Egun on!

'Jakin 273-274: Komunitateari begirako kooperatibismoa' aldizkaria kalean da: https://jakin.eus/albisteak/jakin-273-274-komunitateari-begirako-kooperatibismoa/
@Jakin

Bertan, nik idatzitako 'Herri Kooperatibak, praktikara eramandako ideia politiko bat' artikulu luzea aurkituko duzue.

Hemen irakurri dezakezue ere: https://nasa.talaios.net/index.php/s/x3emzP3ziBDx8J9
@Talaioskoop @ekintzakoop @Olatukoop

#ESE #PentsatzekoEkin #HerriKoop

File:Karkarcar kooperatibaren ibilgailu partekatua Arrotxapean.jpg - Wikimedia Commons

Olatukoopeko kultura interkooperazio sarearen topaketa ibiltarian, Bartzelonan eman dugu bigarren eguna.

Parallel62 aretoa ezagutu, eta ondoren Bloc4-era joan gara. Bertan CulturaCoop ezagutzeko aukera izan dugu, Catalunyako Lan-elkartuko Kooperatiben Federazioko kultura sektoriala.

Ondoren Sants auzoko hainbat proiektu ezagutu ditugu: Trama, La Lleialtat Santsenca, La Ciutat Invisible liburutegia eta Deskomunal jatetxe eta aretoa. Ederki bazkalduta amaitu dugu bisita.

#CulturaCoop #ESE

Ikastolen kontra egiteak kasik Nafarroako Gobernua hautsi du.

Herriarena dena ez da ukitzen, tresna publiko-komunitario-kooperatiboek duten erresilientzia erakutsiko dute.

#ESE #Hezkuntza #Ikastolak

«Mugimendu baten ideia soilik horrekin eta ondoren sortzen da: energia sortzaileek eta mugimenduaren beraren neurrigabekeriak askatua. Ekintzek sortzen dituzte ametsak eta ideiak, eta ez alderantziz.»

Henri Lefebvre

#Ekintza #ESE #Koop #GerezienDenbora

RE: https://mastodon.eus/@Olatukoop/116572607738825772

Tania burkidearekin egin dugun saioa biziki garrantzitsua izan da.

Pertsona migratuen ezohiko erregularizazioaren oinarriak, prozedura, zailtasunak eta ezinegonak ezagutu ditugu.

Gure proiektuetatik gure herrietan nola lagundu dezakegun aztertu dugu.

Borroka antirrazista gure borroka dela argi dugu, gainera Europatik etorriko diren pakto nekropolitiko gogorren aurrean saretu, antolatu eta tresnak sortu beharko ditugu.

Gaurkoa lehen pauso bat izan da.

#ESE #Antirrazista

🌊✨ Gaur, duela 12 urte ereindako sare batek bizirik jarraitzen du.

2012an abiatu zenetik, Olatukoopek bidea egin du ESE, kooperazioa eta burujabetzak erdigunean jarriz. Urte hauetan guztietan, pertsona, proiektu eta komunitate askoren arteko elkarlanari esker eraiki dugu sarea.

Eskerrik beroenak urte hauetan bidelagun izan zareten guztioi. Zuek gabe ezinezkoa izango zen.

Zorionak eta gora Olatukoop! 🌊

#Olatukoop #ESE #Kooperatibismoa #12Urte

Sareak piztu pertsona migratuen ezohiko erregularizazioaren zerbitzura

Gaur goizean @Torrekua n izan gara, Taniaren eskutik pertsona migratuen ezohiko erregularizazioaren inguruko tailerrean.

Informazioa, aholkularitza, pribilegio zuriak atzean uztea eta sare komunitarioak ehuntzea da inor atzean gera ez dadin.

Eskerrik asko Enarak Kooperatibari eta parte-hartzean aritu zareten guztioi 💛✊🏾

#Erregularizazioa #PertsonaMigratuak #Migrazioa #Eskubideak #HarreraHerria #ESE #Olatukoop

Egun on!

Bihar maiatzak 14 11:00-13:00 tartean «Sareak piztu pertsona migratuen ezohiko erregularizazioaren zerbitzura» izeneko tailerra egingo dugu Torrekuako 3. solairuan.

Bertan Enarak kooperatibako eta Olatukoopeko kide den Tania Cañas Siriany abokatuarekin, estatu espainiarrean ireki den ezohiko erregularizazio aukeraren aurrean gure proiektuak nola kokatu ikasiko dugu.

Aukera bikaina antiarrazismoa egunerokotik egiteko.

Eman izena: https://torrekua.eus/agenda/ekitaldiak/pertsona-migratu-erregularizazioa

#ESE #Antirrazista