#EHDigitala k hausnarketarako plazaratzen dituen artikuluen ekarpen berria. Gorka Julio Hurtado @teketen en eskutik, Gaur8n

Gardentasunaren kodeak

https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2025-11-08-06-00/hemeroteca_articles/gardentasunaren-kodeak

@teketen.ek azaltzen digu administrazio publikoek bultzatu eta erabilitako aplikazioak auditagarriak (iturri-kodea aztertzeko aukera) izatearen garrantzia, eta honek software librearekin duen ezinbesteko lotura.

#EHDigitala #Algoritmoak #Kodea #Gardentasuna

#IPES @Teks @mrafundazioa @Iratzarfundazioa #iparhegoafund

'Gardentasunaren kodeak'

https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2025-11-08-06-00/hemeroteca_articles/gardentasunaren-kodeak

«Gardentasun algoritmikoa, aldiz, algoritmoek hartutako erabakietan parte hartzen duten faktoreak ikusgai, ezagugarri, auditagarri eta azalgarriak izan behar direla adierazten duen printzipioa da»

Gorka Julio Hurtado @teketen Gaur8n, Euskal Herria Digitala analisi kolektiboaren ildoan.

Irudia: @Yeray

#EHDigitala #Algoritmoak #Kodea #Gardentasuna

#IPES #TEKS @mrafundazioa @iparhegoafund @Iratzarfundazioa

'Algoritmoen kontrola: gure eskubideak defendatzeko lubaki digitala'

https://etzi.pm/algoritmoen-kontrola-gure-eskubideak-defendatzeko-lubaki-digitala/

«Algoritmoen gardentasuna estuki lotuta dago software librearekin. Kode itxiak, copyright bidez babestuta, azterketa kolektiboa eragozten du, eta interes publikoko erabakiak gutxi batzuen esku uzten ditu. Software libreak, aldiz, edozein pertsonari aukera ematen dio sistema ikuskatzeko eta hobetzeko, ezagutza egokiak baldin baditu»

@desertorea Etzin.

#Algoritmoak #Gardentasuna #SoftwareLibrea

Algoritmoen kontrola: gure eskubideak defendatzeko lubaki digitala - etzi.pm

Algoritmo hitza tekniko eta urruna iruditu arren, gure eguneroko bizitzaren parte da, modu sakonean. Algoritmoek erabakitzen dute sare antisozialetan zer albiste ikusten ditugun, mailegu bat onartzen ote diguten, edo zer hautagai aukeratzen dituzten lanpostu baterako. Are gehiago, administrazio publikoak ere erabiltzen ditu izapideak kudeatzeko. Algoritmo bat, besterik gabe, datuetatik erabakiak hartzen dituen arau multzo bat […]

etzi.pm

📓 #GardentasunAlgoritmikoa|ri egindako ekarpen xumea.

✍️ «Batzuek diote algoritmo baten funtzionamendua erakusteak segurtasuna arriskuan jar dezakeela. Hala ere, honek sekretismoa eta segurtasuna nahasten ditu.»

➡️ Algoritmoen kontrola: gure eskubideak defendatzeko lubaki digitala https://etzi.pm/algoritmoen-kontrola-gure-eskubideak-defendatzeko-lubaki-digitala/

#Algoritmoak #Eskubideak #Gardentasuna #Digitalizazioa #JustiziaAlgoritmikoa

📢 Espainiako Auzitegi Gorenak arrazoia eman dio @civio|ri: Espainiako Gobernuak BOSCO-ren iturburu kodea entregatu beharko du (bonu soziala nork eskuratu dezakeen zehazten duen algoritmoa).

⚖️ Jurisprudentzia sortzen duen epai hau urrats historikoa da.

🚫 #GardentasunAlgoritmikoa! Kutxa beltzek ezin dute eskubide sozialen inguruan erabaki!

🔗 https://civio.es/novedades/2025/09/17/civio-abre-camino-en-la-transparencia-algoritmica-el-supremo-condena-al-gobierno-a-entregar-el-codigo-fuente-de-bosco/

#Algoritmoak #Eskubideak #Gardentasuna #Digitalizazioa

Civio abre camino en la transparencia algorítmica: el Supremo condena al Gobierno a entregar el código fuente de BOSCO

La sentencia, que crea jurisprudencia, considera que el uso de aplicaciones en la toma de decisiones públicas debe ir acompañada de transparencia que permita su fiscalización. Rechaza que la seguridad nacional o la propiedad intelectual puedan limitar de forma absoluta este “derecho constitucional”.

