #kulturaZientifikoa #MunduaPikutaraDoa #zientzia

Far-right governments seek to cut billions of euros from research in Europe

Anti-immigration parties are pushing policies that are hostile or indifferent towards science.

Munduko Osasun Erakundeko Europako atalak aztertu egin du zenbat bizitza salbatu diren Europan COVID19aren txertori esker. Horretarako 2020ko Abendutik 2023ko Martxora arteko datuak aztertu dituzte eta ondorioztatu dute COVID19aren txertoek hilkortasuna ia %60 jaitsi zutela eta, ondorioz, 1,6 milioi bizitza salbatu direla. Pertsona nagusiek lehenengo errefortzuak jasotzean eta Omicron garaian salbatu ziren bizitza gehien. Horrek azpimarratzen du zein garrantzitsua den arrisku handien duten pertsonek txertoak egunean izatea.

Askotan irakurriko zenidaten zientzietan gauzak azaltzea ez dela sinplea, testuingurua eman behar dela eta komunikatiboki beste molde batzuk behar dituela. Horrek egungo testuinguruan zailtasunak sortzen ditu baina jokoan gehiegi dugunez, zientzia modu eraginkorrean komunikatu behar dugula. Berri hau brutala da zentzu horretan. Komunikatzen oso erraza da, mezua oso zuzena da eta marko oso inspiratzailea sortzen du: zientzia erantzukizunez egiten dugunean, bere dimentsio guztiak kontuan hartuta, eta politika kolektiboak, publikoak eta elkartasunezkoak martxan jartzen ditugunean, bizitzen hobekuntza ikusten dugu. Berriro ere: hil egingo ziren 10 pertsonetatik 6 bizirik daude ziztada ziztrin batengatik. Ia denok hartu genuelako denon onurako izango zelakoan, zientzian konfiantza izan genuelako, 1,6 milioi pertsona bizirik daude Europa mailan. Ze mezu hain potentea.

Photo by cottonbro studio on Pexels.com

Hala ere, berria besterik gabe pasa da. Ez ditu komunikabideen lerroburuak hartu, ez ditu albistegia ireki eta ez da sakontasunez gaia aztertu. Hori uda dela eta erredakzioek berriak behar dituztela. Berri honek egun osoa salbatuko luke eta mezu pozgarri, aberasgarri eta lasaigarri bat: bikain egin genuen gizarte bezala. Kasualitatez ikusi dut berria eta, nola ez, berehala Mastodonen zabaldu. Eta harrera oso ona izan du ze… berria oso potentea da eta ziur naiz gehienok halako berriak irakurri nahi ditugula. Arrakasta kolektibo bat izan da eta ospatu beharko genuke. Gainera, kontuan izanda, negazionistak beren matrakarekin jarraitzen dutela. Baina gauzak horrela daude.

Nahiko kuriosoa izan da berri honen garapena. Munduko Osasun Erakundeko Europako atalak berria bere webgunean abuztuaren 2an zabaldu zuen (zientzia-artikulua, berez, atzo arte argitaratu ez bazen ere) eta estatu espainolean Europa Press agentziaren bidez zabaldu zen atzo arratsaldean. Osagai guzti horiek izanda, irismen hain mugatua izatea oso harrigarria izan liteke, baina, tamalez, hemen gaude eta zientzia-berri batek irismenik ez izatea ez gaitu harritzen. Berri hain potente bat berriak errez sar daitezkeen garai batean ez bada sartzen, zaila izango dugu zientzia-berri xumeagoak urtean zehar zabaltzen. 

Photo by Poranimm Athithawatthee on Pexels.com

Inurri-lana egiten jarraituko dugu kultura zientifikoa gizartean zabaltzen eta, ondorioz, zientzia agendan sartzen. Bitartean, ospatu dezagun berri bikain hau: zientziak erantzukizunez jokatzen duenean eta gizarteak bere babesa ematen dionean bizitza hobeagoak bizitzeko aukera dugu. A ze mezu puska, ebidentzietan oinarrituta.

Partekatu

https://www.edonola.net/2024/08/09/covid19-aren-txertoak-16-milioi-pertsonaren-bizitzak-salbatu-ditu-europan/

#COVID19 #dazientziat #dibulgazioa #kulturaZientifikoa #txertoa #zientzia

COVID19-aren txertoak 1,6 milioi pertsonaren bizitzak salbatu ditu Europan

Munduko Osasun Erakundeko Europako atalak aztertu egin du zenbat bizitza salbatu diren Europan COVID19aren txertori esker. Horretarako 2020ko Abendutik 2023ko Martxora arteko datuak aztertu

https://www.edonola.net/2024/08/09/covid19-aren-txertoak-16-milioi-pertsonaren-bizitzak-salbatu-ditu-europan/

#GenetikaGenomikaTaBeste #Kafepintxo #COVID19 #dazientziat #dibulgazioa #KulturaZientifikoa #txertoa #zientzia

COVID19-aren txertoak 1,6 milioi pertsonaren bizitzak salbatu ditu Europan

Munduko Osasun Erakundeko Europako atalak aztertu egin du zenbat bizitza salbatu diren Europan COVID19aren txertori esker. Horretarako 2020ko Abendutik 2023ko Martxora arteko datuak aztertu di…

Edonola