Agur
Kaixo, edo
asko kostatu zait testu hau idaztea, beharbada beranduegi da. Ez naiz kapaza izan email gisara ez den eredu baten idazteko hau, hau erant…
https://uriola.eus/komunitatea/Ugalde/1766142203183-agur?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#gertakariak #bilbo

Agur
Kaixo, edo
asko kostatu zait testu hau idaztea, beharbada beranduegi da. Ez naiz kapaza izan email gisara ez den eredu baten idazteko hau, hau erantzun bat delako, azken batean.
Erantzuna, egindako lanari.
Uriolak Bilbo euskalduna eraikitzen egin duen lanari.
Prest!ek Arangoiti, Deustu, Deustuko erribera, Ibarrekolanda eta Saninazio euskaldun eraikitzeko egin duen lanari.
Erantzun bat da hau, gutun bat, aitortza bat. Ezin dena PDF batean kabitu.
Beharbada badakizue, eta beharbada ez, zenbat auzokide, zenbat bilbotar, geratu garen umezurtz, hein baten, zuen itxierarekin. Eta zenbatek egingo dugun borrokan bai prest! eta bai uriola bezalako ereduak itzuli eta gure sentitzearekin.
Besarkada handi bat, eta laster arte!
Uriola.eusBLB Komunikazio proiektuari amaiera emango diogu
Gaur, azaroaren 26an, Kafe Antzokian batu gara BLB Komunikazioaren etorkizunari buruzko erabaki garrantzitsu bat helarazteko. Guretzat gaurkoa ez da …
https://uriola.eus/bilbo/1764157759056-blb-komunikazio-proiektuari-amaiera-emango-diogu?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#gertakariak #bilbo

BLB Komunikazio proiektuari amaiera emango diogu
Gaur, azaroaren 26an, Kafe Antzokian batu gara BLB Komunikazioaren etorkizunari buruzko erabaki garrantzitsu bat helarazteko. Guretzat gaurkoa ez da egun erraza, baina gardentasunez eta arduraz jokatzea ezinbestekoa iruditzen zaigu, urte hauetan guztietan gure alboan egon zareten guztiei zor dizuegulako azalpena: irakurleei, kolaboratzaileei, babesleei eta, oro har, euskal hedabideei.
Uriola.eusAGUR ESATEKO UNEA HELDU DA
Irakurle maitea,
BLB Komunikazioa —PREST! eta URIOLA biltzen dituen egitasmoa— etete bidean dago. Eguberrietatik bueltan jada ez da martxan egongo.
https://uriola.eus/bilbo/1764110029680-agur-esateko-unea-heldu-da?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#gertakariak #bilbo

AGUR ESATEKO UNEA HELDU DA
Irakurle maitea,
BLB Komunikazioa —PREST! eta URIOLA biltzen dituen egitasmoa— etete bidean dago. Eguberrietatik bueltan jada ez da martxan egongo.
Uriola.eusAtzo emakume bat erditu zen San Ignazioko metro-geltokian
Atzo goizean, San Ignazioko metro-geltokian, emakume batek urak bota eta bere alaba ekarri zuen mundura. 9:30ak aldera gertatu zen, eta bertan zeuden…
https://uriola.eus/komunitatea/BLB/1762248146951-atzo-emakume-bat-erditu-zen-san-ignazioko-metro-geltokian?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#deustualdea #gertakariak #bilbo

Atzo emakume bat erditu zen San Ignazioko metro-geltokian
Atzo goizean, San Ignazioko metro-geltokian, emakume batek urak bota eta bere alaba ekarri zuen mundura. 9:30ak aldera gertatu zen, eta bertan zeuden bidaiari zein metroko langileek berehala eman zioten laguntza. Hasiera batean, askok pentsatu zuten emakumeari bihotzeko batek eman ziola, baina ostean ikusi zuten hori ez zela gertatutakoa.
Larrialdi-zerbitzuak azkar iritsi ziren geltokira, eta anbulantzia batek ama eta haurra ospitalera eraman zituen. Osasun iturriek jakinarazi zutenez, biak osasuntsu daude eta erditzea ondo joan zen.
Gertaerak harridura eta poza eragin zituen inguruan, eta metroaren funtzionamendua une batez eten arren, zerbitzua laster normaldu zen. Metro Bilbaok sare sozialen bidez zorionak helarazi zizkion amari eta familiari, eta eskerrak eman zizkien momentu hartan laguntza eman zuten bidaiari eta langileei.
San Ignazioko geltokian halako egoerarik ez da ohikoa, baina auzoko askok azpimarratu dute gertakariak erakusten duela “elkartasuna eta azkartasuna oraindik ere bizirik” daudela gure artean.
Uriola.eusBeste etxegabetze bat San Frantziskon, hirugarrena azken hilabetean
Goizean goiz bildu dira AZET Etxebizitza Sindikatuko kideak eta San Frantziskoko auzokideak etxegabetzearen aurrean deitutako auzo erantzunera. Etxeb…
https://uriola.eus/bilbo-zaharra/1751887852119-beste-etxegabetze-bat-san-frantziskon-hirugarrena-azken-hilabetean?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#bilbozaharra #gertakariak #bilbo