Civio

'Agente autonomoak ordenagailuan: Adimen Artifizialaren mugarri berria'

https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/2025-08-30/hemeroteca_articles/algoritmoak-bizi-gaitu

«Algoritmoak ez dira neutroak, ezta kaltegabeak ere. Sare sozialetako iragazkietatik hasi eta lan-aukeretako gomendioetara arte, algoritmoek erabakiak hartzen dituzte gure ordez»

Gorka Julio Hurtado @teketen Gaur8n, Euskal Herria Digitala analisi kolektiboaren ildoan.
#EHDigitala #Algoritmoak

#IPES #TEKS @mrafundazioa @iparhegoafund @Iratzarfundazioa

Algoritmoak bizi gaitu

Algoritmo” hitzak zuen zentzu ia soilik teknikoa galdu du eta hitz polisemiko bilakatu da. Askorentzat, “algoritmoa”, generikoan,...

GAUR8 - mila leiho zabalik

🤖 Adimen artifizialaren kolonialismoaren muina ez da juridikoa, baizik eta etikoa. Erauzketa digitalaren adibide garbia delako: datuen eremuan kolonialismo ekonomikoaren logikak errepikatzen dituen praktika. Komunitate periferikoek sortutako baliabideen apropiazioa, botere korporatiboaren kapitala elikatzeko.

✍️ Metaren eta adimen artifizialaren kolonialismo digitala https://blogak.argia.eus/dabid-martinez/2025/08/10/metaren-eta-adimen-artifizialaren-kolonialismo-digitala/

#AA #Algoritmoak #BurujabetzaTeknologikoa #Internet #Kapitalismoa #Meta #AArpilatzea

Metaren eta adimen artifizialaren kolonialismo digitala - Leihotik ihesi

Drop Site News hedabideak (botere-abusuak mundu mailan agerian jartzeagatik ezaguna) argitaratutako ikerketak interneten bilakaeran kezka sortu beharko lukeen joera baten adierazle den albistea argitaratu du. Facebook, Instagram eta WhatsApp-en jabe den Meta multinazionalak scraping masiboa egin du, mundu osoko sei milioi webgune baino gehiagoren datuak automatikoki kopiatuz. Tartean Euskaltzaindia, Emakunde, Naiz, Deia, EITB, Halabedi, Ikasbil, […]

Leihotik ihesi

Sabotaje algoritmikoaren alde

«I will overturn, overturn, overturn, it[…]»
Ezekiel 21:27 – King James Version

«Algoritmo guztien gainetik, algoritmo guztien azpitik»
Xabier Landabidea

Deseroso nago, deseroso gure jendarteak teknologiarekiko hartu duen jarrera kasik erlijiosoarekin, eta deseroso, horri aurre egiteko ikusten dudan ezintasun politiko eta sozialarekin. Ikara sor dezaketen joerak ikusten ditugu, jenderik gabeko sare sozialak adibidez, eta tragedia baino kakaztearen ondoriozko fartsa iruditzen zait. Beste adimen artifizial baten bila euskal eskalan lan egin beharko dugu, eta ni hor aurkituko nauzue, baina ez zait aski. Borroken eta borrokarako tresnen aliantza berriak egin beharko ditugu, teknomonoteismoa ezarri nahi duten idiotak garaitzeko. Sua behar dut (RF Kuang-en modura), kolektiboki erabakitzen dugunean, kalte egiten diguten ustez atzeraezinak diren teknologia horiek itzaltzeko, ez… errautsetaraino erretzeko! Eta bide teknopolitiko berriak abiatzeko, bizitzaren alde egingo dugu, tresna berriekin.

Egunerokoak eta praktikak pentsamendurako uzten dizkidaten tarte txikietan, zerbait aurkitu dut, Ludd eta Internazional Situazionistaren arteko zerbait, katastrofista izan gabe, apokaliptikoa izan nahi duen proposamen politiko eta estetiko bat, Sabotaje Algoritmikoa, eta hau azaltzen duen Manifestua.

Manifestuak sistematikoki egituratutako hamar proposamenen segida osatzen du, 0tik 9ra zenbatua, bakoitzak marraztuz Sabotaje Algoritmikoa kontzeptu kritikoa osatzen duten oinarrizko printzipioak, ikuspegi estrategikoak eta adierazpen estetikoak, kultura digitalaren eta informazioaren teknologiaren marko zabaldu eta korapilatsuetan barrena.

Horrela, The Algorithmic Sabotage Research Group (ASRG) talde konspirazional, estetiko-politiko, eta praktikan oinarrituak proposatuta, manifestua euskaratu dut bizitzak utzi didan tarte txiki batean, algoritmo guztien gainetik, algoritmo guztien azpitik pentsatu eta antolatu gaitezen.

