Elorri bertso eskola - Azken agurra

Azken agurra
Doinua: ETAren su etenetik
Prest! ta Uriolak lasterJarduna amaitu beharkoItxiera ulertzekoDaude horrenbeste gakoHortaz, Bilbon zeregin…
https://uriola.eus/deustualdea/1766572774839-elorri-bertso-eskola-azken-agurra?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#deustualdea #kultura #bilbo

Elorri bertso eskola - Azken agurra

Azken agurra Doinua: ETAren su etenetik Prest! ta Uriolak lasterJarduna amaitu beharkoItxiera ulertzekoDaude horrenbeste gakoHortaz, Bilbon zereginaBadaukagu guk biharkoBilbon euskaraz bizi nahiEta ezin dugulakoAterpe handia izandaBertoko euskaldunontzakoHedabide euskaldunakNon-nahi behar direlakoUrte guzti hauengatikBihotzez eskerrik asko Zenbat urtetan izan denPrest! Deustualdeko ikurra24 urtez eginBaitu lan oso xamurraHilero albistez hornituzGure inguruko lurraSani, Erribera etaElorriaga gailurraTraba ekonomikoekDute ondorio maltzurraGorde data, urtarrilak16 egun ziurraGuk eman diezaiogunMerezi duen agurra Elorri Bertso Eskola

Uriola.eus

Irakurleen txokoa - Ai gure juaneteak!

Patxo Telleriarekin batera egin genuen abenduaren 16an 2025eko azken irakurleen txokoa, Deustuko Liburundendan bertan. Ikuspuntu emozional eta ideolo…
https://uriola.eus/komunitatea/BLB/1766061663818-irakurleen-txokoa-ai-gure-juaneteak?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#deustualdea #kultura #bilbo

Irakurleen txokoa - Ai gure juaneteak!

Patxo Telleriarekin batera egin genuen abenduaren 16an 2025eko azken irakurleen txokoa, Deustuko Liburundendan bertan. Ikuspuntu emozional eta ideologikotik sortu du Patxok gero liburura ekarri duen Ai, gure juaneteak antzezlana, Mikel Laboaren dozena bat abestiren interpretazio propioaren bitartez. Proposamen bereziarekin datorkigu egilea, liburua berarekin eta musikariekin batera irakurtzeko aukera baitago, beti ere zure mugikorrak QR-ak irakurri ahal baditu. Proposamen berezia egin zigun baita ere saioan, lanaren nondik norakoak azaltzeaz aparte pasarte batzuk hitzez antzeztu baitzizkigun. Berak ikuskari hibrido bezala definitzen duen obra ikusteko aukera egongo da Deustun bertan urtarrilean bertan, beraz, adi Patxoren berriei.

Uriola.eus

Hika ez da museoko bitxikeria

Eguberrien atarian gaudela, ez al zaizue itzela iruditzen lana bukatu eta sofan gozo-gozo etzateko momentu hori? Nik guztiz maite dut; askok esango d…
https://uriola.eus/komunitatea/BLB/1765878433972-hika-ez-da-museoko-bitxikeria?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#deustualdea #kultura #bilbo

Hika ez da museoko bitxikeria

Eguberrien atarian gaudela, ez al zaizue itzela iruditzen lana bukatu eta sofan gozo-gozo etzateko momentu hori? Nik guztiz maite dut; askok esango didazue urteak betetzearen ondorio zuzena dela; are gehiago, etxekoandre bihurtu izanaren komeriak. Baliteke, baina zergatik errutina gorrotatu eta une oro asteburuaren zain bizi? Azken boladan, uneko momentuez gozatzen saiatzen nabil, egunerokotasuna ere zoragarria izan daitekeelako.  Beraz, horrelako batean, albistegia ikusteari ekin nintzaiola kafesnea eskuan, honakoa entzun nuen: “Dragoi Bola Super animearen 131 atalak lehenengoz euskaraz ikusi ahalko dira EITBren Primeran plataforman”. Hori bai nostalgia sentitu nuena! Zer eta Dragoi Bola; nire txikitako marrazki bizidun kuttunenak gogora ekarri nituen. Ziur aski, nire moduan, zuetako askok euskara Goku edota Vegetaren ahotsetan ezagutu zenuten. Orduan ez nintzen ohartu, baina nire lehen hartu-emana euskararekin hikaz izan zen.  Bueno, irakurle, nire buruhausteekin nahastu aurretik, hitz egin dezagun hikaren gainean apur bat, bai? Esan bezala, txiki-txikitatik jaso nuen adiskideen arteko hizkera hori; dena den,…

