RE: https://mastodon.eus/@Olatukoop/116572607738825772
Tania burkidearekin egin dugun saioa biziki garrantzitsua izan da.
Pertsona migratuen ezohiko erregularizazioaren oinarriak, prozedura, zailtasunak eta ezinegonak ezagutu ditugu.
Gure proiektuetatik gure herrietan nola lagundu dezakegun aztertu dugu.
Borroka antirrazista gure borroka dela argi dugu, gainera Europatik etorriko diren pakto nekropolitiko gogorren aurrean saretu, antolatu eta tresnak sortu beharko ditugu.
Gaurkoa lehen pauso bat izan da.



