https://aikor.eus/prentsa/399
#GIS #climatechange #forest #geoeuskadi
#aikortxorierri n Deepfake-n inguruan idatzi dudan artikulua:
Fake news edo albiste faltsuen(1) garai honetan, ohituta gaude trukatutako argazkiak zein bideoak ikustera. Ziur aski, batzuek horrelakoak egiteko aplikazioak ere izango dituzue sakelako telefonoan, eta seguru Photoshop aipatuta horrelakoak burura etorriko zaizkizuela. Eta ez pentsa amarru horiek erabiltzea gaur egungo kontua denik. Trotskyri galdetu bestela, Stalin “lagunak” argazkietatik desagerrarazi zuenean(2)…. Erailtzeko agindu baino lehen.
Espioien filmetan agertzen diren zenbait trikimailuk gehiegikeria diruditen arren, batzuetan errealitatea eta fikzioa ez daude bata bestearengandik hain urrun. Toronto Unibertsitateko “The Citizen Lab” ikerlari taldeak salatu duenez, Estatuko hainbat politikari eta aktibista Pegasus eta Candiru spyware-aren bidez zelatatu dituzte. Haien artean daude Arnaldo Otegi eta Jon Iñarritu euskaldunak, Europako Parlamentuko kideak eta Kataluniako presidenteak, legegileak, legelariak eta gizarte zibileko erakundeetako kideak. Ikerketan erabilitako metodologia Amnistia Internazionaleko Tech Lab-ek balioztatu du. Baina zer dira Pegasus eta Candiru aplikazio horiek?