Uriola.eus
Ikasleen gelak

IRUDIAK BERBETAN: Deustuko umeak

Uriola.eus

Hind-en ahotsa

Baliteke irakurle askok La voz de Hind entzun izana zinemako karteldegian ikusi aurretik ere.Veneziako festibalean jasotako hogei minututik gorako tx…
https://uriola.eus/komunitatea/BLB/1765442455112-hind-en-ahotsa?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#deustualdea #kultura #bilbo

Hind-en ahotsa

Baliteke irakurle askok La voz de Hind entzun izana zinemako karteldegian ikusi aurretik ere.Veneziako festibalean jasotako hogei minututik gorako txalo zaparrada hark — TikToken biralbihurtu zena— imajinario kolektiboan kokatu zuen filma aretoetara iritsi aurretik. Baina sare sozialen munduan, azalekoa den ospakizun horren atzean, bere pisu moralagatik arreta berezia eskatzen duen pelikula bat dago; ez soilik sortzen duten zaratagatik. Pelikularen estreinaldiaitxaroten nagoen momentuan idazten ditut lerro hauek, eta arraroa da ikusi ez dudan filme baten inguruan mintzatzea, baina ezinezkoa egiten zait, istorio honek bere lehen pausoak eztabaida publikoan eman baititu. Hinderen ahotsa munduan zehar ezaguna egin zen, hari aurre egin ahal izan baino lehen ere. Hind Rajaben istorioak, Gazan harrapatuta dagoen neskato palestinarraren benetako deitik abiatuta berreraikia izan da. Indarkeria erakusten ez duen, baina sentitzen den lurralde batean jartzen du ikuslea. Zuzendariak, Ben Haniak, zuzeneko irudirik eskaini gabe, espazio deseroso eta etikoa irekitzeko gai izan da. Honek israeldarren…

Uriola.eus

Teknologia ikasgeletan: ez deabrua, ez salbazioa

Azken urteotan, gailu digitalen presentziak eztabaida bizia eragin du irakasleen, familien eta hezkuntzako adituen artean. Batzuentzat, pantailak meh…
https://uriola.eus/komunitatea/BLB/1765268132460-teknologia-ikasgeletan-ez-deabrua-ez-salbazioa?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#deustualdea #hezkuntza #bilbo

Teknologia ikasgeletan: ez deabrua, ez salbazioa

Azken urteotan, gailu digitalen presentziak eztabaida bizia eragin du irakasleen, familien eta hezkuntzako adituen artean. Batzuentzat, pantailak mehatxu bat dira: distrakzioa, arreta galtzea eta ikasteko metodo tradizionalak bertan behera uztea sustatzen dute. Beste batzuentzat, berriz, ikasleak gero eta mundu teknologikoagoan prestatzeko ezinbesteko tresnak dira. Hala ere, bi muturren artean aukeratzea baino gehiago, teknologiaren abantailak aprobetxatzeko oreka zentzuduna aurkitzea da gakoa, ikaskuntza tresna tradizionalaren balioak alde batera utzi gabe. Hezkuntzan gailu digitalak erabiltzearen abantailak nabarmenak dira. Segundo gutxi batzuetan informazio kantitate izugarria eskuratzeko aukera ematen dute, eta ikasle bakoitzaren beharren arabera kontrastatu, sailkatu eta eraldatzeko aukera ematen dute. Gainera, autonomia, pentsamendu kritikoa eta lankidetza-lana sustatzen dituzte, ikasleek edukiak sortu, partekatu eta eztabaidatu baititzakete ikaskideekin edo irakasleekin modu dinamikoan. Zentzu horretan, haren erabilera deabrutzea gure garaiko errealitate bat ukatzea litzateke, ondo kudeatuta hezkuntza-prozesua aberastu dezakeena. Hala ere, benetako arazoa ez dago ikasgelan, ikasgelatik kanpo baizik. Eguneroko bizitzan, haur eta nerabe askok pantailen…

Uriola.eus

[IRITZIA] Paisaia-mapa

Nola definituko zenuke paisaia kontzeptua? Puntu altu batetik ikus daiteken bista panoramikoa, agian? Lurralde baten itxura, beharbada? 
Lerro hauet…
https://uriola.eus/komunitatea/BLB/1764846914595-paisaia-mapa?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#deustualdea #iritzia #bilbo

