Asteburu on!

Badakizue #DeltaChat @delta mezularitza-aplikazio deszentralizatu eta segurua %100 #euskaraz erabilgarri dagoela?

Zalantzarik baduzue, orain webgune ofizialean azalpenak ere euskaraz @desertorea eta @trikutik kideen lanari esker: https://delta.chat/eu/

Asteburu euritsu hau momentu egokia izan daiteke ezagutu, probatu eta trantsizioa abiatzeko ☺️

#MezularitzaBanatua #Sarebanatuak #SoftwareLibrea #Pizkundea #Euskara

Delta Chat: Delta Chat, mezularitza seguru deszentralizatua

Delta Chat mezularitza-aplikazio deszentralizatu eta segurua da 💬 Berehalako mezularitza fidagarria, profil anitzeko eta gailu anitzeko euskarriarekin ⚡️ Eman izena chatmail errele seguru eta elkar...

@homeassistant erabiltzen baduzue, dagoeneko euskarazko ahotsa jar diezaiokezue Piper aplikazioa instalatzen badiozue!!

Mila esker @Hitz_zentroa !! Mila esker #softwareLibrea

Argibide gehiago: https://blogak.eus/urtzai/maider-eta-antton-euskarazko-tts-ahotsak-piper-motorrerako-egokitu-ditut

Agian gehiago aldarrikatu beharko genuke eremu digitalean #euskara biziberritzeko lan egingo badugu, ezinbestekoa izango dela ulertzea indartze horrek nahitaezko lau gauza eskatuko dituela: #Fedibertsoa, #SoftwareLibrea, #LizentziaLibreak eta #Komunitatea.

Edo, berriz ere, gazteluak airean eraiki daitezkeelako akatsean erori behar al dugu?

Hau probatu du inork? #OpenMAIC
https://openmaic.chat/

Txinatar ikertzaile talde batek ikasteko modu berri bat proposatzen du... adimen artifiziala eta software librea erabiliz! 🤯

Azalpen bideo bat: https://youtu.be/O3ZhO1XgCLU

Iturburu-kodea:
https://github.com/THU-MAIC/OpenMAIC

Oraingoz ingelesez eta txineraz, baina software librea da. Sortzaileek eraginkorragoa dela diote gainera. Ideia behintzat apurtzailea/iraultzailea dirudi, ez?

#AA #hezkuntza #SoftwareLibrea

OpenMAIC - Open Multi-Agent Interactive Classroom

OpenMAIC transforms topics into immersive multi-agent AI classrooms with interactive slides, quizzes, and discussions. Open-source by Tsinghua University.

OpenMAIC

Urte oso bateko garapenen ondoren #GIMP 3.2 kalean da. Bertsio honek tresna berriak dakartza, tresna hobetuak, erabilgarritasun maila hobea, irudiak editatzeko erraztasun andana. 🎉

GIMP irudi editore bikaina da eta bertsio berri honekin, maila are gorago ezarri du. Funtzio berri batzuk benetan txundigarriak dira. Zorionak @GIMP mantentzen eta hobetzen duen taldeari librea den puntako software eder honengatik.

Prentsa-ohar osoa: https://www.gimp.org/release-notes/gimp-3.2.html

#GPL #SoftwareLibrea #ImageEditor

📣 Atzoko Izarkom eskolan #softwarelibrea izan genuen hizpide #IkerGaraialde-ren eskutik: Pertsona eta herri askeagoak helburu, ezinbesteko tresna digital alternatiboak.

Datorren asteazkenetik aurrera ikusgai 📺 @HamaikaTb
Gainontzeko saioak eta izen emateak: https://www.izarkom.eus/izarkom-eskola/

#adiseinaleari #telekomunikazioburujabetza #izarkomeskola

📢 Datorren astean #izarkomeskola berria dugu. Software askea herri libre batean garatzeko oinarriak aztertuko ditugu #IkerGaraialde Izarkomeko zuzendariaren laguntzaz. Izen ematea eta info gehiago:

➡️ https://www.izarkom.eus/ekitaldiak/software-askea-herri-libre-batean-2/

#telekomunikazioburujabetza #adiseinaleari #softwarelibrea

Interpelazioa Pedrosa Lobato Hezkuntza sailburuari:

4 urte ostean eta 3 Lege urraketekin:

Google-n Hitzarmena hautsi edo berrituko da?

Ala trantsizio aroa biziko dugu gobernu honek #SoftwareLibrea -ri eta #BurujabetzaDigitala -ri leku bat egiten dion bitartean?

Zein da eredua, Pedrosa sailburua?

Eszenatoki larri bezain kezakagarri honetan zein da EAEko Hezkuntzaren etorkizuna?

Espediente osoa: ⤵️

https://www.legebiltzarra.eus/ords/f?p=120:10:8867309136052::NO:RP,RIR:P10_ID,P10_TEXT_SHOW,P10_EXPAND:234626,N,N

Espoiler: berdin jarrraitzen dugu...

@ehbildu -en ekimenez sortu zen 2023an #IRADI, #Softwarelibrea n oinarritutako hezkuntza plataforma integrala.

Estrategikoa da IRADI:

1.#Hezkuntza komunite osoari zor diogulako.
2.Hezkuntzaren Digitalizazioaren paradigma berri baterako hausnarketa eta jauziaren oinarri izan behar delako.
3.“Software librearen loraldia” berandu baino lehen eman behar delako Herri honetan.
4.Tokiko digitalizazioa KM ZEROri indarra eman eta benetan Burujabetza Digitalerantz urratsak ematen hasteko.

2026ko otsaila, une erabakigarria da.

4 urte ostean eta 3 Lege urraketekin, Google-en Hitzarmena hautsi edo berritu egingo da.

Datuen Babeserako Europar Legea eta Lege estatala urratuta. Eta baita Hezkuntza Legea 17/2023 ere.

EAEn eman den pribatutasun urraketa handienaren aurrean gaude, 400.000 ikasle eta irakasleren datuen babesa.

Interpelazioa egingo diot Pedrosa sailburuari ostiral honetan, Otsailak 20an.

#HezkuntzarenDigitalizazioa
#EskubideDigitalak
#SoftwareLibrea