Isurketa kutsatzaile berriak #Urumea n eta #Oria n, #Donostia n eta #Alegia n. Hona hemen Urumeakoaren argazki bat, #Martutene ko #Sarroeta Auzo Elkartearen kortesiari zor dioguna. Zoritxarrez, #isurketak oso ohikoak dira, baina ez ditugu horregatik “normaltzat” jo behar. Irmoki salatu egin behar dira. Uda atarian gaude. Udan, normalean ugaldu egiten dira #isurketak. Bada, adi egon gaitezen, eta bat ikusiz gero, ezer baino lehen, deitu 112ra. #kutsadura