Paisaia-mapa

Nola definituko zenuke paisaia kontzeptua? Puntu altu batetik ikus daiteken bista panoramikoa, agian? Lurralde baten itxura, beharbada?  Lerro hauetan paisaia kontzeptuaren inguruko hausnarketa eta definizio konplexuago bat proposatzen da. Izan ere, kontzeptuak berak dakarrena aurreratzearren, esan genezake norbanako bakoitzak lurralde berdin bateko paisaia ulertzeko modu ezberdin bat duela. Izan ere, zentzumenen bitartez jasotzen dugunak eta baita esperientzien bitartez gure gogamenean gordeta gelditzen den horrek guztiak definitu dezake nolabait paisaia, lurraldeko berezko natura eta materialtasuna albo batera utzi gabe. Eta, horrek zer esan nahi du? Bada, paisaia norbanako batek lurralde konkretu baten inguruan jasotzen duen eta lurralde horren ezaugarri material eta naturalen arteko batura dela. Nolabait, subjektibotasunean oinarritzen da beraz paisaia, norbanako bakoitzak berea propioa duelako, bereizmen-maila propioa, eskala propioan ulertzen du bakoitzak jasotzen duen paisaia. Bestalde, kartografiaren ideia dugu, mapa. Pentsa genezake mapa lurralde konkretu baten paperezko eredua dela, eta bere eskala eragiketa matematiko baten bitartez errespetatzen duen marrazkia. Horren…

Uriola.eus

Ireki da GazteKluba Gabonak programarako izen-ematea

Sormena, kirola eta teknologia ardatz izango dituen egitarau zabala, 12 eta 17 urte arteko gazteei zuzenduta
https://uriola.eus/komunitatea/BLB/1764334540708-ireki-da-gaztekluba-gabonak-programarako-izen-ematea?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#deustualdea #aisia #bilbo

Ireki da GazteKluba Gabonak programarako izen-ematea

Sormena, kirola eta teknologia ardatz izango dituen egitarau zabala, 12 eta 17 urte arteko gazteei zuzenduta

Uriola.eus

‘Igogailua’ antzezlanaren aurrestreinaldia bihar La Fundición aretoan

Bihar, azaroaren 27an, Igogailua antzezlanaren aurrestreinaldia izango da Deustuko La Fundición aretoan, eta emanaldia euskaraz eskainiko da. Ikuskiz…
https://uriola.eus/komunitatea/BLB/1764252035565-igogailua-antzezlanaren-aurrestreinaldia-bihar-la-fundicion-aretoan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

#deustualdea #kultura #bilbo

‘Igogailua’ antzezlanaren aurrestreinaldia bihar La Fundición aretoan

Bihar, azaroaren 27an, Igogailua antzezlanaren aurrestreinaldia izango da Deustuko La Fundición aretoan, eta emanaldia euskaraz eskainiko da. Ikuskizuna 19:00etan hasiko da, eta 14 euroko sarrerak dagoeneko eskuragarri daude aretoaren webgunean: https://www.lafundicion.org Proiektuaren ekoizpena Fábrica de Brujas kolektiboarena da, arte eszenikoetan ibilbide luzea duten profesionalek osatutako konpainia berriarena:haien arabera, antzerkia esperientzia bizi, emozional eta eraldatzailetzat ulertzen dute. Antzezlana esperientzia erreal batean oinarritzen da: bizitza bat kolokan jartzen duen gaixotasun baten diagnostikoan. Istorioak protagonista igogailu batean harrapatuta geratzen den unetik abiatzen da, baina espazio horrek ez du errealitate fisiko soil bat irudikatzen, baizik eta inkontzientearen geruzetan barrena egindako bidaia existentzial bat. Proposamenak poesia bisuala, antzerki fisikoa eta musika hipnotikoa uztartzen ditu, ikuslea esperientzia sentsorial eta emozional batean murgilduz.  Antzezlanak 81 minutuko iraupena du, eta tragikomedia garaikide gisa aurkezten da, errealismoaren eta ametsaren arteko mugan. Arantza López da lanaren dramaturgo eta zuzendaria, eta antzezleak Itziar Fragua, Leire Ormazabal eta Aiora Sedano dira. Oholtza…

Uriola.eus
Yoga euskaraz Bidarte udaltegian

Bihar izango da, azaroak 25, arratsaldeko 18:30ean

Uriola.eus