Beste etxegabetze bat San Frantziskon, hirugarrena azken hilabetean
Goizean goiz bildu dira AZET Etxebizitza Sindikatuko kideak eta San Frantziskoko auzokideak etxegabetzearen aurrean deitutako auzo erantzunera. Etxebizitzaren barruan sindikatuko kideak egon dira, eta horietako bi balkoian kateatu dira etxegabetzeari aurre egiteko. Sindikatuko kideek manifestaziori deitu dute arratsaldeko 18:00etan Mariaren Bihotza plazatik.
Uriola.eusJon Mirena San Pedro preso politiko deustuarra aske geratu da
30 urte baino gehiago kartzelan bete eta gero, pasa den ostiralean utzi zuten aske preso politiko deustuarra. Berarekin batera, Angel Lopez Anta ortu…
https://uriola.eus/deustualdea/1751286006079-jon-mirena-san-pedro-preso-politiko-deustuarra-aske-geratu-da?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#deustualdea #gertakariak #bilbo

Jon Mirena San Pedro preso politiko deustuarra aske geratu da
30 urte baino gehiago kartzelan bete eta gero, pasa den ostiralean utzi zuten aske preso politiko deustuarra. Berarekin batera, Angel Lopez Anta ortuellarra ere utzi dute aske, 23 urteren ondoren.
Uriola.eusErtzaintza auzokideekin oldartu da Alde Zaharreko familiaren etxegabetzean
Goizean goiz bildu dira AZET Etxebizitza Sindikatuko kideak eta Alde Zaharreko auzokideak etxegabetzearen aurrean deitutako auzo erantzunera. Bi ordu…
https://uriola.eus/alde-zaharra/1751022962445-ertzaintza-auzokideekin-oldartu-da-alde-zaharreko-familiaren-etxegabetzean?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#aldezaharra #gertakariak #bilbo

Ertzaintza auzokideekin oldartu da Alde Zaharreko familiaren etxegabetzean
Goizean goiz bildu dira AZET Etxebizitza Sindikatuko kideak eta Alde Zaharreko auzokideak etxegabetzearen aurrean deitutako auzo erantzunera. Bi ordu baino gutxiagoan adin txikiko seme-alabak dituen familia bat etxegabetu dute Bidebarrieta kalean. Polizia oldartu eta auzokideak bultzatu, ostikatu, borrarekin jo ditu. Guztira 12 pertsona identifikatu dituzte.
Uriola.eusBeste bi familia etxegabetu nahi dituzte Alde Zaharrean eta San Frantziskon
Datorren ostiralean Alde Zaharreko Bidebarrieta kalean Miguel, Rosario eta hauen familiaren etxebizitza defendatzeko eta berdin, uztailaren 7an, San …
https://uriola.eus/alde-zaharra/1750336737536-beste-bi-familia-etxegabetu-nahi-dituzte-alde-zaharrean-eta-san-frantziskon?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#aldezaharra #gertakariak #bilbo

Beste bi familia etxegabetu nahi dituzte Alde Zaharrean eta San Frantziskon
Datorren ostiralean Alde Zaharreko Bidebarrieta kalean Miguel, Rosario eta hauen familiaren etxebizitza defendatzeko eta berdin, uztailaren 7an, San Frantzisko kalean, Tamara eta bere familiaren etxebizitza defendatzeko dei egin du Azet Etxebizitza Sindikatuak.
Uriola.eusGizon bat atxilotu dute haur-pornografia deskargatzea egotzita
Eduki pedofiloko 12.300 artxibo baino gehiago deskargatuta zituen 59 urteko gizona atxilotu zuten atzo, hilak 11, BIlbon. Orain, atzemandako material…
https://uriola.eus/bilbo/1749716154985-gizon-bat-atxilotu-dute-haur-pornografia-deskargatzea-egotzita?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#gertakariak #bilbo

Gizon bat atxilotu dute haur-pornografia deskargatzea egotzita
Eduki pedofiloko 12.300 artxibo baino gehiago deskargatuta zituen 59 urteko gizona atxilotu zuten atzo, hilak 11, BIlbon. Orain, atzemandako materialean agertzen diren adingabeak identifikatzeko lanean jarraitzen dute agenteek.
Uriola.eus13.500 eurotik gorako kalte-ordaina ordaintzera zigortu dute Vueling
Bilboko Lehen Instantziako 12. epaitegiak Vueling zigortu du 12 bidaiariren hegaldia bertan behera uzteagatik aurrez abisurik eman gabe. Kaltetutako …
https://uriola.eus/bilbo/1749648682981-13500-eurotik-gorako-kalte-ordaina-ordaintzera-zigortu-dute-vueling?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#gertakariak #bilbo

13.500 eurotik gorako kalte-ordaina ordaintzera zigortu dute Vueling
Bilboko Lehen Instantziako 12. epaitegiak Vueling zigortu du 12 bidaiariren hegaldia bertan behera uzteagatik aurrez abisurik eman gabe. Kaltetutako bidaiariak ERREKLAMATUrekin jarri ziren harremanetan demanda jartzeko.
Uriola.eus