ASRG taldeak ideia gehiago ere baditu, lantzen ari naiz, eta ekarriko ditut hona, orain lehen proposamena, Manifestua irakurri, hobetu, solastu eta ekinen dugu:

Sabotaje Algoritmikoari buruzko manifestua

Atenas, 2024ko maiatza

  • Sabotaje Algoritmikoa tekno-desobedientzia figura bat da teknologiaren kritikan ez dagoen militantziarentzat.
  • Teknologiarekiko ezinikusi atabikoaren ordez, Sabotaje Algoritmikoa, erabiltzen duen komunitatearen indarretik sortzen den kontrabotere modu bat bezala irakur daiteke.
  • Sabotaje Algoritmikoak miserian loratzen den marko ideologiko kapitalista zeharkatzen du, orainean subertsio lana eginez, menperatze algoritmikoaren forma garaikideak deseginez, utzikeria eta automatikotasun orokortuaren aurrean ekintza etikorako espazioak eskatuz.
  • Sabotaje Algoritmikoa sailkapen sozial, juridiko edo algoritmikoko edozein sistemaren aurretiko ekintzara bideratutako elkartasun-konpromisoa da.
  • Sabotaje Algoritmikoa autonomia sozialaren aldeko mugimendu zabalago baten berrikuntza estrukturalaren parte da, zeinak teknologia hegemonikoaren harraparitzei aurre egiten dien ekintza zuzen basatiaren bidez, kontzienteki justizia sozialaren eta berdinzaletasunaren idealekin lerrokatuta.
  • Sabotaje Algoritmikoak errotik eraldatzen ditu gure egitura teknopolitikoak, inperio algoritmikoan estratifikatuta dauden egiturazko bidegabekerietatik, ikuspegi supremazistetatik eta botere autoritario nekropolitikotik aldenduz, haien materialtasuna eta ondorioak nabarmenduz, bai karbono isuriei dagokienez, bai kontrolaren zentralizazioari dagokionez.
  • Sabotaje Algoritmikoak botereari eta etekinen maximizazioari mesede egiten dien umiliazio algoritmikoa arbuiatzen du, elkar-laguntza eta solidaritate jardueretan zentratuz.
  • Teknopolitikaren lehen urratsa ez da teknologikoa, politikoa baizik. Ikuspegi feminista erradikal, antifaxista eta dekolonialak erronka politikoa dira Sabotaje Algoritmikoarentzat, interdependentzia eta zaintza kolektiboko gaiak inperio algoritmikoaren optimizazio erredukzionisten aurrean kokatzen dituztelako.
  • Sabotaje Algoritmikoak bortizkeria algoritmikoaren eta teknosoluzionismo faxistaren aurka borrokatzen du, pentsamolde ezberdin bat, kontrainteligentzia kolektibo bat adieraz dezaketen erresistentzia artistiko eta aktibistetan arreta jarriz.
  • Sabotaje algoritmikoa teknologia kaltegarriaren murrizketa komunitarioaren beharraren defentsa emantzipatzailea da, algoritmoaren gainetik eta azpitik segregazio abstraktuaren aurka borrokatuz.
  • #AA #adimenArtifiziala #algoritmoak #burujabetzaTeknologikoa #etorkizuna #InternazionalSituazionista #ludismoa #PentsatzekoEkin #SabotajeAlgoritmikoa #situazionismoa #sua #teknologia #teknopolitika

    https://etzi.pm/sabotaje-algoritmikoaren-alde/

    Jenderik gabeko sare sozialak | teknopata.eus

    Kakaztea geldiezina da. Facebookek iragarri du AA bidez sortutako profilak onartuko dituela plataforman. Zertarako?!?

    teknopata

    📢 @Ikusgela ren #ERRONKADIGITALAK emankizunaren lehen bideoa ikusi berri dut.

    👉 Zer dira #algoritmoak ?

    Konplexua den hori sinpleki azalduz herritarren kontzientzia piztu dezakegu.

    Hurrengo kapitulua ikusteko irrikitan naiz.

    #UlertuzBurujabe
    #BurujabetzaDigitala

    https://peertube.eus/w/wY9Wwv3RRbrHrdtHPjGnq8

    Algoritmoa: zer da? Eta nola eragiten digu?

    PeerTube

    IEB2022. Informatikari Euskaldunen XII. Bilkura: Adimen Artifiziala.

    Gaiak ertz ugari dauzka eta bilkura gune egokia izan daiteke horiek erakutsi eta eztabaidatzeko: Adimen Artifizialaren garapena eta egungo erronkak, erakundeen eta industriaren estrategiak eta aplikazio nabarmenenak, hezkuntzan eta ingurugiroan dauzkan inplikazioak, algoritmoen etika, datuen pribat

    https://haritulab.eus/egutegia/5461/

    #adimenartifizaila #algoritmoak #aukerak #bazterkeria #boterea #etika #filosofia

    IEB2022. Informatikari Euskaldunen XII. Bilkura: Adimen Artifiziala. – HarituLab